Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Oier Araolaza

Orain arteko ekarpenak

Manilan izango da Aukeran

2004/09/24

Aukeran dantza konpainia Manilan izango da, Izena duen guztia omen da emanaldia eskaintzeko. Cervantes Institutoak Filipinetan antolatzen duen Artea eta Kultura programaren emanaldietako bat izango da Aukeran-ena.

Gehiago irakurri

Maitaldia Miarritzen

2004/09/06

Maitaldia dantza jaialdia ospatzen da irailean Miarritzen eta aurten ere hamaika dantza emanaldi, ikastaro eta erakusketarako aukera izango da. Biarritz Culture-k antolatzen du Miarritzeko Maitaldia. 1992 hasi zen antolatzen jaialdia eta Thierry Malandain da bere zuzendari artistikoa. Hona hemen egitaraua:

Gehiago irakurri

Klonak eta morrisak

2004/09/02

Ingalaterratik etorritako dantzariak zur eta lur geratu dira futbol zelaian milaka dantzari ikusita. Headcorn Morris-ak dira, Kent eskualdekoak, morris dantzariak beraz. Morris-ak 6-8 dantzarik osatutako taldetan dantzatu ohi dute, arropa txuriz jantzita, kolore biziko gerriko eta zintekin apaindut...

Gehiago irakurri

Dantza taldeen udako birak

2004/09/01

Uda partean makina bat euskal dantza talde han eta hemengo dantza jaialditan ibili ohi da urtero eta aurten ere halaxe izan da. Bermeoko Alkartasuna dantza taldeko Josebak kontatu zigun abuztu hasieran Alemaniako Schessel herriko folklore jaialdira zihoazela, eta Portugaleteko Ikusgarri taldea Polonian izan zela ere jakin genuen uztailean.

Gehiago irakurri

Dantza emanaldiak hiriburuetako jaietan

2004/08/04

Hiriburuetako jai nagusietan dantza emanaldiak ohikoak izaten dira eta aurten ere ez dira faltako. Hona Gasteiz, Donostia eta Bilbon ikusi ahal izango direnak.

Gehiago irakurri

Akabo Jazzman-eko akondia berdeak

2004/08/02

Bukatu dira akondia berdeak Jazzmanean. Azken aldian gero eta aukera gutxiago izaten genituen hanburgesaren ogitartean jarritako oilasko paparra plantxan, pipar berdea, gazta, letxuga eta maionesa konbinazio ikaragarria gozatzeko, baina oraindik irekita harrapatzen genituenean ez genuen barkatzen. ...

Gehiago irakurri

Soka-dantza Azurtzan

2004/07/27

Toki ederra da Azurtza. Goimendi ere deitzen diote. Eibar, Elgeta eta Soraluze artean dago, eta administratiboki Elgetari dagokio. Honela ikusten da Eibar Azurtzatik.: Uztailaren 25a, Santiago eguna, auzoko jaiak ospatzen dira eta bertako ermita ederrera eraman gintuen Josuk soka-dantza egitera...

Gehiago irakurri

Euskal Etxeetan bira kulturalak egiteko dirulaguntzak

2004/07/23

Munduan barrena dauden Euskal Etxeetara emanaldi kulturalak egiteko 2004an emango dituen dirulaguntzen zerrendan argitaratu du Eusko Jaurlaritzak.

Gehiago irakurri

Folklore Bizian Nazioarteko Jaialdia

2004/07/16

Galdakao-ko Andra Mari dantzari taldeak Folklore Bizian izeneko jaialdia antolatu du. Uztailaren 18tik 25era ospatuko da eta Txileko eta Eskoziako taldeak gonbidatu ditu.

Gehiago irakurri

Gauargi jaialdia Ezpeletan

2004/07/16

Nazioarteko dantzari gazteen jaialdia ospatzen ari da Ezpeletan. Uztailaren 18a bitartean Grezia, Costa Rica, Taiwan, Bielorrusia, Irlanda eta Senegaleko gaztetxoen dantza taldeak ikusteko aukera izango da.

