Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Kezka dantza taldea 2021eko ezpata-dantza Arraten izurritearen kontra?

Dokumentuaren akzioak

2021eko ezpata-dantza Arraten izurritearen kontra?

Arrateko Amaren dantzak, Kezka dantza taldearen eskutik, Arraten (Eibar), Kofradiaren egunean, 2021-09-12. Argazkiak: Felipe Loiola / Kezka dantza taldea - EKD (cc) by-sa

Arrateko erromeriaren historia luzean oso gutxitan gertatuko zena gertatu da azken bi urteotan: festarik eta erromeriarik ez. Ezpata-dantza ez da falta izan baina. Gure maisu jakintsu Juan Antonio Urbeltzek esaten du ezpata-dantzak izurriteen aurkako konjuroak direla. Arrateko 2021eko ezpata-dantzari ere funtzio hori eman diogula pentsatu nahi dugu, 2020ko martxotik mundua hankaz gora jarri duen covid19ari aurre egiteko gure erritoa. 

Arrate 2021
Arrateko Amaren dantzak, Kezka dantza taldearen eskutik, Arraten (Eibar), Kofradiaren egunean, 2021-09-12. Argazkiak: Felipe Loiola / Kezka dantza taldea - EKD (cc) by-sa

Iaz, egun batzuk lehenago grabatutako ezpata-dantzaren bideoa sareratzearekin konformatu behar izan ginen; 2021ean irailaren 8an ezpata-dantza eliza barruan eta bi dantzarik eskaini dute, eta ondoren, irailaren 12an, igandean, kofradia egunez ezpata-dantza osoa zelairatu da. Babes-neurriak hartuta eta festa testuingururik gabe, inoiz ezpata-dantzak izurriteen aurka erabili badira, oraingoan ere jokatuko al zuen funtzio hori.

Arrate 2021
Arrateko Amaren dantzak, Kezka dantza taldearen eskutik, Arraten (Eibar), Kofradiaren egunean, 2021-09-12. Argazkiak: Felipe Loiola / Kezka dantza taldea - EKD (cc) by-sa

Arrateko zelaiko bai floridadea

Kantuek Arrateko naturaren edertasunaz hitz egiten badigute ere, irailaren 8an bertan batzen garen jendetza, kotxe, autobus, txosna, oholtza, postu eta abarrekin paisajeaz gozatzeko aukera handirik ez da izaten. Aurten baina nahi beste gozatu zitekeen Arrateko floridadeaz, zelaia eta inguruak berdez jantzita, baina jendez hutsik ageri baitziren. Gutxi batzuk eliza eta tabernetan erritoari fidel ageri ziren hala ere, eta haiek gozatu ahal izan dute Usartzako txistularien doinura dantza egin duten Kezkako bi ezpata-dantzarien lanaz. Jone Lahidalga eta Miren Hazas dantzatu dira ez-ohiko isiltasunean ageri zen parajean, baina ohiko egituran ospatu den mezan.

Arrate Eguna 2021
Jone Lahidalga eta Miren Hazas, Arrate, 2021-09-08. Argazkia: Oier Araolaza - Dantzan (cc) by-sa.

Kofradia egunean ezpata-dantza

Irailak 12 ditu, igandez, Arrateko Kofradiaren egunean kolonian jantzi eta dantzarako atondu garenean. Ez-ohiko gonbidatu gabe, Kezkako dantzarien parte hartzearekin osatu dugu ezpata-dantza. 40 dantzari, 38 zuri-gorriz jantzita eta bi laguntzaile zereginetan. Taldea prestatu eta argazkia egin digu Felipe Loiolak.

Oharra: Argazkien gainean klik eginda handian ikusteko aukera dago.

Arrate 2021
Arrateko Amaren dantzak, Kezka dantza taldearen eskutik, Arraten (Eibar), Kofradiaren egunean, 2021-09-12. Argazkiak: Felipe Loiola / Kezka dantza taldea - EKD (cc) by-sa

Goiko lerroan, ezkerretik eskumara: Oier Araolaza, Irune Saez, Maitane Fariñas, Igor Baroja, Ainhoa Larrañaga, Esther Kareaga, Sergio Agirregomezkorta, Harkaitz Urreta, Jone Amuategi, Maialen Araolaza, Olaiz Agirrebeña, Oihane Llorente, Amaia Rodriguez, Aiert Ibarbia, Uxue Gisasola, Unai Txurruka, Ane Montiel, Joseba Aranzabal eta Julene Usobiaga. Erdiko lerroan: Olaia Gabirondo, Ane Sarasketa, Jokin Hazas, Enrike Izagirre, Maite Gonzalez, Anartz Fernandez, Endika Arrillaga, Maider Altzibar, Aintzane Uriguen, Izar Araolaza, Egoitz Blanco eta Aresatz Usobiaga. Beherean, eserita: Roberto Altzerreka, Ander Garitagoitia, Luken Aranburu, Jone Saez, Josu Garate, Ane Muguruza, Jone Lahidalga, Eider Agirrebeña eta Miren Hazas.

