Dokumentuaren akzioak
Dantza tradizionalaren dokumentazio mapa
Kulturaren Euskal Planean dantzaren sektoreak eskatu zuen argi eta garbi: dantzaren dokumentazio zentro bat behar dugu. Jaurlaritzaren erantzuna izan zen: dantzaren dokumentaziaren mapa bat egin dezagun. Haserretu ginen, eta eskatu genuen hori egiten zen bitartean Eresbilen dantzaren fondoa martxan jartzeko, eta hori behintzat lortu zen aurrekoan kontatu dugun moduan. Eta horrekin batera, Eusko Ikaskuntzari enkargatu zitzaion Dantza eta eszena tradizionalaren dokumentazio mapa egiteko.
Eusko Ikaskuntzatik, Beatriz Akizuren ardurapean, Emilio Xabier Dueñas-ek zuzendu du lana, eta Harkaitz Millan eta Amaia Zalba aritu dira ikerketa burutzen. Euskal dantzaren inguruan aritzen diren 152 talde, elkarte, eskola, konpainia edo gune hautatu ziren, eta horietako 100ekin jarri ziren kontaktuan. Guztira 52 zentro bisitatu dituzte ikertzaileak eta bakoitzean dagoen dokumentazioaren zentsoa osatu dute. Bakoitzean dagoen liburu, aldizkari, dokumentazio karpeta eta kutxa, CD, DVD, KZ, grabazio original, grabatu, argazki eta abarreko materialak zentsatu dira.
Ondorioak
Neurri handi batean lan kuantitatiboa izan da, zenbat, non eta nola dagoen ezagutzea. Baina horretan oinarrituta, txostenak zenbait puntu nabarmentzen ditu bere ondorioetan.
- Dantza eta eszena tradizionaleko fondoen gordailuen desegituratze eta ahultasunaren ondorioz, dantza talde eta elkarteek bildutako ondarea eta ezagutza galtzeko arriskua dago.
- Premiazkoa da dantzaren dokumentazio zentro bat. Zaleei, ikertzaileek, hezkuntzako profesionalei, asialdeko taldeei zerbitzua eskainiko dien zentro bat, eta baita formazioa, dibulgazioa eta ikerketaren alorrean, kultura tradizionalaren jarduera eremuak batuko dituen gune bat ere.
- Diagnostikoak eta estadistikak nahi adina egin daitezke, baina denek norabide bera markatzen dute, eta ekintzara pasatzeko garaia da. Bada garaia erakundeek kultura, eta kultura tradizionala bereziki, babestu, sustatu eta bultzatzeko beharrezko diren ekintzak burutzeko.
Txostena
Hementxe duzue Eusko Ikaskuntzak egindako txostena osorik:
Dokumentuaren akzioak