Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Oier Araolaza

Orain arteko ekarpenak

Naziak eta euskal dantza

2004/02/02

"Gipuzkoa 1940" liburuan Alemaniako 3. Reich-ak gerra zibilaren ondoko Gipuzkoan izan zuen eragina erakusten du. Tartean nazien esbastikaren aurrean dantzan ari diren euskal dantzarien argazki kuriosoak.

Gehiago irakurri

Hemen dira 2004ko inauteriak!

2004/01/26

Asteburuan Sunbilla eta Leitza aldean hasi dira dagoeneko inauteriekin. Gaur, urtarrilak 26, Zubietako joaldunak Iturenen izango dira eta bihar Iturengoak izango dira Zubietan.

Gehiago irakurri 1

Dantza sustatzeko Jaurlaritzaren 2003ko diru laguntzak

2004/01/22

Koreografia sorkuntza, dantza lanen ekoizpena, bira artistikoetarako eta formakuntzarako 133.460 euro eman ditu diru-laguntzatan Eusko Jaurlaritzak 2003an.

Gehiago irakurri 1

Euskal dantza ikastaroa UEUn

2004/01/20

UEUko Musika Sailak EUSKAL DANTZA IKASTAROA antolatu du UEUren Ikastetxe Nagusian otsailaren 28tik apirilaren 3ra. Musika-dantzako irakasleak, gorputz heziketako eta euskal dantzak gustuko dituen edozein irakaslerentzat zuzendua dago.

Gehiago irakurri

Iruriko 2004ko Maskaraden datak

2004/01/20

Urtarrilean sartuz gero lagun asko galdezka ari zitzaigun Zuberoako Maskaraden datak jakin nahian. Iparraldeko EDBtik Katik helarazi dizkigu Iruri-Zalgizeko maskaraden datak. Horra:

Gehiago irakurri 2

Euskal dantza txapelketaren jaialdiak

2004/01/19

Abuztuan Luhuson egin zen euskal dantza berrien txapelketara aurkeztu ziren koreografia berriekin bi jaialdi antolatu ditu EDBk: apirilaren 16an Miarritzen eta apirilaren 17an Donibane Garazin.

Gehiago irakurri

Dantza tradizionaleko mugimenduak

2004/01/19

Ikastaro berezia antolatu du Mugaz Gaindiko Dantza Zentroak Donostian. Euskal dantza tradizionaleko mugimendu baten azterketa abiapuntu hartuta, mugimenduaren trebetasuna eta mugimendu horren kalitatea landuko dira.

Gehiago irakurri

Marixe Euskaldunan Gabonetan

2003/12/15

Kresala dantza taldearen “Marixe Panpinen Baleta” Bilboko Euskaldunan eskainiko da Gabon jaietan 4 egunez. Bizkaiko Foru Aldundiak Gabonak 2003 egitarau antolatu du, eta egitarau horretan Yuri Grigorovich-en konpainiak eskainiko dituen ‘La Bayadère’ eta “Intxaurhauskailua” baletekin batera, “Peter Pan” ikuskizuna eta “Marixe” eskainiko dira.

Gehiago irakurri

dantzan.com-ek irabazi du Buber saria kultura alorrean

2003/12/04

Atzo gauean banatu ziren Bilboko Euskalduna jauregian euskal webgune onenak saritzen dituen Buber sariak eta dantzan.com-ek Kulturako webgune onenaren saria eskuratu zuen. Eskerrik asko botatu duzuen guztioi!

Gehiago irakurri 5

Gaur jakinaraziko dira Buber sarien irabazleak

2003/12/04

Dakizuenez dantzan.com Interneteko euskal gune onenak saritzen dituen Buber sarietarako hautatuta dago Kultura atalean. Gaur, Bilboko Euskalduna jauregian egingo den ekitaldian jakinaraziko dira irabazleak.

Gehiago irakurri

Orain arteko erantzunak

zaharrak berri?

