Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Bideoak Lesaka: Fraindarrak inaute eskean 2015 zapla!

Dokumentuaren akzioak

Lesaka: Fraindarrak inaute eskean 2015 zapla!

2015/02/23 11:41

Dantza egiten ez duenari zapla! Erratzarekin astindua. Horrelan ez dago geldi geratuko denik. Inaute astelehen eta asteartean ateratzen dira Lesakako Frain auzoan puska biltzean. Musikak irauten duen bitartean dantzan aritu behar dutenekin batera musikariak, arrautzak eta dirua biltzeko ardura dutenak eta erratza astintzen dutenek osatzen dute Fraindarren taldea. Inaute astelehenean izan ginen haiekin. Goizeko 8etan elkartu eta baserriz baserriko eskeari ekiten diote. Kalejira, fandango, arin-arin, bals... dantzatzen aritzen dira etxez-etxe. Eta musika entzuten delarik dantza egiteari utziz gero, azkar hurbiltzen zaie erratza eramateko ardura duena, gogor astintzera. Hainbeste dantzaren ostean, badute ordainsaria, jana eta edana ez baita falta bisitatzen duten etxe gehienetan. Irudiak: Eire Vila. Lesaka, Inauteriak, Fraindarrak, 2015-02-16.

Etiketak

Jarri bideo hau zure webgunean
Deskargatu

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.