Zinema eta dantza Nafarroako Filmotekan

2013/04/08

Eszena jaialdia eta Nafarroa Dantzan proiektuekin bat eginez, dantza izango da Nafarroako Filmotekaren programazio ardatza datozen asteotan. Lau saio izango dira. Lehenengoan "Las zapatillas rojas" ipuin tradizionalaren egokitzapen zinematografikoa izango da. Bigarrenean, Wim Wenders-ek Pina Bausch-i buruz egindako filma eskainiko da.

Hirugarren saioan bideo-dantzaren alorrean diharduten Maite eta Berta Bermudez ahizpen txanda izango da. Bi sortzaile nafarrak ibilbide oparoa burutzen ari dira bideo-dantzaren alorrean, eta beraien lau lan eskainiko dira saio horretan. Ekitaldi horretan bertan aurkeztuko du Maite Bermudez-ek Jose Lainez dantza garaikidearen alorreko aitzindariaren inguruan egiten ari den filma eta aurrerapen bat eskainiko du.

Dantzari zuzendutako zikloa Bram Stokerren Drakularen inguruan Guy Maddin-ek egindako Pages of a Virgin’s Diary filmarekin borobilduko da.

 

Informazioa: Zinema eta dantza (Nafarroako Filmoteka)