2009/11/29

Kaixo Gorka, ez dakit oso ondo ulertu dudan zein ote den zure mezuaren mamia, baina saiatuko naiz gauza batzuri erantzuten, bizkaieraz egiten dugun Gipuzkoako ertz honetatik... "Hemen ere zaharrak berri... "diozu, eta elkarren arteko ezaguera eza salatzen duzu. Bai, halaxe da, ez dakigu gure auzokoa zertan ari den, zein gogoeta eta ibilbide pilatu dituen eta zein bide eta zergatik hautatu duen. Eta hain zuzen ere horregatik dira interesgarriak eta beharrezkoak Ortzadar-ek antolatutako jardunaldiak eta gisa horretakoak. Elkarren berri izateko, elkar ezagutzeko. Eta artikulu honetan bertan esandakoetako batzuk jaso nahi izan dira, besterik ez. Ez dira asko izaten horrelako aukerak, eta hain zuzen ere, kontu horietan interesa izanez gero bertan egotea funtsezkoa iruditzen zait. Ondokoek zein urrutiagokooek zer duten esateko ezagutzeko.

Araba eta Bizkaiko gora-beherez ezer gutxi ezagutzen dela diozula iruditu zait. Bai, arrazoi duzu, ziur aski bi herrialde horiek dira bertako mugimenduaren berri kanpora gutxien jariatzen dutenak. Horren errua norena da? Internet bidezko komunikazioan distantzia fisikoak ez du inolako garrantzirik, baina hemen badirudi badagoela beste muga bat, eta gustora jakingo nuke zein den...

Tradizioa zamatzat antzematen duzula iruditu zait zure idatzian. Niretzat tradizioa aukera da, izugarrizkoa baliabide eta material aukera aberatsa. Baina ez du zertan denontzat horrela izan. Kontua da, tradizio horren uztaitik askatu eta bide berriak jorratu nahi duenak jakin behar duela ez dagoela lainoen gainean ibiltzerik. Dantza garaikidea, hip-hopa, klasikoa edo bollywood-a, nahi den aterpea bilatuko da, baina azken batean mota bateko edo besteko tradizio baten baitan bideratuko dira proposamenak, edo hainbaten nahasian, baina inolako tradizioren eraginik gabeko proposamenik ez da ezagutzen arteen alorrean. Beraz, hori onartu, bakoitza bere lan-esparrurako egoki irizten dituen tradizioa(k) aukeratu, horietan trebatu eta lan egin eta horien mugak zabaltzen ahalegintzea baino ez zaigu geratzen.

Zaharrak berri diozu, eta egia da, kontu hauetaz lehen ere hausnartu, hitzegin eta idatzi izan baita, baina ez dirudi pentsatu eta komunikatutako gauza horiek egungo dantzari gehienek irakurri eta ezagutu dituztenik, beraz, uste dut inoiz ez dagoela soberan horiei buruz berriz aritzea, ikuspuntu desberdinak agertzeaz gain, entzule berrientzat interesgarriak gertatzen baitira. Ortzadarrek argitaratutako Sukil aldizkariaren 3. zenbakia gomendatzen dizut, orain urte batzuk dantza taldeen egoera eta etorkizunaz egindako gogoeta mamitsuak bilduta baitaude bertan, Bizkaiko egoerari egindako errepaso zorrotzak barne. 2005ean dantza tradizionalaren etorkizunari begira hitzaldi eta mahai inguruak egin ziren Abadiñon (Bizkaian!) Eusko Ikaskuntzaren Folklore Sailak antolatuta eta bertan esandakoak Jentilbaratz aldizkarian dituzu argitaratuta. Hasteko, irakurgai egokiak izan daitezke. Animo!

arrapostuaz

2009/10/28

Kaixo Gorka. Gogoetak eta perspektiba berrien planteamenduak interesez jarraitzen ditugu askok, eta zenbait tokitan azken urteotan hainbat ausnarketa eta aldaketa gertatzen ari dira. Horien eragina oraingoz mugatua izatea eta eskualde batzuetan eredu zaharkituekin funtzionatzen jarraitzea gauza bat da, eta dena geldi eta gaizki dagoela esatea beste bat. Zure erantzunaren arabera "tradizional" kontzeptua gaitzetsi eta "herrikoi" goratzen duzula iruditu zait, eta nik ordea "tradizional" kontzeptua defendatzen dut, baina inondik inora "fosil" baten esanahiarekin, baizik eta "de facto" tradizioak erakutsi dituen ezaugarri interesgarrienekin: gure kulturaren osagai interesgarriak gordetzeko gaitasuna etengabeko egokitze eta aldakortasunerakin uztartuta.

