Dokumentuaren akzioak
Albisteak
Dantza solteari buruzko jardunaldiak Eusko Ikaskuntzak antolatuta
Eusko Ikaskuntzaren Folklore sailak dantza soltearen inguruko jardunaldiak antolatu ditu. Aragoi, Asturias, Extremadura, Galizia eta Euskal Herriko ikertzaileek gaiaren inguruko ikerketa lanak eta gogoetak aurkeztuko dituzte datozen bi larunbatetan Eibarko Portalea Kultur Etxean.
Arranotsa atera gura neunke “Arratiako jotea”-ren alde
Gorbeaildeko esaera zahar batek hauxe dinosku: “ mihin bako arrana ugerrak jan”. Ba, Arranotsa atera gura neunke “Arratiako jotea”-ren alde. Aingeru Berguices Lausoro jaunak idatzitako “Koreografia endogenoak eta exogenoak erro tradizionaleko herri dantza modernoan Bizkaian” artikulu honen aurrean, balorazio sakonagoak aldea batera itxita, argitasun batzuk egitea ondo baino hobeto legoke egiaren bidean.
Dantzaz Konpainiak Sarritsasoa aurkeztuko du Lekeition
Joseba Sarrionandiaren olerki musikatuak dantzarako oinarri hartuta Dantzaz Konpainiak, Lekeitioko Nazioarteko Kale-Antzerki jaialdirako, Sarritsasoa sortu du. Lan hori, datorren uztailaren 8 eta 9an eskainiko du konpainiak Lekeitioko Isuntza hondartzan.
Dantza eta bideoa Nicole Seilerren mintegian
Datorren ekainaren 4 eta 5ean, Gipuzkoako Dantzagunean, bideoa eta dantza uztartuko dituen mintegia eskainiko du Nicole Seiler koreografo eta dantzariak. Espazioan bideoa nola erabili; bideoa argiztapen iturri bezala nola erabili, ez soilik irudi bezala; pantaila ez diren beste euskarrietan bideoa proiektatzea... landuko da besteak beste Hamalauzanko elkarteak antolatutako tailer horretan.
Transilvaniako ijito dantzak, Calabriako Tarantella eta jotak Ezpalak jaialdian
Datorren maiatzaren 28an eta 29an Ezpalak dantza tradizionalaren nazioarteko jaialdia ospatuko da Iruñean eta Eibarren. Bikoteko dantza soltea da aurtengo Ezpalak jaialdiaren ardatza, eta Transilvania, Calabria, Auvergne, Asturias, Aragoi eta Euskal Herriko taldeek beren eskualdean dantza soltean nola egiten duten erakutsiko dute.
Gasteizko Dantza Plazan 2011
Aurten ere abian da Gasteizko Udal Folklore Akademiak antolatzen duen Dantza Plazan zikloa. Udaberri eta Udako hainbat ostiraletan, oro har, Gasteizko plaza ezberdinak hartuko ditu egitasmoak. Akademiako musikariek dantza doinuak interpretatuko dituzte plazetara bertaratzen diren dantzari eta dantzazaleak dantzan jartzeko.
Emakumeak aurresku txapelketetan mintzagai
Bart, Euskadi Irratiko Andromeda saioan, Haizea Ormaetxea aurreskulari leioarra elkarrizketatu zuten. Arabako aurresku txapelketa irabazi duela eta, orain arte gizonezkoak nagusi izan diren eremuan emakume bat sartzeko egin behar izan dituen lanak eta aurkitu dituen oztopoak izan zituzten mintzagai. Hemen entzun dezakezue elkarrizketa osorik.
Dantzaldi eta dantza jaialdiak udan
Dantza tradizionalak ikasi, landu eta konpartitzeko jaialdiak ugari izaten dira uda partean.Uda honetan Frantzia, Portugal, Belgika eta Espainian ospatuko diren zenbait dantza jaialdiren zerrenda prestatu du Patxi Monterok, eta tartean Euskal Herrian ospatzen den jaialdi txiki bat: Dantz´Hadi, Ahetzen.
Eifman Balletaren "Tchaikovsky" Bilbon asteartean
Astebete geratzen da San Petersburgoko Eifman ballet arrakastatsua Bilbon dantzan ikusteko. Asteartean, maiatzaren 24ean, Bilboko Euskalduna jauregian izango da. Arratsaldeko 20:00etan hasiko den emanaldian Errusiako ballet horrek Tchaikovsky izeneko lana aurkeztuko du.
Elkartasun dantza saioa Zumaian
Zumaian, Maria eta Jose aretoan datorren Maiatzaren 28an arratsaldeko 18.00tan, "II. Dantzara: Zumaia Nava Jeevan elkartearentzat Dantzan" Elkartasun dantza saioa izango da. Jaialdian parte hartuko dutenak, Amancay Gaztañaga eta Alima Dantza taldea ekialdeko dantzarekin, Dantza modernoa eta Balleta Celine Illarramendi eta bere ikasleen eskutik, Dantza Deportiboa Marian eta Igorrekin, Isaak Aranberri eta bere ikasleak Euskal dantza garaikidearekin, Senzala Euskadi Kapoeirako kideak eta amaitzeko Free Dance-a Marijo Zubia eta bere ikasleekin.
Dokumentuaren akzioak