Dokumentuaren akzioak
Albisteak
Dantzaz-en denboraldi berria nobedadeekin hasten da
Gaur goizean, Artelekun, Dantzaz-ek bere 2012-13ko denboraldiari hasiera emateko ekitaldia egin du. Bertan, Eusko Jaurlaritzaren Kultura Saileko Kultura Sustatzeko Zuzendaria, Mikel Toral, eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren Kultur Zuzendaria, Garazi Lopez de Etxezarreta, izan dira, Dantzaz-en zuzendari nagusiarekin batera, Fernando Sáenz de Ugarterekin hain zuzen ere.
Dantza barnetegia Zarautzen
Dantza asteburua Zarautzen: asteburu pasa dantzan lagun artean: ikastaroak, tailerrak, dantzaldia, Euskal Jaia... Programa erabat zehaztuta, eta hurbil izanik, oraindik plaza libre batzuk geratzen dira, anima zaitezte!!! Gogoratu: Dantza Asteburua proposatzen dizuegu. Asteburu bat Zarautzen, Monte Alberdi Aterpetxean, itsasoari begira, egitarau mamitsuarekin: dantza ikastaroak, dantzaldiak, eta gainera…
Bigarren ekimen kolektiboa: Commando Dantzan
Sinadura kanpainaren ondoren, dantzan.com-en aldeko bigarren ekimen kolektiboa aurkeztera gatoz. Oraingoan, dantzariagoa: Euskal Herriko dantza taldeek, dantzariek, musikariek, zaleek... batera egingo dugun bideoa. Jarraian, parte hartzeko azalpenak.
Zure sinadura dantzan.com-en alde
dantzan.com-en aldeko laguntzaile taldea sortu da, eta premiazko kanpaina zabaldu du: dantzan.com-en aldeko babes gutuna. Zerbitzu honek bizirik eta indartsu jarrai dezan nahi duten norbanako eta erakunde guztiek sina dezakete babes gutuna: dantza talde, elkarte, erakunde, dantzari, dantzazale... edo dantzan.com-en edozein zale. Babes gutuna eta sinadurak erabiliko dira erakundeei adierazteko zilegi dela, eta beharrezkoa, dantzan.com zerbitzua diru publikoz babestea, euskal dantza tradizionalaren onerako.
Zuberoako maskaradak 2012: hemen dira datak
Apirileko lau asteburutan eta maiatzeko batean izango dira maskaradak aurten Zuberoan. Hoki, Muskildi, Urdiñarbe, Lexantzü, Barkoxe eta Gamere-Zihiga dira maskaradak hartuko dituzten herriak. Hona Zuberoako ikastoletako ikasle oihak prestatzen ari diren maskaradek izango duten egutegia:
dantzan.com itxi beharrean gaude
Diru-laguntzen beherakada eta bestelako diru-iturrien urritzearen ondorioz, dantzan.com itxi beharrean aurkitu gara, ezin baitugu orain hamar urte abiatu genuen gune hau ekonomikoki mantentzen jarraitu. Ez dugu amore eman nahi, eta saiatuko gara finantzabidea eskuratzen lehenbaitlehen berriz martxan egoteko, baina bitartean, eta urtarrilaren 1etik aurrera webgunea ezingo dugu elikatzen jarraitu.
Inauterien eta axeri-dantzen inguruko ikastaroak Dantzan Ikasin
Urtarrilean bi ikastaro eskaini dira Dantzan Ikasi egitarauan. Thierry Truffaut-ek Lapurdiko eta Europako inauterien inguruan jardungo du, eta bestetik, Andoaingo axeri-dantza elkarteak axeri-dantzaren inguruko ikastaroa eskainiko du.
Dantza tradizionalaren dokumentazio mapa
Dantzaren dokumentazio zentroaren eskaera sistematikoa izan da sektorearen aldetik azken urteotan. Eskaera horie aurre egin beharrean, luzamendutan ibili da administrazioa, eta saihetseko ihes horietako bat txostenak enkargatzea izaten da. Horrela enkargatu zitzaion Eusko Ikaskuntzari dantza tradizionalaren dokumentazio mapa bat egitea. Ikerketa bukatu ondoren, Jaurlaritzan, kajoi batean gordeta geratu zen eta han egin du urtebete. Txosten hori argitaratzea erabaki dugu, interesgarria delako, eta hasierako aldarrikapena nabarmen uzten duelako: euskal dantzaren dokumentazio zentro bat behar da.
Euskaldunak eta Dantza 7. gala emango du Telebilbaok urte berri egunean
2011an Euskadin izan den dantza ekitaldi nabarmenetakotzat hartu denak hamabost minutuko txalo zaparrada jaso zuen ikusleak zutik jarrita. Arrakastaren gakoetako bat MIkel Laboaren 'Baga, biga, higa'" eta Itoizen 'Lau teilatu" abestietan oinarrituta Jon Ugarrizak egindako 'Kai' balletaren estreinaldi distiratsua izan zen. Emanaldiaren bukaeran, Eduardo Velascok mahai ingurua gidatuko du Jon Ugarriza koreografoarekin, Andoni Aresti zuzendari artistikoarekin eta Adolfo Yebra ABBEko lehendakariarekin.
Kukai dantza konpainiak Polonian agurtuko du urtea
Kukai Dantza Konpainiak 2011. urtea etxetik urrun agurtuko du, Polonian. Izan ere, abenduaren 31 gauean emanaldia eskainiko du Wrocklaw hirian. Dantza Konpainiako bost dantzari abiatu dira Poloniara, Oreka Tx taldeko musikariekin batera. Bi taldeek elkarrekin, 'Hostoak' ikuskizuneko pasarteak eskainiko dituzte urte zahar gauean, Sylwester jaialdiaren baitan.
Dokumentuaren akzioak