Joselitok darabilen doinu bera

2009/10/22

Bitxikeria bat. 1959ko pelikula honetan dantza bukaeran txistulariek jotzen duten biribilketa doinua (54 segundotik aurrera) Joselitoren "Pedrito Andia" filmean Joselito berak kanturako darabilen bera da (ikusi 1'50" -etik aurrera) http://www.dantzan.com/bideoak/1965_pedrito-andia-erromeria-bidean

Eskerrikasko!

2009/09/20

Eskerrikasko informazioagatik Orkatz. Paraje menditsu ederra zela ikusten da eta nik Jaizkibel edo horrelako inguru bat inzago zela pentsatzen nuen. MIla esker informazioa osatzen laguntzeagatik!!

Tú no eres de esas...

2009/09/07

Elkarrizketak ez du alperrikaldurik... "Venga vamos a bailar", "No se bailar", "Yo tampoco. pero vamos a ver que sale". Eta gero: "Muy bien, pero si conoces el baile. ¿Donde los ha aprendido?", "De pequeña. Es que en mi casa les hubiese gustado que yo hubiese bailado en el teatro", "Que disparate, tú en el teatro, y dices que son tan severos", "Pues ya ves", "Tú no eres de esas". Harrapazank!!!

bideojokoa da?

2009/09/03

Txomin, ideiarik ere ez. Ez dakigu bideojokoa den ere. Onena hemen galdetzea duzu: http://www.myspace.com/aurreskillers

Space Invaders (II)

2009/07/28

Atzo haserre itzuli nintzen Ordiziatik. Santaneroen esku-dantza ikustera joan ginen (dantzan.com-en argitaratu dugu horren berri) eta paparazzien jarrerarekin sututa itzuli nintzen. Kirston malaletxea sartu zitzaidan argazkilari eta kamerariak "beraien lana" betetzeko dantzari, dantzarieri eta ikusleak inolako errespeturik gabe tratatzen zituztela ikusita. Gauzak nola nola bizi nituen kontatu dut blogean eta argazki "argigarri" batzuk ere jarri ditut.

http://www.dantzan.com/blogak/oier/space-invaders-ii

Ni neu sarri ibiltzen naiz paparazzi moduan dantza emanaldietan, askotan pasatzen naiz hesiaren bestaldera, eta ia beti batetik bestera mugitzen ibiltzen naiz. Inoiz inori iruditzen bazaizue space invaders bat izaten ari naizela, emaidazue arren koskorreko bat.

2004an ez zegoen Regina

2009/02/10

Bideoa 2004. urtekoa da. Garai horretan Joseba Egibar zegoen Lizartzako alkate, eta zenbaitek EAJren espainolkeria salatzeko jarri omen zuten piparpotoa Udaletxean, inauteriak zirela aprobetxatuz. Kuriosoena da, gero Regina Otaola jarri denean alkate, berak jarri nahi izan duela Espainiako bandera eta orduan herritar batzuk hura ikurrinarekin estali nahian ibili zirela. Egia esan, denbora pasata eta kontestua ezagutu gabe, benetan irudi bitxia dela!

Vaya Semanita

2009/01/13

SGAEri buruz Vaya Semanitakoek egindako esketx ona: http://www.youtube.com/watch?v=SvCbMJNUS5A&feature;=related

Posta zerrenda

2008/12/09

Kaixo Kaitxu,

Dantzan.com-en foroa posta zerrenda da. Horrela erabaki genuen bere garaian eta momentuz ez dugu aldatzeko arrazoirik ikusten. Funtzionamendu eta aukera desberdina dute web motako foro batek eta posta zerrenda batek, eta bi aukerak kontuan hartuta posta zerrendaren aldeko hautua egin genuen. Egia da web bidezko foroek parte hartze sutsuak erakartzen dituztela batzuetan (ez da hori jartzen duzun adibidea dena den, txistulari.com-en parte hartze oso baxua baita), baina trollak ere arruntagoak izaten dira horrelako foroetan. Parte hartzaile mota bat (belaunaldi esan liteke?) erakarri daiteke web bidezko foroen bidez eta beste bat uxatu. posta zerrendan 200 harpidedun baino gehiago daude gaur egun, eta adin eta belaunaldi guztietako jendea dago. oier.