Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Bigarren ekimen kolektiboa: Commando Dantzan

Dokumentuaren akzioak

Bigarren ekimen kolektiboa: Commando Dantzan

Arrabots dantzarako musika taldeak landu du ekimena. Ideia Quebec-eko musikarien komunitateak egindako Commando TradMission izeneko bideoetatik hartuta dago. Hemen duzue adibide bat.

Honen oso antzekoa izango litzateke egin nahi duguna.

Eman nahi dugun mezu nagusia da: dantzan gozatzen dugun pertsonak erakustea.

Bigarren mezu nagusia, dantzariontzako funtsezko komunikabidea desagertu dela, dantzan.com, eta berriz ere sarean egotea nahi dugula. Horregatik nahi dugu bideo jendetsua eta duina izatea.

Beraz, uste dugu balio bikoitza izan dezakeela. Dantzazaleak iruditan agertzea, hau da, gaur egungo gizarteak gu IKUSTEA, eta dantzan.com berriz martxan nahi dugula adieraztea.

ZER egin behar dugu eta NOLA?

Lehenbizi, musika: Arrabots taldeak doinua grabatu du propio ekimen honetarako: Hegi jauziaz eta Artikutza arin-arinaz dago osatuta. Pieza hauxe erabiliko dugu bideoa egiteko. Hemen daukazue deskargatzeko moduan:

              Hegi - Arinarin (mp3)

  • Deskargatu audio artxiboa
  • Ondoren, dantzariak / musikariak bildu, doinuaren gainean dantzatu / jo, eta hori guztia bideoan grabatu (zuen bideo kamaraz). Bakoitzak gustukoen duen tokia, dantzakera, interpretazioa... emango dio. Hori librea da.
  • Audiorako, bi aukera dituzue: edo gorago jarri dugun audio artxiboa deskargatu eta musika ekipo batetan erreproduzitu, edo musikariok pieza ikasi eta zuzenean jo.
  • Aukera bata zein bestea hartuta ere, grabatuko duzuen bideoan audioa entzun egin behar da (baju eta bigarren planoan bada ere), audioak emago baitigu montajea egin ahal izateko neurria (raccord esaten diotena).
  • Grabatutako bideoa dantzan.com-eko Eire Vilari bidali (berak egingo du edizioa jasotako bideo guztiekin). 
  • ZUEN BIDEOAK NOLA BIDALI: Proposatzen dizuegu zuen bideo grabaketa mailbigfile zerbitzuaren bitartez bidaltzea Eireri. Oso erraza da eta doakoa. Horretarako, jo web orri honetara:  http://free.mailbigfile.com/   "Send file to" eremuan idatzi: eire@dantzan.com
  • Bideoak jasotzeko epea: MAIATZAK 14 


Bideoa prest dagoenean, dantzan.com-en jarriko dugu ikusgai eta guztioi jakinaraziko dizuegu. Kanpora ere emango diogu zabalpena.
 
Ea bada! Jar gaitezen dantzan eta bidali zuen grabaketak! Ea bideo polit eta txukuna osatzea lortzen dugun! Baietz!!

 

Dokumentuaren akzioak

Andoni Lizarralde Galdos
2012/05/16 13:54

Kaixo guztiori.

Bergarako Andoni Lizarralde nahiz, soinujoleak eta dantzariak gustoko ditut eta ezagutzera emateko, bide batez eukal kulturaren zabalkundea eginaz, Webgunean publikatzen ditut argarki eta bideoak.

http://txokomusikala.blogspot.com/

http://txokomusikalabideoak.blogspot.com/

Nere aportazioa, doan laguntza ematea izango litzateke mediorik ez duen dantza taldeari.

Nik lagundu dezaketena da:

Bideoa grabatu .MOV formatoan. (Oso kalitade ona da)

Bideoa grabatuko litzateke soinuaren mahai reproduzitzaileari konektatuta zuzenean kanpoko zahatarik gabe.

Bear izan eskero nere koaborazioa, prest nago.

Ongi izan.

Andoni Lizarralde

 

 

 

 

 

Andoni Lizarralde Galdos
2012/05/16 13:52

Kaixo guztiori.

Bergarako Andoni Lizarralde nahiz, soinujoleak eta dantzariak gustoko ditut eta ezagutzera emateko, bide batez eukal kulturaren zabalkundea eginaz, Webgunean publikatzen ditut argarki eta bideoak.

http://txokomusikala.blogspot.com/

http://txokomusikalabideoak.blogspot.com/

Nere aportazioa, doan laguntza ematea izango litzateke mediorik ez duen dantza taldeari.

Nik lagundu dezaketena da:

Bideoa grabatu .MOV formatoan. (Oso kalitade ona da)

Bideoa grabatuko litzateke soinuaren mahai reproduzitzaileari konektatuta zuzenean kanpoko zahatarik gabe.

Bear izan eskero nere koaborazioa, prest nago.

Ongi izan.

Andoni Lizarralde

 

 

 

 

 

2012/04/16 02:53

Ideia polita, egingo dugu ahal duguna. Bestetik, komentatu ez den arren, musikari orok buruan izan dezala pieza Re tonoan dagoela, eta ez normalean fanfarreek jotzen duten Do-n. Tira ba.

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.