Eliza barruko emanaldian bi dantzari, Ane Muguruza eta Ander Garitagoitia aritu dira ezpata txikiekin, baina haien bizkarrean ez da inor, ezpata luzeekin osatutako taldea kanpoan geratu behar izan baita. Korotik musika jartzen Usartza txistulari taldea.

Arrate 2021
Arrateko Amaren dantzak, Kezka dantza taldearen eskutik, Arraten (Eibar), Kofradiaren egunean, 2021-09-12. Argazkiak: Felipe Loiola / Kezka dantza taldea - EKD (cc) by-sa

Abel Iriondoren hutsunea

Elizaren atarian sorpresa. Abel Iriondoren familia bisitan da. 2006. urtean lehen aldiz Arraten dantzatu zuenetik urtero saiatzen zen bertan izaten Abel. Hainbat kontu partekatu ditugu familiarekin. Adibidez, behin baino gehiagotan gau osoan lanean aritu ondoren, goizeko lehen argiekin Arratera iritsi eta gainontzeko dantzariak iritsi bitartean, gaupaseroen kantu artean bazter batean lo kuluska egiten zuela Abelek. 12 aldiz dantzatutakoa zen Abel Iriondo Arraten eta bere faltan, familiak festa ezagutzera etorri izana poz handia izan da guretzat. Dena beharko da Abel Iriondok uzten digun hutsunea betetzeko.

Arrate 2021
Arrateko Amaren dantzak, Kezka dantza taldearen eskutik, Arraten (Eibar), Kofradiaren egunean, 2021-09-12. Argazkiak: Felipe Loiola / Kezka dantza taldea - EKD (cc) by-sa

Hasi dira jotzen Iriarena

Ekin diote txistulariek Arrateko Amaren dantzen emanaldiari. Usartza txistulari taldeko Enrike Montero, Iratxe JImenez, Jabier Zorrakin eta Iñaki Orbegozo hasi dira jotzen Iriarena eta ezpata-dantza zelairatzen hasi da.

Arrate 2021
Arrateko Amaren dantzak, Kezka dantza taldearen eskutik, Arraten (Eibar), Kofradiaren egunean, 2021-09-12. Argazkiak: Felipe Loiola / Kezka dantza taldea - EKD (cc) by-sa

Txosnarik ez dago eta ikusleak eserlekuetan probalekuaren aurrean antolatuta daude, beraz, zelaiari bestelako erabilera eman diogu ezpata-dantzaren lehen paseoan, baita arbolen artera sartu eta haietatik berriz irtenez.

Arrate 2021
Arrateko Amaren dantzak, Kezka dantza taldearen eskutik, Arraten (Eibar), Kofradiaren egunean, 2021-09-12. Argazkiak: Felipe Loiola / Kezka dantza taldea - EKD (cc) by-sa

Arrate 2021
Arrateko Amaren dantzak, Kezka dantza taldearen eskutik, Arraten (Eibar), Kofradiaren egunean, 2021-09-12. Argazkiak: Felipe Loiola / Kezka dantza taldea - EKD (cc) by-sa

Arrate 2021
Arrateko Amaren dantzak, Kezka dantza taldearen eskutik, Arraten (Eibar), Kofradiaren egunean, 2021-09-12. Argazkiak: Felipe Loiola / Kezka dantza taldea - EKD (cc) by-sa

Ezpaten zubi eta gurutzeen artetik pasa diren azkendariak ikusleen aurrean kokatu eta Gipuzkoako ezpata-dantza egiten hasi dira. Ane Muguruza, Jone Lahidalga, Jone Saez eta Ander Garitagoitia aritu dira ezpata txikiak dantzatzen txingo luzeko paseoaren ondoren. 

