Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Garaiko jaiei eta dantzei buruzko liburua aurkeztuko dute

Dokumentuaren akzioak

Garaiko jaiei eta dantzei buruzko liburua aurkeztuko dute

2013/04/04 15:35

Otea-Loran elkarteak 2009an abiatutako proiektuaren emaitza da argitalpen hau. Garaiko ohitura, dantza eta jaiei buruz han eta hemen sakabanatuta zegoen informazioa biltzeari ekin zioten. Horren ondorioz sortu zen liburua egiteko ideia, eta udalaren babesarekin ekin zioten lan horri. Gerediaga elkarteko Txelu Angoitiak koordinatu du lana eta ikerketa lan nagusia Iñaki Irigoienek burutu du. Ikerketa horretatik abiatuta, testua laburtu eta egokitu du Uxune Martinez-ek. Liburuarekin batera DVD bat jaso da, Bizkaiko Dantzarien Biltzarreko Jon Gamindek prestatu duena.

Garai: ohiturak, dantzak eta jaiak” liburuaren aurkezpena 2013ko apirilaren 5ean, ostiralean, arratsaldeko 19:00etan Garaiko Otea-Loran elkartean egingo da. Ekitaldian parte hartuko dute Joseba Zugadi Otea-Loran elkarteko presidenteak, Txelu Angoitia argitalpenaren koordinatzaileak, Jon Gaminde Bizkaiko Dantzarien Biltzarreko kideak eta Iñaki Irigoien ikertzaileak. Liburua Durangoko liburudendetan salgai izango da 15 euroko prezioan.

Iturria: Garaiko ohiturak; jaiak eta dantzak, guztion eskura (Gerediaga)

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.