Dokumentuaren akzioak
Zure sinadura dantzan.com-en alde
2012/03/30 06:45
Bidaltzen dituzun datuak dantzan.com-ek kudeatuko ditu zuzenean.
Ziurtatu hemen zure sinadura jaso ote dugun:
- Babes-gutuna sinatu dutenen zerrenda: Erakundeak (2012-12-31ean eguneratua) (pdf)
- Babes-gutuna sinatu dutenen zerrenda: Norbanakoak (2012-12-31an eguneratua) (pdf)
Aldez aurretik, eskerrik asko zure laguntzagatik.
Dokumentuaren akzioak
Dagoeneko dantzan.com-en aldeko 1.172 sinadura jaso ditugu. Hauek eskatu dizkigun lehenbiziko erakundea Gipuzkoako Foru Aldundia izan da, eta martxoaren 6an aurkeztuko ditugu bertan. Oraindik sinatu ez duzuenoi, eskertuko genizueke epe horren barruan egitea. Animo!!
... eta eskerrik asko babes-gutuna sinatu duzuen guztioi. Garbi dago dantzan.com inporta zaigula, eta bizirik jarraitzea nahi dugula. Lanean jarraituko dugu hala izan dadin, zuen laguntzarekin.
Jarraituko dugu kanpainaren (eta emaitzen) berri ematen. Aupa!!
Guk ere web honen aldekoak agertu nahi dugu. Animatu nahi zaituztegu arazo honi aurre egiteko. Horrez gain, eskertzekoa da Euskal Herriko kulturaren alde zuek egindako ahaleginak. Ordainezina bada ere, Gobernuko erakundeek hemen daukate guztion den dirua ondo erabiltzeko, batez ere eskeintzen dena ordaindu behar denarekin kontuan izanik.
Eskerrikasko Carolyn!
euskal herri-izaeraren ondarea, euskal ohitura ta kulturaren parte. gure historia sortzen jarraitzeko derrigorrezko altxorra
Ikusgai jarri dugu (albiste honen goiko aldean) dantzan.com-en aldeko babes gutuna sinatu duzuenon zerrenda.
Bertan ziurta dezakezu zure atxekimendua jaso dugun ala ez. Zure izena ez bada zerrendan agertzen, ez dugu jaso. Hala bada, formularioa berriz bete eta bidali.
Zergatik jarri dugu ikusgai sinatzaileen zerrenda?
Eskerrik asko, Mendi Alde Dantza Taldea. Halere, mesedez, dantzan.com-en aldeko zuen jarrera efektiboa izateko, babes-gutunaren jarraian dagoen formularioa bete eta bidali ("Enviar" botoia). Horrela jaso behar ditugu sinadurak, modu automatikoan. Zuen sinadura ez dugu oraindik jaso.
This website is a tremendous resource for all involved and interested in Basque dance and culture. Keep it alive!
Aurrerantzean, dantzan.com-en aldeko ekimenak eta hauen inguruko berriak, dantzan.com web gunearen bitartez eta batez ere [dantzan] posta zerrendaren bitartez zabalduko ditugu.
Oraindik posta zerrendako kide ez bazara, hemen egin dezakezu harpidetza: http://www.dantzan.com/foroa
Bestalde, dantzan.com-en aldeko babes taldearekin harremanetan jarri nahi baduzu, hau da gure helbidea: dantzanbizi@gmail.com (abian jarri diren / jarriko diren ekimenen inguruko iradokizunak edo dena delakoak komentatzeko).
1.500 sinadura baino gehiago jaso ditugu, eta oraindik ere jarraitzen dugu atxekimenduak jasotzen egunez-egun. Sinadura bilketak martxan jarraituko du, eta dantzan.com-ek behar duenean, dagokion erakundeari erakutsiko dizkio unean uneko emaitzak, jasotako babesaren adierazgarri.
Orain, dantzan.com berriz daukagu martxan, baina hau ez da amaitu. Etenaldia ekarri zuen egoera (finantziaketa falta) ez da konpondu. Horregatik, dantzan.com-en aldeko babes taldeak lanean jarraituko du ekimen eta proposamen berriekin.
Zerbitzua berriz abiatzeko, benetan esanguratsuak izan dira sinadura kanpainan jasotako atxekimenduak. Bai dantzan.com-eko arduradunei eta babes-taldeari adorea emateko, bai diru-laguntza eman duten erakundeei (Gipuzkoako Foru Aldundia, Bizkaiko Foru Aldundia, Eusko Jaurlaritza) zerbitzu honen oihartzuna erakusteko.
Bizi dantzan, dantzan bizi!!
1577 norbanakoen eta 93 talde/elkarte/erakunderen atxekimenduak jaso ditu babes gutunak gaur arte.
Kanpaina honek bete zuen bere helburua eta ez dugu gehiago zabaldu.
Azken hilabeteetan, dantzan.com-en aldeko beste bi kanpaina bultzatu ditugu: "Ni ere dantzan.com bizi naiz", gehiago ezagutzera eman eta erabilera sustatzeko, eta batez ere, babesle kuoten bitartez dantzan.com diruz laguntzeko kanpaina.
Babestu dantzan.com!! Bizi dantzan!! Dantzan bizi!!