Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Dantzari Ttikien Jaiak 150 dantzaritik goiti bilduko ditu Iruñean

Dokumentuaren akzioak

Dantzari Ttikien Jaiak 150 dantzaritik goiti bilduko ditu Iruñean

2013/04/11 09:58
Dantzari Ttikien Jaiak 150 dantzaritik goiti bilduko ditu Iruñean

Dantzari Ttikien II. Jaia 2010ean ospatu zen. CC OBERENA

Dantzari Ttikien Jaiaren hirugarren edizioa ospatuko du Oberena dantza taldeak igandean. Lau talde gonbidatu ditu besta eguna elkarrekin gozatzeko: Legazpiko Korosti, Berako Gure Txokoa, eta Iruñeko Muthiko Alaiak eta La Unica dantza taldeak. Oberenako tikiekin batera, 150 dantzaritik goiti bilduko dira Iruñeko Arrosadia auzoan. Aurten hautatutako lema Dantza, jalgi hadi plazara! izanen da, eta berrikuntzetako bati egiten dio erreferentzia. Ekitaldi nagusia ez da Oberena Kirol Elkartean izanen, kalean baizik, plazan. Oberena parean dagoen Galle enparantza aukeratu dute horretarako.

 

Egitaraua:

10:30 Harrera

12:00 Kalejirak Arrosadia eta Azpilagaña auzoetan

13:00 Dantza jaialdia Galle plazan

14:30 Bazkaria

16:00 Dantzaldia

 

Ibilbidea:



Ikusi Dantzari Tikien III. Jaia mapa handiago batean

 

Informazio gehiago Oberena dantza taldearen blogean.

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.