Dokumentuaren akzioak
Albisteak
Dantzari Ttikien Jaiak 150 dantzaritik goiti bilduko ditu Iruñean
Oberena dantza taldeak dantzari tikiei zuzenduriko hirugarren besta antolatu du apirilaren 14rako. Legazpiko Korosti, Berako Gure Txokoa, eta Iruñeko Muthiko Alaiak eta La Unica taldeak gonbidatu dituzte.
Joxan Lizarribar Exposito, hileta oharra
Atzo arratsaldeko 7etan zendu zen Donostian Joxan Lizarribar Exposito Argiako dantzari 1968. urtetik. Honelako galera garrantzitsuak, bera bezalako gizonarenak, hain Euskal kontzientzia garbikoa zenarenak, edonoren hitzak agortzen ditu. Baita nireak ere.
Joxan Lizarribar, euskal kulturaren sustatzaile eta dantzaria hil da
Berria egunkariko administrazio kontseiluko lehendakaria zen Joxan Lizarribar. Dantzaren eskutik sartu zen euskal kulturaren munduan, izan ere, Argia dantzari taldeko dantzari izan zen Lizarribar. Gazterik sartu zen Argia dantzari taldean, eta dantzari hasi zen Euskal Herria eta euskal kultura ezagutzen. Jakinmina eta adorea, euskal kulturaren alde lan egiteko aldarte atseginarekin uztartu zituen Joxan Lizarribarrek. 62 urterekin hil da, birus baten eraginez.
Lin Hwai-min-en Dantzaren Eguneko mezua
Apirilaren 29an ospatzen da Dantzaren Nazioarteko Eguna. 2013ko Dantzaren Egunerako, Lin Hwai-min (Taiwan, 1947), Hodeien Atea Dantza-Antzerkia konpainiaren sortzaile eta zuzendariak idatzi du dantzaren eguneko mezua. Hona:
Dantzan.com-ek 83 babesle
Kanpaina abian jarri eta hilabetean, 83 pertsona eta elkartek eman dugu urratsa dantzan.com diruz laguntzeko, Euskal Herriko herrialde guztietakoak (Araba, Bizkaia, Gipuzkoa, Iparraldea eta Nafarroa). Datu esanguratsua da, baina babes taldekook uste dugu askoz babesle gehiago bil gaitezkela dantzan.com laguntzera. Oraindik zu falta zara? Ea bada!
Zinema eta dantza Nafarroako Filmotekan
Dantza protagonista izango da Nafarroako Filmotekaren apirileko programazioan Eszena jaialdiarekin bat eginez. Wim Wnders-en Pina Bausch edo Maite eta Berta Bermudez ahizpen bideo-dantza sorkuntzak aurkeztuko dira. Gainera, Jose Lainez-en inguruan prestatzen ari den filmaren aurrerapena aurkeztuko du Maite Berdumez-ek.
Garaiko jaiei eta dantzei buruzko liburua aurkeztuko dute
Garaiko Otea-Loran elkarteak "Garai: ohiturak, dantzak eta jaiak" liburua aurkeztuko du bihar. Iñaki Irigoien eta Uxune Martinezen testuak, Txelu Angoitiaren argazkiak eta Jon Gaminderen irudiak biltzen ditu lanak.
Cabanillaseko paloteadoa berreskuratu nahi dute
Tres Montes elkartea Cabanillaseko paloteadoa berreskuratzeko ahaleginetan ari da. Hori dela eta, Cabanillas-eko paloteadoaren inguruko hitzaldia izango da gaur bertan Francisco Sierra eta Mikel Aranburu Urtasun-en eskutik.
Iñaki Irigoien omenduko du Bizkaiko Dantzarien Biltzarrak
Datorren apirilaren 13an, Iñaki Irigoien Etxebarriari omenaldia eskainiko dio Bizkaiko Dantzarien Biltzarrak. Euskal dantzen bultzatzaile eta ikertzaile nekaezina, Euskal Dantzarien Biltzarreko presidente izana eta Bizkaiko Dantzarien Biltzarrean lankidetza estuan dihardu luzaroan Iñaki Irigoienek, eta egiten diharduen lan guztia eskertu nahian antolatu du omenaldia Bizkaiko Dantzarien Biltzarrak.
Eusko Folklore aldizkaria sarean
Jose Migel Barandiaranek martxan jarritako Eusko Folklore aldizkariaren urtekariak pdf formatuan interneten eskuragarri jartzen ari da Barandiaran Fundazioa. Dagoeneko 1921 eta 1934 bitartean argitaratutako aldizkariak osorik daude sarean denon eskura. Folklorea, etnografia eta arkeologia dira aldizkari horietako eduki nagusiak. Dantza koplak, herrietako festa ohiturak eta beste hainbat dokumentu interesgarri aurki daitezke bertan.
Dokumentuaren akzioak