Dokumentuaren akzioak
Cesc Gelabert Errenterian
Azken urteetan hainbat dibulgazio-programarekin -Un día con el públicorekin, kasu- lortutako esperientzia bilduta, dantzariak iruzkin laburrak egiten ditu piezekin batera: obraren erreferentziak, iruzkin pertsonalak, esanahiari buruzko azalpenak, edo dantzari buruzko ideia orokorrak, anekdotak edo momentuko oharrak. Proposamen honekin, Gelabert bihotzera itzultzen da, muinera, bere sormenaren alanbikera, bere mugimenduaren eta presentziaren esentziara, eta ez du alor hori bisitatu Glimpse obra egin zuenetik, 2004an estreinatua. Kulturguneak, Kukai Dantza Konpainiarekin elkarlanean, antolatutako ikuskizuna.
Cesc Gelabert V.O
- Gelabert-Azzopardi Companya de Danza
- Maiatzak 24, ostirala, 19:00etan
- Errenteria, Kulturgunea
Dokumentuaren akzioak