Dokumentuaren akzioak
Beasaingo Sanjoanetako neskatxen esku-dantzaren nondik norakoak
2008ko San Joan bezperan abiatu zen Sanjoanetako neskatxen esku-dantza Beasainen. Soka-dantza hori martxan jartzeko egindako ibilbidea aurkeztu zuen Mikel Sarriegik Gipuzkoako Dantzagunearen Sortutakoak deialdian, eta horixe izan zen San Telmo Museoan emandako hitzaldi eta egindako dantza saioaren ardatza. Dantza eta Udako solstizioa lotzen ditu esku-dantza honek, eta abiapuntuan lau helburu nagusi zituzten Aurtzaka dantza taldeko kideek:
- Beasainen falta zen emakumezkoen dantza-soka protokoloa berreskuratzea.
- Dantza-taldeko neskei urtero errepikatuko den erreferentziazko ekitaldi polit eta indartsu bat eskaintzea.
- Dantzak eta kantuak bat egiten duten euskal dantzen errepertorioari aportazio xume bat egitea.
- Gaurko gizarte kaletarrak garai bateko ohitura eta tradizioekin daukan etena neurri txiki batean berrosatzea.
Dantza soilaz haratago, erritual oso batena barruan kokatu zuten esku-dantza, lore bilketa, koroiak egitea, arbola altxatzea, merienda, arropak janztea, dantza eta afaria barne.
Aurtzaka dantza taldearen blogean aurki daitezke Beasaingo Sanjoanetako neskatxen esku-dantzari buruzko xehetasun guztiak:
- Guk ere sortzen dugu (Aurtzaka dantza taldea)
- San Joan San Telmon (Aurtzaka dantza taldea)
Dokumentuaren akzioak