Dokumentuaren akzioak
Albisteak
Kabalkada zintzarrotsak ospatuko dituzte Urruñan 2014an
2014ko ekainaren 7an eta 15ean Kabalkada zintzarrotsak ospatuko dituzte Urruñan. Hazia eta Berttoli elkarteak abiatu dute ekimena, eta 200 partaide inguru ari dira prestaketa lanetan: dantzariak, kantariak, musikariak, aktoreak, jantzigileak, e.a. Antolatzaile talde horrek berak honako aurkezpen bideoa prestatu du Kanalduderen laguntzarekin.
Kuba eta Swazilandia Folklore Bizian jaialdian
Galdakaoko Andra Mari dantzari taldeak antolatzen duen 2013ko Folklore Bizian jaialdian Kuba eta Swazilandiako talde bana izango dira gonbidatuak. Uztailaren 23tik 28ra ospatuko da jaialdia, eta Galdakaoz gain Arrigorriagan, Usansolon, Gernikan eta Sopelan izango dira jaialdiak.
Jantziarekin dantzatu eta jantzia dantzatu
Artikulu honetan planteatzen denak baliagarri behar luke edozein janzki eta janzkerarako, baita gizonezko edo emakumezko jantzientzako ere. Hala ere, honi buruz hausnartzera bultzatu nauena, batez ere, emakumezkoen dantzarako erabiltzen den jantzi zehatz bat izan da.
Nazioarteko 39. Folklore Jaialdia Portugaleten
Turkia, Kalmikia, Kanada, Benin, Peru, Galizia eta Euskal Herria iragarri ditu Elai Alai taldeak Portugaleteko 39. Folklore Jaialdirako. Uztailaren 21ean burutuko da Munduko Dantzak ekitaldia, 24an izango da inaugurazio ekitaldia eta 27a bitartean nazioarteko folklorearen biltoki bihurtuko da Portugalete. Leku aldaketa izango da aurtengo jaialdian, La Canilla paseoan egingo baitira jaialdiak.
Dantza Auñamendi Eusko Entziklopedian - Zerrenda
Dantza tradizionalari buruz Auñamendi Eusko Entziklopedian dauden sarreren zerrenda aurkezten da hemen. 700 sarrera inguru, herri, dantza, dantza-mota, urrats, festa, mozorro, elkarte eta taldeen arabera antolatuta.
Dantza Auñamendi Eusko Entziklopedian - Sarrera
Auñamendi Entziklopedia Bernardo Estornes Lasaren proiektu bat zen hasi zenean, 1969. urtean. Harrezkero, papereko bertsioa bukatu artean, etengabe gehitzen joan diren artikuluetako bakoitzak gure herriaren ondare kulturala are aberatsago egin du.
Gipuzkoako Dantzaguneak antolatuko I. Dantza Jardunaldiaren aktak
Pasa den maiatzaren 10ean, Gipuzkoako Dantzagunearen ekimenez I. Dantza Jardunaldiak ospatu ziren Donostian, San Telmo museoan. Bertan esandakoen berri ematen joan gara dantzan.com-en, eta behin ekarpen guztiak argitaratuta, programaren tankeran, hitzaldi eta mahai-inguru guztietara sarbidea eskaintzen dugu hemen.
Erromeria Eguna 2013 Errenterian
Larunbatean Erromeria Egunak Errenteria-Oreretako kaleak, dantzaz, musikaz eta abarrez beteko ditu. 1999 urtean hasi zen Ereintza Dantza Taldea ekimena antolatzen eta lehen ediziotik harrera oso ona izan du herrian, baita Gipuzkoa eta Euskal Herrian ere. Herri dantzak berreskuratzeko asmoarekin sortu zen Erromeria Eguna eta poztekoa da urtez urte plazara dantzara doazenen kopurua handituz doala.
Joan Serra, dantza tradizionaleko irakasle eta sortzaile katalana hil da
Dantza tradizionala ikuspuntu garaikidetik lantzen aitzindaria izan zen Joan Serra. Factoria Mascaro dantza tradizionaleko konpainia profesionaleko zuzendaria eta dantza tradizionala unibertsitatean irakasteko bidea ireki zuena izan da besteak beste Joan Serra. 66 urterekin hil da dantzaz pasioz bizi, eta dantza tradizionala maitasunez transmititu duen gizona. Dantza tradizionala, dantzaren pedagogia eta gorputzaren lengoian aditua izan da Joan Serra.
Teknikaren gailurra eta dantzariaren linea
Etengabe ikusten ditut blogetan, Youtuben, Facebooken eta bestelako sare sozialetan, “balentriak” egiten dituzten dantzarien argazkiak, edo hobe, entusiasmoak (gehienetan zientifikoa baino balletomanoagoa denak) gorputzaren lorpentzat hartzen dituenak egiten dituztenak, hau da: jauzi handiak, luzapen handiak, akrobazia askoko bideoak, oinbular miragarriko oinak eta gero eta gorputz-lerro luzeagoak. Sentitzen dut, baina berriz esan beharrean nago horrek ez duela zerikusirik balletarekin, emaitza artistiko bezala.
Dokumentuaren akzioak