Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Oier Araolaza

Orain arteko ekarpenak

Lucia Lacarra dantzaren gailurrean

2003/01/03

Oihartzun handia izan du Lucia Lacarra dantzari zumaiarrak eskuratu duen Nijinsky sariak. 2002ko munduko dantzari onenari hautatzen dute Nijinsky sariaren bidez.

Gehiago irakurri 3

Zuberoako Maskaradak abiatzear

2003/01/02

Sohütako gazteek prestatu dituzte 2003ko Maskaradak eta datorren urtarrilaren 12an abiatuko dira Sohütan bertan. Aurtengo nobedadeetako bat ez dela Bralia dantzatuko...

Gehiago irakurri 1

Nafarroako Mutxikoaren Eguna

2003/01/02

Martxoaren 30ean, Izpurako Faustin Bentaberri gela ospatuko da Nafarroako Mutxikoaren Eguna.

Gehiago irakurri

Dantzari ttiki Pauen Maiatzaren 8an

2003/01/02

Dantzari ttiki Pauen Maiatzaren 8an Lagunt eta Maita Paueko taldea laguntzarekin

Gehiago irakurri

Xiberoko dantza eguna Maulen

2003/01/02

Xiberoko dantza eguna antolatu du Mauleko ikastolak otsailaren 9rako.

Gehiago irakurri

Itxartu elkartearen 25. urteurrena

2002/12/10

Abenduaren 9tik 12ra bitartean zenbait hitzaldi antolatu ditu Algortako Itxartu elkarteak. Gaur bertan, Edu Muruamendiaraz-en hitzaldia izango da.

Gehiago irakurri

Abendua dantzaz betea

2002/12/06

Abendua nahiko oparo dator dantza eskaintzari dagokionean. Aste buru honetan bertan aipagarria da La Fundicion-ek antolatzen duen Dantzaldia egitarauan DACM konpainaik aurkeztuko duen Showroomdummies ikuskizuna Bilbon.

Gehiago irakurri

Kriskitinen dantza saioak Durangon

2002/12/06

Durango Folk eta Kriskitin 15 izenburupean bi dantza ikuskizun eskainiko ditu datozen bi asteburuetan.

Gehiago irakurri

Itsasiren jaialdia 25. urteurrenarekin amaitzeko

2002/11/20

Lehena-Oraina-Geroa izenburupean lehengo eta oraingo dantzariekin jaialdia egingo du Itsasi dantza taldeak azaroaren 23an eta 25. urteurrena ospatzeko egitarua borobildu du horrela. Larunbatean, azaroak 23, gaueko 21.30etan Izarraitz pilotalekuan izango da jaialdia.

Gehiago irakurri 1

Marixe-ren emanaldi berriak

2002/10/31

Kresala dantza taldeak Marixe ikuskizunaren emanaldiak eskainiko ditu datozen asteotan. Azaroaren 9an Beasaingo Usurbe antzokian (17.00) eskainiko da eta abenduaren 28an Egiako Kultur Etxean.

Gehiago irakurri 1

Orain arteko erantzunak

batez ere dantza garaikidea

2007/06/26

Aurreko urteetan emandakoak ikusita badirudi batez ere dantza garaikidea sustatu nahi izaten dela diru-laguntza horiekin. Hala ere deialdian nik ez dut aurkitu dantza motari buruzko aipamen zehatzik. Estiloari dagokionez "bira artistikoen" atalean bakarrik dago aipamen bat:

"Ezin izango dira diruz lagundu jarduera hauek: – Izaera amateurra duten dantza folklorikoko erakustaldi edo jaialdietan parte hartzeko proiektuak."

Euskaltzaindiaren arabera Bilbo

2007/04/18

Euskaltzaindiaren arabera Bizkaiko hiriburuaren euskal izen ofiziala Bilbo da: http://www.euskaltzaindia.net/jagonet/galdera.asp?hizkuntza=eu&id;=447

zirrara

2007/02/21

Egia da Ana, inauteriak bortitzak dira maiz, eta umeentzat heavyak gertatzen dira batzuetan. Gure Izar hartzarekin beldurtu zen ostiralean eta kosta zitzaion lasaitzea. Izan ere inauteriak ez dira ume-jolasa. Eta umeek ere azkar ikasten dute beldurgarri bezain erakargarri gertatzen zaizkien jai horiekin gozatzen.

Ikusle bakoitzarengan inauteriak duen eragina ezin jakin nik. Giroa bizi-bizia antzematen da egoera horietan, eta urteroko errituala izan arren, pertsonaia eta egoera horiek adrenalina topera jartzen dutela antzematen da. Hortik aurrera onena bakoitzak bere esperientzia bizitzea da. Ondo bizi zuek ere!

datorren urtean ere

2007/02/21

Bai Aritz, horixe dute ona (eta txarra) inauteriek. Datorren urtean berriz etorriko direla, eta datorren urterarte ezin dugula haiekin gozatu! Iruñean esaten duzuen bezala, gutxiago falta datorren urteko jaietarako.

