Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Ertza konpainiaren ‘4 X 4’ ikuskizuna saritu du Leioako Umore Azokak

Dokumentuaren akzioak

Ertza konpainiaren ‘4 X 4’ ikuskizuna saritu du Leioako Umore Azokak

2013/05/20 16:04
Ertza konpainiaren ‘4 X 4’ ikuskizuna saritu du Leioako Umore Azokak

Ertza: 4x4. Argazkia: Gorka Bravo

Leioako XIV. Umore azokak 2013ko ikuskizun irabazleak zeintzuk diren ezagutzera eman du. 54 ikuskizun plazaratu dira astebetez . Sari nagusia Holandako Compagnie DaaDen ‘La cuisine macabre’ ikuskizunak eskuratu du, eta Euskadiko Ikuskizun Onenaren saria Ertza konpainiaren ‘4 x 4’ lanak. "Hiriko hizkuntzetan oinarritutako pultsu dramaturgikoa, planteamendu estetikoa eta soluzio teknikoa" eta "etnia desberdineko lau dantzarik koreografiatutako arte latza"  azpimarratu ditu epai-mahaiak,

XIV. Umore Azokaren epaimahaia honako hauek osatu dute: Carmen Blasco, Zaragozako Udaleko Zaragoza Kulturaleko Kaleko Ekintzen programazio burua; Filgi Claverie, Lapurdiko Harri Xuri/Artzamendi Sivom-eko arduraduna; Carlos Gil, Artez aldizkariko zuzendaria eta antzerki kritikaria; Anna Giribet, FiraTàrregako programazio teknikaria; Fernando Pérez, Kultur Programazioko teknikari seniorra Bilboko Alhondigan eta Juan Pablo Soler, Teatro Circo de Murciako Gerentea eta Zuzendaritzaren albokoa eta La Red de Teatroseko Zuzendaritza Batzordeko kidea.

Iturria: 2013ko Umore Azokak Compagnie Daad eta Ertzaren lanak saritu ditu

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.