Dokumentuaren akzioak
Albisteak
Neskek Iurretako San Migel egunean dantzatu dute lehen aldiz
Lehen aldiz, neskek ere dantzatu dute San Migel egunean Iurretan. San Migel eguna egun handia izan ohi da Iurretan, eta dantzariak izaten dira festaren protagonista, kalejira eta dantza emanaldiekin. Orain arte mutilek bakarrik parte hartzen zuten San Migel egunean, baina aurten neskak ere batu zaizkie mutilei. Mutilek dantzari-dantza egin ondoren, gorularien dantza egin dute neskek, eta arratsaldean, soka-dantza.
Ezpata-dantzak San Migeletan, Xemeindik Igantzira eta Iurretatik Ontariora
Udazkenean sartu gara, eta hain zuzen udako festen bukaera markatzen digute San Migel jaiek. Iurretan, Markina-Xemein-en, Cortes-en edo Iruran dantzak ikusteko aukera bikaina da aurtengoa, igandea egokitu baita San Migel, eta beste urte batzuetan aste barruan egiten diren dantzak asteburuan ikusi ahal izango baitira. Horrez gain, bi ezpata-dantza nabarmendu nahi ditugu. Bata, Igantzin egiten dena, aipatutakoen aldean ezezagunagoa dena. Eta bestea, aurten lehen aldiz, Ontarion, Oregon-en, Ameriketako Estatu Batuetan egingo duten ezpata-dantza, San Migel festa dela eta.
Iruñeko dantzarien topaketa ospatuko da larunbatean
Larunbat honetan, irailaren 28an, Iruñeko dantzarien topaketa burutuko da Iruñean bertan. Nabarreria kaletik kalejiran abiatuko dira dantzari taldeak, eta Burgoen plazan, eguerdiko 12:00etan Iruñeko eta inguruetako zazpi taldek eskainiko dute emanaldia. Amaiur, Oberena, Basakaitz, Duguna, Iruña Taldea, Muthiko Alaiak eta Ortzadar taldeek parte hartuko dute Irudamak, Iruñeko dantzarien mahaiak antolatutako topaketa honetan.
San Fermin Aldapakoaren dantzak bostgarrenez
Udazkena heldu eta berehala datoz San Fermin Aldapakoaren bestak, udari adio esateko. 2009garren urtean abiatu genuen Ezpata-dantzaren tradizioa, gero soka-dantza ere heldu zen, eta tontamentian aurtengoa San Fermin Aldapakoaren dantzen bostgarren ekitaldia izanen dugu.
Andoaingo Urki eta Utahko Triskalariak New Yorken izango dira
New York-eko Euskal Etxearen 100. urteurrena ospatuko da urriko bigarren astean, eta mendeurreko ospakizunetan bi dantza taldek parte hartuko dute: Andoaingo Urki dantza taldeak eta Utahko Triskalariek. Estatu Batuetako euskal etxerik zaharrena da New Yorkekoa. Kalakan, Amuma Says No eta Amaia Arberas sopranoaren emanaldiak jasotzen ditu urteurren programak.
Nafarroa Behereko eta Luzaideko dantzak Dantzan Ikasiren ikastaroetan
Urriko lehen bi larunbatetan Nafarroa Behereko dantzei buruzko bi saio izango ditugu Dantzan Ikasi programan. Batetik, Argia taldeko Marian Arregi eta Juan Antonio Urbeltzen eskutik Faustin Bentaberrirekin ikasitako errepertorioa lantzeko aukera izango da. Bestetik, Migel Angel Sagaseta eta Peio Setoainekin, Luzaideko dantzak landuko dira.
Euskal Herriko Dantza Agerketa ospatuko da asteburuan Basaurin
Foru, Oion, Legazpi, Arboti eta Zangotzako taldeak izango dira asteburu honetan Basaurin ospatuko den 41. Euskal Herriko Dantza Agerketan parte hartuko duten tokian-tokiko dantzen ordezkariak. Irailak 20tik 22ra, ostiraletik igandera ospatuko da Agerketa eta dantza taldeen emanaldi nagusia larunbat arratsaldean burutuko da. Iñaki Irigoien omenduko du Agerketak aurten, eta Euskal Telebistak grabatuko du saioa datozen egunetan eskaintzeko asmoz.
Zaldikoak, zamaltzainak eta hobby-horse-ak dantza zahar eta berrietan
Aurtzaka dantza taldearen blogean azaldu dute nola izan den zaldikoaren etorrera: "Orain urte batzuk J.A. Urbeltzek ohartu gintuen Jauregiko horma zaharretan dauden piktogrametako batean dagoen irudia zaldiko batena izan zitekeela. Europa guztian arrunt zabalduta daude zaldiko dantzariak, eta ...
Iñaki Irigoienek dantza soltearen inguruko hitzaldia eskainiko du ostegunean
Nafarroako Dantzarien Biltzarrak hitzaldi sorta antolatuko du hurrengo hilabeteetan. Lehenbizikoa Iñaki Irigoienek eskainiko du, ostegunean. Dantza soltearen inguruan mintzatuko da dantzari eta koreografo bizkaitarra. Hitzaldia 19:30ean izanen da Arrotxapeako Eusko Kultur Mintegian. Irigoien gazteleraz mintzatuko da, eta sarrera doakoa izanen da.
Danseur Noblea, bertutez betetako printzea
Patuak 2006an gerrako ume bi jarri zituen nire bidean. Zoria izango zen behar bada, edo nire lana bestela, bi mito denbora gutxian topatzea eragin zuena. Antzerako jatorria zuten biek ere, baina artista karrera profesionala -dantzaria bata eta koreografoa bestea- leku, testuinguru istoriko eta sozioekonomiko oso desberdinetan egin zuten. Biak bueltatu ziren sorterrira eta biek ala biek etxean jaso eta lausengatu ninduten.
Dokumentuaren akzioak