Ur handiak dira horiek niretzat

2007/01/26

Ni ez naiz gai sentitzen Urbeltzen proposamen horiek bere neurrian eztabaidatzeko. Bere teoria eraikitzeko erabilitako materialak, informazio andana, analisirako tresnak eta ortzadar bibliografikoak gehiegi dira niretzat. Egia da hasiera batean harrigarria gertatzen dela planteamendua, baina teoria bat esaldi bakarrean laburbiltzeak dakarren sinplifikazioa gainditu eta bere konplexutasun osora hurbildu ahala eskema nahiko modu lojikoan antzeman daiteke. Durangaldeko ezpata-dantzariak eltxoak direla esatea da gehiegizko sinplifikazio horren ondorioa. Oinarrian Urbeltzen proposamenak dio inauteriei lotutako hainbat tradizio (mozorrotzeak, puska biltzeak, kuestazioetan dabiltzan dantza taldeak, txintxarri eta ezkilak dantzarazten dituzten pertsonaiak, e.a.) alde batetik, eta udako jaietan agertzen diren beste zenbait tradizio (ezpata-dantzak, trokeo-dantzak, e.a.) nekazaritzaren arerio nagusiaren aurkako erritual babesle bezala hartu behar direla, eta etsai nagusi horiek intsektuak direnez, intsektuak uxatzeko errito konjuratorioak izango liratekeela tradizio horiek. Nekazariek intsektuen "mozorroak" jantzi eta haien jokabide batzuk baliatzen dituzte konjuro hori egiteko. Horixe litzateke muinaren sinplifikazioa, eta Durangaldeko ezpata-dantzariena testuinguru zabal batean ulertu beharreko adibide bat.

Teoria bere osotasunean baliagarria den? Ur handiak dira horiek niretzat. Azken baten Frazer-ek proposatutako teoriari buelta ematera dator Urbeltz. Frazerren teoriak eraman zituen Europako folkloristak ia-tradizio guztietan lurraren emankortasuna bilatzera. Horren ondorioak oraindik toki askotan irakurri eta entzun daitezke. Adibidez, Otsagiko dantzariek lurra kolpatzen dutenean makilekin, beti izango da norbait azalduko dizuna lurra esnatzen, iratzartzen ari direla, loratu eta uzta ona eman dezan. Azalpen hori Frazer-en teorietatik ateratako ondorioen aplikazio praktiko (eta sinplekeria) da. Erabiliaren erabiliaz topiko bihurtu dena. Adibideak zalantza handiak sor ditzake, eta hori bakarrak entzunda muturra okertuko luke batek baino gehiagok. Baina Frazerren teoria hori baino gauza askoz konplexuagoa da. Eta Frazer-en lanak kritikatzeko gai sentitzen ez naizen moduan, Urbeltzenak ere nire gaitasunetik kanpo daude.

Hala ere Urbeltzen liburu hauek irakurrita badago ideia bat nahiko argi geratzen zaidana. Europako bazter desberdinetan, hizkuntza, historia eta bizimodu desberdinak izanda ere, hainbat tradizioetan nabarmenak diren antzekotasunak harrigarriak gertatzen dira. Eta horien guztien atzean zer dagoen ez dakit, baina zerbait, eta itxura guztien arabera, zerbait komuna, badagoela begibistakoa gertatzen zait. Eta horretaz konturatzeko balio du gutxienez Urbeltzen lanak.

Arño Bordazaharre Etxahun beraz!

2006/11/22

Osatu dut testua zure laguntzarekin Unai. Eskerrikasko!

bai, konturatu naiz

2006/11/17

Bai, Kutx ala pil aipatu duzunean konturatu naiz zu zinela. Ondo segi! oier.

Martin Hegobürü

2006/11/17

Eskerrikasko Jon! Barkoxen izan al zinen zu ere? Ezagutzen al dugu elkar? oier.

konformatu beharko

2006/11/15

Pena da jardunaldietako onena ez dudala kronikan jaso. Izan ere filmeak izan ziren onena, eta hemen hitzekin eta argazki batzuekin konformatu behar... oier.

Arratsaldean mutxikoak

2006/10/05

Bai Karlos, badirudi arratsaldean izango direla Mutxikoak. Hasierako egitarauan akats bat zegoen eta iazko dantza ekitaldi batzuk ageri ziren. Horregatik egin dira zuzenketak. Beraz, mutxikoak ohi bezala goiz eta arratsaldez izango dira. Ondo pasa!