Dokumentuaren akzioak
Albisteak
Gaur 1813: Gasteizko bataila dantzaren bidez gogoratuko dute
Berrehun urte betetzen dira Jose Bonapartek gidatutako gudaloste frantsesak eta Wellington-eko dukeak gidatutako gudaloste britainiar, espainol eta portugaldarrak borrokatu zirela Gasteizen. Arabako Dantzarien Biltzarrak dantza ikuskizuna prestatu du, orduko Gasteiz-en kokatua, gertakariak gogoraziko dituena. Ekainaren 14an Gasteizko Principal antzokian eskainiko da emanaldia.
Dantza biretarako diru-laguntza deialdia
Etxepare Institutuak dantza birak egiteko diru-laguntzak deialdia argitaratu du. Dantzako euskal konpainiek nazioartean emanaldiak egitea sustatu nahi da deialdi honekin. 30.000 euroko poltsa da eta hiru emanaldi egin behar dira biratzat aintzat hartua izateko.
Dantza hizpide, hamabostaldi kulturala Pasai Antxon
Pasai Antxoko Alkartasuna Euskal Dantza Taldeak hamabostaldi kulturala antolatu du datozen bi asteetarako, urteroko lez. Taldearen dantza emanaldiarekin hasiko da bihar eta segida hartuko dio aste guztiak.
Dantza Olatu Talkan
Olatu Talka jaialdia ospatuko da asteburuan Donostian eta inguruko hainbat herritan, eta egitarau zabalean dantzarekin lotutako hainbat ekitaldi ageri dira. Hona hemen Olatu Talka egitarauan barruan izango diren hainbat dantza ekitaldi:
Olatz de Andres: "ADDEren helburua beste elkarte profesionalekin sarean lan egitea da, indarrak batu eta elkarrekin bultza egiteko"
Dantzaguneak antolatutako I. Dantza Jardunaldian, bigarren mahaia: "Elkarte profesionalen rola sektorea babesteko marko gisa" gaiaren inguruan antolatu zen. Bertan, Olatz de Andres, ADDE, Euskal Herriko Dantza Profesionalen Elkarteko zuzendaritza taldekoak elkarte honen helburuak eta lan-lerroak azaldu zituen. Hona hemen bere hitzak:
Iker Tolosa: Dantza, Donostia 2016 kultur hiriburutza proiektuan
Donostia 2016 kultur hiriburutza proiektuan dantzak izango duen presentziaz aritu zen Iker Tolosa Dantzaguneak antolatutako I. Dantza Jardunaldian. Donostia 2016 proiektuan prozesueri erreparatuko zaiela azaldu zuen eta hainbat proiektutan dantza gai zehatzak lantzeko tresna moduan jorratuko dela. Publikoa, programatzaileak eta sortzaileak, prozesuen bidez harremanetan jartzeko egitasmoak bultzatuko direla argitu zuen Iker Tolosak. Hona bere hitzak:
Cesc Gelabert Errenterian
Cesc Gelabert-ek etorkizunaren atzerabegirako bat eskaintzen du, eta ikuskizun berri bat aurkezten, 3 soloren estreinuarekin eta oraingo honetarako berrikusitako pieza zaharrekin. Lehenaldiari begiratu bat, etorkizunera begira dagoen orainalditik.
Durangaldeko folklorea V. Dantzaroan
Gerediaga elkarteak eta Durangaldeko dantza taldeek antolatuta, VI. Dantzaroa jaialdia ospatuko da Durangon, maiatzaren 25ean. Eskualdeko foklorea kaleratzen da Dantzaroa jaialdiaren bidez. Larunbat arratsaldean izango da dantza saioa, Ezkurdia plazan.
VIII. Folklore Azoka Portugaleten asteburuan
Foklore alorraren erakustoki eta bilgune izateko jaio zen Folklore azokak zortzigarren ekitaldia du aurten. Maiatzaren 25ean eta 26an, larunbat eta igandez, ospatuko da. Portugaleten bertan ospatuko den Ibilaldiarekin bat egiten du aurtengo Folklore Azokak, izan ere, Folklore jaialdia, azoka eta beste hainbat konturekin batera, ikastolaren lehen hazia Elai Alaik erein zuen Portugaleten.
Ertza konpainiaren ‘4 X 4’ ikuskizuna saritu du Leioako Umore Azokak
2013ko Umore Azoka Saria Euskadiko Ikuskizun Onenari Ertza konpainiaren ‘4 x 4’ lanak jaso du. "Hiriko hizkuntzetan oinarritutako pultsu dramaturgikoa, planteamendu estetikoa eta soluzio teknikoak nabarmendu ditu epai-mahaiak.
Dokumentuaren akzioak