Dokumentuaren akzioak
Euskaldunak eta Dantza 7. gala emango du Telebilbaok urte berri egunean
Arrakastaren protagonistak: Javier Amo, Maira Fontes, Jon Ugarriza, Andoni Aresti, Itziar Mendizabal, Johannes Stepanek, Beatriz Pérez eta Roberto Hernández, Euskaldunak eta Dantza 7. Galan. Argazkia: Iratxe de Arantzibia
Gabonetako kontzertu ederrarekin hasiko du urtea Telebilbaok, ikusentzuleei oparia eginez. Urtarrilaren 1ean, eguerdiko 12:00etan, Euskaldunak eta Dantza 7. Jaialdia eskainiko du telebista kateak, 2011an Euskadin izan den dantza ekitaldi nabarmenetakotzat hartu dena. Asociación Bilbao Ballet Elkarteak (ABBE) antolatuta, ikuskizuna pasa den urriaren 29an eskaini zen Bilboko Euskalduna Jauregian, eta ikusleak zutik jarrita eta hamabost minutuko txalo zaparradarekin bukatu zen. Emanaldiaren bukaeran, Eduardo Velascok mahai ingurua gidatuko du ekitaldiaren protagonista nagusietako batzuekin: Jon Ugarriza Txoria, txori eta kai lanen koreografoa, Andoni Aresti jaialdiaren zuzendari artistikoa eta Adolfo Yebra ABBEko lehendakaria, hain zuzen ere.
Dantza kritikari ezaguna den Deborah Weiss-ek "Dance Europako" nazioarteko aldizkari entzutetsuan idatzi (157 zkia, 2011ko abendua) zuen “amaiera lana hunkigarria gertatu zela baita ere. Ugarrizaren "Kai" lanaren mundu mailako estrainaldia, jaialdi arrakastatsua izan zena bukatzeko modu garailea izan zela (…). Teloia jaitsi ahal, ikusleak zutik jarri eta hogeoi minutuko txaloaldia eskain zuten, artista guztiak eszenatokian bilduz. (…). Asociación Bilbao Ballet Elkarteak lan bikaina burutzen ari da, etorbide berriak irekiz, eta lan horretan luzaroan segiko duela espero dugu”.
Arrakastaren gakoetako bat Jon Ugarrizak egindako 'Kai' balletaren erabateko estreinaldia izan zen. Itziar Mendizabal hondarribiarra eta eta Johannes Stepannek austriarra, munduko bost konpainia onenetakotzat jotzen den Londres-eko Royal Balleteko lehen bakarlaiak biak, izan ziren estreinaldiaren protagonistak. Bertako kultura sustatuz, Ugarrizak Juan Carlos Perez-ek sortutako eta Itoiz-ek ezagutzera emandako "Lau teilatu" eta Mikel Laboa kantari gipuzkoarraren "Baga, biga, higa" kanta ezagunak erabili zituen. Azken hori, Euskalduna Jauregiko entzutegian zuzenean, eszenatoki gainetik bertatik, kantatu zuen Iralabarriko San Antonio abesbatzak. Aurretik, Mendizabal-Stepanek bikoteak, Txoria, txori" eskainia zuen, Ugarriza berak koreografiatua Laboaren beste kanta ezagunean oinarrituta hau ere.
Javier Amo, Munich-eko Operako Balleteko lehen barkarlaria den bilbotarrarentzat, jaialdia etxean debutatzeko aukera izan zen, eta ‘Tchaikovsky. Pas de Deux’ dantzatu zuen bertan Maira Fontes bikote zuela eta ‘Chaconne’ bakarkakoa. Andoni Aresti Dantza taldeak ‘Zuretzat amama’ agurra eta ‘Fusión’ aurkeztu zituen; aretoko dantzen mundu mailako rankinean bigarrenak diren Beatriz Perez, Roberto Hernández eta bere taldeak ‘La edad de oro’ tangoa eskaini zuten; Maider González, Bilbo Hiria dantzari gazteen 5. lehiaketako irabazleak, ‘Mascheràta’ dantzatu zuen.
Lerrookin, ABBEk 2012 urte berri ona opa nahi die dantzaren zale guztiei, eta niri dagokidanean, komunikabide guztietako lankideei ere. 2012a desio on, albiste hobe eta dantza askorekin etor dadila. Urte berri on!!!
Datuak:
- Ikuskizuna: Euskaldunak eta dantza 7. jaialdia
- Antolatzailea: Asociación Bilbao Ballet Elkartea.
- Koreografiak: “Zuretzat amama” (agurra), “Mascheràta”, “Txoria txori”, “Tchaikovsky Pas de Deux”, “La edad de oro” (tango), “Chaconne”, “Fusión” eta “Kai”.
- Dantzariak: Itziar Mendizabal eta Johannes Stepanek/ Javier Amo eta Maira Fontes/ Beatriz Pérez, Roberto Hernández eta su grupo de danza/ Arkaitz Pascuas eta Andoni Aresti Dantza/ Maider González.
- Eguna eta ordua: Telebilbao, urtarrilak 1, eguerdiko 12:00etan.
Dokumentuaren akzioak