Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Puntapioa Joana Olasagasti: "Emaztearen gorputza ikusi behar da, feminitate hori atera behar da"

Dokumentuaren akzioak

Joana Olasagasti: "Emaztearen gorputza ikusi behar da, feminitate hori atera behar da"

2019/11/08 10:15
Joana Olasagasti: "Emaztearen gorputza ikusi behar da, feminitate hori atera behar da"

Joana Olasagasti. Argazkia: BOB EDME / BERRIA

Bartzelonatik itzuli bezain pronto kabaretaren munduan murgildu da Joana Olasagasti. 7 urterekin hasi zen dantzan eta 22 urterekin Bartzelonara joan zen dantza ikastera. Lehenengo bi urteetan dantza garaikidea, klasikoa, modernoa eta hip hopa landu ditu eta hirugarrenean pedagogia. Badira hiru urte Euskal Herrira itzuli dela. Etorri eta bi hilabetera Mike Angels kabareteko koreografoa ezagutu zuen eta ordutik kabaretean ari da dantzan. Kabaretaz eta esku artean dabilzkien beste zenbait proiektuz aritu da Joana Ibargarairekin Berriarako egindako elkarrizketan.

Kabareta deskubritzen

2016. urtetik kabaretean dabil Joana Olasagasti, "Ez nuen batere onartzen, baina betidanik maite nituen dirdirak eta lumak". Gustura dabil deskubritu duen mundu berrian eta hasieran zailtasunak topatu harren esperientzia bikaina dela dio, "Hasieran biziki gaizki bizi izan dut; ez nekien makillatzen, ez nekien takoi luzeekin dantzatzen, ez nuen horretarako itxura... ez nuen inoiz hori egin, baina nigan sinetsi dute, eta dena irakatsi didate". Zailena sentsualitatea agertzea dela dio, "emaztearen gorputza ikusi behar da, feminitate hori atera behar da" eta horretarako hainbat xehetasunek laguntzen dutela erran du; makillajeak, betile faltsuek, jantzi bereziek, lumek eta dirdirek. Bestalde, izen artistikoarekin oholtzaratzen dira, Joanak Lina izena hartu du, "Horrek lana errazten du, ez delako Joana eszena gainera igotzen, baizik eta beste norbait".

Mundu berri bat deskubritzeaz gain, kabaretak dantzaz bizitzeko bidea ireki dio, Kabaretari esker sartu baita intermitentzian. Artistek Frantzian duten estatu berezi da intermitentzia,ekonomikoki babesten ditu, baina emanaldi kopuru minimo bat egin behar da horretarako. Olasagastik kabaretari esker lortu du gutxiengo hori.

Bakarkakoa elkarlanean

Kabareteko luma eta dirdirek liluratu badute ere, dantzaren inguruko beste proiektu batzuetan ere badabil Olasagasti. Zarena Zarelako dantza konpainian dantza irakasle gisa dabil eta Zergatik ez? ikuskizunerako koreografia sortu du eta Hariz hari ikuskizunerako bakarkako bat.

Azken hori Fanny Marmayou dantzariarekin berrikusten ari da orain, "Elkarrekin garatzen dugu nire bakarkakoa, eta ideia berriak ekartzen dizkit". Uda honetan ezagutu dute elkar eta bikaina izan dela dio, lehiakortasunak alde batera utzi eta elkar elikatzen ari dira, "Dantzan, usu, bakoitzaren egoak buruz buru jarriak dira, batek bestea baino toki gehiago nahi du... baina hor biak ber neurrian ginen hastapenetik".

Aipatutako bakarkakoa Amour(s) ikuskizunean ari da lantzen. Olasagastirekin batera malabarista bat, akrobata bat eta antzezle bat taularatzen dira; maitasun mota ezberdinak eramaten dituzte oholtzara, "Bada betiko maitasun hori, baina laguntasuna, gurasoekiko maitasuna, lankideekikoa, ezezagun batekiko maitasuna ere bai... Kirolariaren eta entrenatzailearen arteko harremana ere erakusten dugu. Bada maitasuna, baina baita bortizkeria ere".

Gustura dabil bere lanean, baina autoekoizpenean aritzeak zailtasunak dakarzkiela, "Zaila da biziki. Dena alokatu behar da, sartzeen prezioarekin duzu hori pagatzen, eta gero zu pagatzen zara". Gerora, bakarrik dantzan aritzen diren konpainiekin aritu nahiko luke, teknika berriak ikasi eta maila igotzea da Olasagastiren nahia.

Elkarrizketa osoa: «Dantzan segitu nahi dut, baina denera mugi naiteke» (Berria, 2019-11-02)

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.