Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Erromeria Eguna 2013 Errenterian

Dokumentuaren akzioak

Erromeria Eguna 2013 Errenterian

Egun osorako egitarau zabala prestatu du Ereintzak, eta horretarako leku eta mota ezberdinetako musikariak bilduko dira. Horrez gain, eguerdian herri bazkaria izango da ohi bezala. Giro paregabea izan ohi da, kantu eta dantzekin alaituta. Jada salgai daude txartelak, 15 euroren truke (hamar euro gazteenek), ondoko tokietan: Belen Gozotegian, Paki Dietetika Zentroan, Arkaitza tabernan eta Ereintza elkartean.

Txorimaloak, Triki Sound, Estanga anai-arrebak eta Errenteria Musikaleko trikitilariak izango dira herriko kaleetan zehar. Horrez gain, Alkarkide txaranga, Errenteriako gaiteroak, Oarsoaldeko txistulariak, Zubietako joaldunak eta Txertubi eta Aiko taldeak izango dira. Honakoa da egitaraua:

10:00etan: Diana.
11:00etan: Hamaiketakoa Koldo Mitxelena plazan.
12:00etan: Musikariak eta dantzariak kalez kale ibiliko dira.
13:15ean: Neskatxen soka dantza Gamon Zumardian.
14:30ean: Herri bazkaria Koldo Mitxelena plazan.
18:00etan: Erromeria nagusia Gamon Zumardian eta kaleetan.
19:00etan: Aiko taldea Gamon Zumardian.

Zatoz dantzara plazara!

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.