Inauterien eta axeri-dantzen inguruko ikastaroak Dantzan Ikasin

2011/12/30
Inauterien eta axeri-dantzen inguruko ikastaroak Dantzan Ikasin

Lapurdiko inauteriak eta bere lehengusuak
Inauterien inguruko saio teoriko honek bi zati izango ditu. Batetik, Lapurdiko inauteriaren berreskuratze prozesuari begiratuko dio Truffaut-k. Saioaren bigarren atalean Euskal Herriko inauteriak eta bertan aurki ditzakegun pertsonaia bereziak Europako testuinguruan kokatzeko irudi bidaia egingo dugu Thierry Truffaut-ekin. Urtarrilaren 14an, Donostian, San Telmo museoan burutuko da ikastaroa.

Aduna eta Andoaingo axeri-dantza
Hurrengo larunbatean, urtarrilaren 21ean, Andoain eta Adunan gorde den tradizio zahar, bitxi eta jostagarria bati erreparatuko diogu Andoaingo Axeri-dantza elkartearen eskutik.

Dantzak, musika, joan-etorriak, jolasak, borrokalditxoak, harrapaketak, lasterkak, perratze antzerkiak, dorreak eta beste hainbat osagai ditu axeri-dantzak. Juantxo Arregi eta Xabier Lasarekin axeri-dantzari begirada historiko eta garaikidea eskaintzeaz gain, ondoren dantza bera praktikan ikasteko aukera izango da. Andoainen bertan egingo da ikastaroa.