Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Iñaki Irigoienek dantza soltearen inguruko hitzaldia eskainiko du ostegunean

Dokumentuaren akzioak

Iñaki Irigoienek dantza soltearen inguruko hitzaldia eskainiko du ostegunean

Nafarroako Dantzarien Biltzarrak hitzaldi sorta antolatuko du hurrengo hilabeteetan. Lehenbizikoa Iñaki Irigoienek eskainiko du, ostegunean. Dantza soltearen inguruan mintzatuko da dantzari eta koreografo bizkaitarra. Hitzaldia 19:30ean izanen da Arrotxapeako Eusko Kultur Mintegian. Irigoien gazteleraz mintzatuko da, eta sarrera doakoa izanen da.

Irigoien 1935. urtean sortu zen, Bilbon. Euskal dantzetan pertsona ezaguna da, urte hauetan egin duen lanarengatik. 1952. urtean hasi zen dantzan, Dindirri dantza taldean. Euskal Dantzarien Biltzarraren sorreran parte hartu zuen 1966an, eta bertako lehendakari ere izan zen aurrerago. Aurten Bizkaiko Museoan omenaldia egin zioten Bizkaiko Dantzarien Biltzarrean egindako lanarengatik. Biltzarrean egindako lanak ez ezik, euskal folkloreari buruzko ikerketek ere ezagun egin dute Irigoien. Hala, dantza soltearen inguruan egindako lanaz mintzatuko da ostegunean Iruñean eskainiko duen solasaldian. "Baile al suelto en Euskal Herria: formas populares y evoluciones coreográficas (Euskal Herriko dantza soltea: forma herrikoiak eta koreografien bilakaera)" da Eusko Ikaskuntzarekin batera kaleratutako lana.

Hemen dantzan.com-en eginiko elkarrizketa:

Nafar gobernuko kultur departamentuak hitzaldi ziklo diruz lagundu du kulturaren zabalkundearen deialdiaren barne.

Informazioa: Nafar Dantza

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.