Gehiago irakurri

Orain arteko erantzunak

Oier Araolaza on Oñati 1967 aurreskua

2019/10/09

Ze polita! Eta Alejandro Irizar kapitaina dantza-maisu moduan soka-dantza zuzentzen ikustea ze ona!

Eta aizue, aurreskuak (hasieran ezkerrean dagoena) egiten dituen jirak ez dira oso bitxiak! Ez diozue jira galdu tankerarik hartzen? Oin bakarretik abiatzean da eta oin bakarrean bukatzen du, jira galduak Iztuetak definitzen dituen moduan, ez?

Oier Araolaza on Julietaren titia eta tradizio turistikoen asmazioak

2019/10/09

Halaxe da bai, Xabier! Dena den, dantza taldeetan sikiera negozioa egiten asmatu izan bagenu! Baina hori ere ez! ;-)

Oier Araolaza on Jesus Pomares, dantzari, ikertzaile eta dantza sustatzaile iruindarra hil da

2019/07/03

Ezagutza, ekarpen eta intuizio handiko gizona joan da. Danzanteen eta ezpata-dantzen tradizioen ezagutzaile bikaina, ez testuetan bakarrik, baita tokian tokiko erritoetan ere, penintsulan hainbat kilometro egin baitzituen hango eta hemengo dantzak bertatik bertara ikusiz eta gozatuz. Doluminak familia eta lagunei Eibartik.

Oier Araolaza on Dantza-espezie bat galzorian?

2019/07/01

Hernaniko Kronikak argitaratutako artikulu honetan Carlos Sanchizek esplikatzen du 54 urte pasa dituela aurreskua antolatzen eta aurten ebakuntza egin diotela. Hori ikusita otsailean jarri zela harremanetan Udalarekin aurreratuz aurten ezingo zuela antolatu, udala kargu egin eta beste norbait aurreskua antolatzen hasi zedin. Sanjoanak etorri eta aurreskurik ez da izan.
https://www.kronika.eus/[…]/

Akelarre erridikulu eta ameskeriaz betetako solstizio-festa zentzugabeak gero eta indar handiago hartzen ari diren bitartean, altxor eta gutizia preziatuenak galtzen uzten ditugu.

Oier Araolaza on Akademizismora konbertituak, kolonialismo kulturalaren borreroak

2019/03/21

Mila esker zuen erantzunengatik Xabier eta Agustin. Azken aldian bi musikari gazteren berri izan dut, bata jazzaren munduan murgildua, bestea musika experimentazioan ari dena, eta biek ala biek herri-musika eta kantak ongi ezagutu eta maite dituztenak, haietan murgilduta bere sormenerako baliatzen dituztenak. Gutxiespenik gabe, baizik eta tradiziozko musika gozatuz, beren ezaugarri bereizleak balioan jarriz eta haietatik edanez beren ekarpenak egiteko. Beraz, akademizismotik kanpo bada itxaropenik!

Oier Araolaza on Arizkun 1974 Zortzikoa eta soka-dantza

2019/01/23

Beste behin dantza grabaketa ederra Raices-en altxorretik, Manuel Garrido Palacios-i esker eta Baztango dantza ondare zoragarriaren erakusgarri. Hainbat kontu azpimarratu litezke. Zortzikoa zein ederki markatzen duten danbolinausiek, soka-dantza nola ateratzen duten aitzineskuak neskak sokan direla, Maurizio Elizalderen zortziko segida ederra, doinu batetik bestera jauzi eginez, tartean Gipuzkoako makil txikien dantzarako erabili izan den zortzikoa joz, zapiz lotutako sokan egiten duten karakoiltzia, e.a. Gorputzen dantza ederra, eta mingain-dantza eredugarria: gazteleraz galdetzen dio Manuel Garrido Palacios-ek Jabier Larralderi, eta euskaraz erantzuten dio Jabier Larraldek. Manuel Garridok kultura tradizionalarekin erakusten zuen sentsibilitatea hizkuntzekin ere aplikatzen zuela antzematen da hor.

