Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Kabalkada zintzarrotsak ospatuko dituzte Urruñan 2014an

Dokumentuaren akzioak

Kabalkada zintzarrotsak ospatuko dituzte Urruñan 2014an

2013/07/19 11:38

Badira bost hilabete Urruñako Kabalkada zintzarrotsak egiteko prestaketa lanak abiatu direla. Ehun lagunek eman dute izena dantzak egiteko, eta astero astero ari dira entseguak burutzen. Zeline Duperou dantza irakaslearen eskutik ari dira dantza berriak ikasten. Izan ere, Urruñako Kabalkada zintzarrotsan sorkuntza izango da nagusi, eta dantzari dagokionez ere doinu eta koreografia berriak izango dira. Zehazki dantza-jauzia, kadrilea, fandangoa, makila-dantza, mazurka eta kaskarot martxa egingo dituzte dantzariek.

Joseba Aurkenerena ari da antzerkiaz arduratzen, eta hogeita hamar antzerki jokalarik emango dituzte toberak izango dituen lau gertaldiak. Ohi bezala, herriko gora-beherak izango dira zintzarrotsaren ardatza. Musikaren arduraduna Fredi Iturri da, eta Joxe Mari Ostolazak zuzenduko du abesbatza. Sustrai Colina eta Hodei Barroso izango dira bertsolariak. Elorri Elizondo eta Arantxa Duperou ari dira jantzigintzaz arduratzen den lan-taldea koordinatzen.

 

Kabalkada zintzarrotsak Urruñan

2014ko ekainaren 7an eta 15ean

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.