Oier Araolaza on Gabon-garaia: azken hamar urteei begiratu bat (2008-2018)

2019/01/22

Alegia, Gabonetako izpiritua 2 milioi euro direla.

Oier Araolaza on Soka ez da eten, baina agintari gorenak sokatik kanpo kokatu dira

2018/11/28

Eskerrik asko zuri Patxi, iruzkinagatik. Bigarren desafioko une horri buruz, kasualitate hutsa izan zen. Gurutzatutako desafioa horrela dantzatzen da Oñatin: aurrera begira hasi, elkarri begira jarri eta gurutzatu, parekoaren gonbidatuari begira dantzatu, elkarri begira jarri eta berriz gurutzatu eta nork bere bikoteari begira dantzatu, eta hasi bezala bukatu, aurrealdera begira azken pausoak eginez. Oñatiko 2014ko Korpus igandeko aurreskuan ikusi dezakezu gurutzatuz egiten den desafio hori, 20. minututik aurrera.
https://dantzan.eus/[…]/onati-korpus-dantzak-2014-aurreskua

Esango nuke, gertatu zen arte inor ez zela ohartu hasierako eta bukaerako pauso horiek agintariei begira geratuko zirenik, izan ere, agintariak sokan izatea zen asmoa, ez udaletxe azpian.

Oier Araolaza on Bilaka: Saio Zero

2018/11/20

Euskal dantzarion konplexuak eta lotsak azken batean. Ez ditugu gure dantzaren gaitasunak ezagutzen eta ez dugu gure dantzaren gaitasunetan sinesten, beraz, modernizatu, mestizatu, nahasi, homologatu beharra sentitzen dugu behin eta berriz.

Oier Araolaza on Lizartza 2018 dantza-soka

2018/09/13

Asko poztu nau Lizartzan aurreskua bizi-bizi mantentzen dutela ikusteak.
- Janzkera gustatu zait. Allkondara zuri (nork berea), bakero pegatuak, zapia eta abarketak. Sinplea eta erangikorra, tradizio-eguneratua eta erosoa.
- Axeri-dantza arin-arina eran dantzatuta polita da.
- Txistulariak zubipetik pasatzea kontu bitxia da, norbaitek badaki beste inon egiten den?
- Aurresku-atzeskuaren dantzak, molde zaharrean mantendu diren Berastegi, Lesaka edo Berakoen airea dute, oso politak dira. Dantzakera soila eskatzen dute nire ustez, mugimenduak estilizatzen joanez gero grazia galtzeko arriskua dago.
- Txapelik gabe egiten dituzten agurra bukaerako keinu toreroak (9:00) edo desafio hasieran (13:35) txapelak kentzeko egiten dituztenak aztarna koreo-arkeologiko kuriosoak dira benetan.
- Dantza-lekua nahiko arraroa gertatzen da, belardian, kale edo plazaren babesik gabe, jendea arkupeetan terrazan jarrita, sentsazio hotza sortzen du.
- Kalejira korro itxian egitea ez da oso ohikoa gaur-egun eta poztekoa da hori mantentzen ikustea.
- Interesgarria da soka-dantza bukaeran egiten dela kalejira eta ondoren direla fandango eta arin-arina (pastak eta atsedenaren ondoren), nahiz eta bukaera-bukaeran berriz kalejira errepikatu. Kalejira fandango aurretik egitea orden lojikoa da, ze fandango arin-arina soka-dantzan (barkatu, dantza-sokan) sartutako azken piezak dira, eta kalejira aurretik zegoenez, orden hori mantendu da eta atsedena erdian jarri, eranskina bereiztuz.
- Arin-arineko bueltetan txalo egiteko moda horrek ez nau konbentzitzen, baina badirudi errotuta dagoela inguru batzuetan.