Arrate 2021
Arrateko Amaren dantzak, Kezka dantza taldearen eskutik, Arraten (Eibar), Kofradiaren egunean, 2021-09-12. Argazkiak: Felipe Loiola / Kezka dantza taldea - EKD (cc) by-sa

Zezenaren doinua entzun orduko taldea Josu Garatek eta Oihane Llorentek gidatutako bi sokatan antolatu eta sigi-sagan, zubi eta jira, haien zintzurraren inguruan kiribiltzen hasi da. Behin arrosa osatuta, haren gainera igo eta parrillan altxatu dituzten arte bi gidariak.   

Arrate 2021
Arrateko Amaren dantzak, Kezka dantza taldearen eskutik, Arraten (Eibar), Kofradiaren egunean, 2021-09-12. Argazkiak: Felipe Loiola / Kezka dantza taldea - EKD (cc) by-sa

Arrate 2021
Arrateko Amaren dantzak, Kezka dantza taldearen eskutik, Arraten (Eibar), Kofradiaren egunean, 2021-09-12. Argazkiak: Felipe Loiola / Kezka dantza taldea - EKD (cc) by-sa

Arrateko ezpata-dantzaren unea da, bi parrillen aurrean launa dantzarik egin dutena: Luken Aranburu, Ane Muguruza, Jone Saez eta Jone Lahidalga laukote batean Oihane Llorente parrilla gainetik begira dutela, eta Eider Agirrebeña, Igor Baroja, Miren Hazas eta Ander Garitagoitia bestean Josu Garatek gain hartzen dielarik.

Arrate 2021
Arrateko Amaren dantzak, Kezka dantza taldearen eskutik, Arraten (Eibar), Kofradiaren egunean, 2021-09-12. Argazkiak: Felipe Loiola / Kezka dantza taldea - EKD (cc) by-sa

Parrillak desegin, sigi-saga, jira eta zubi berriz, eta korrikaldiarekin eraiki dugu ganbaradun arkua, ezpatekin osatutako ohorezko pasabidea, bertatik pasa dira azkendariak. 

Arrate 2021
Arrateko Amaren dantzak, Kezka dantza taldearen eskutik, Arraten (Eibar), Kofradiaren egunean, 2021-09-12. Argazkiak: Felipe Loiola / Kezka dantza taldea - EKD (cc) by-sa

Trokeo-dantzen unea dator. Makila txikien zortzikoan Jone Lahidalga aritu da buruzagi. 

Arrate 2021
Arrateko Amaren dantzak, Kezka dantza taldearen eskutik, Arraten (Eibar), Kofradiaren egunean, 2021-09-12. Argazkiak: Felipe Loiola / Kezka dantza taldea - EKD (cc) by-sa

Arrate 2021
Arrateko Amaren dantzak, Kezka dantza taldearen eskutik, Arraten (Eibar), Kofradiaren egunean, 2021-09-12. Argazkiak: Felipe Loiola / Kezka dantza taldea - EKD (cc) by-sa

Arrate 2021
Arrateko Amaren dantzak, Kezka dantza taldearen eskutik, Arraten (Eibar), Kofradiaren egunean, 2021-09-12. Argazkiak: Felipe Loiola / Kezka dantza taldea - EKD (cc) by-sa

Makila handien dantzan Jone Saez-ek dantzatu du ezpata-dantza erritmoko buruzagi-zortzikoa.

Arrate 2021
Arrateko Amaren dantzak, Kezka dantza taldearen eskutik, Arraten (Eibar), Kofradiaren egunean, 2021-09-12. Argazkiak: Felipe Loiola / Kezka dantza taldea - EKD (cc) by-sa

Arrate 2021
Arrateko Amaren dantzak, Kezka dantza taldearen eskutik, Arraten (Eibar), Kofradiaren egunean, 2021-09-12. Argazkiak: Felipe Loiola / Kezka dantza taldea - EKD (cc) by-sa

Hirugarren kapitain zortzikoa, brokel-makilen jokoari bidea ematen diona Luken Aranburuk dantzatu du.

Arrate 2021
Arrateko Amaren dantzak, Kezka dantza taldearen eskutik, Arraten (Eibar), Kofradiaren egunean, 2021-09-12. Argazkiak: Felipe Loiola / Kezka dantza taldea - EKD (cc) by-sa

Arrate 2021
Arrateko Amaren dantzak, Kezka dantza taldearen eskutik, Arraten (Eibar), Kofradiaren egunean, 2021-09-12. Argazkiak: Felipe Loiola / Kezka dantza taldea - EKD (cc) by-sa

Arrate 2021
Arrateko Amaren dantzak, Kezka dantza taldearen eskutik, Arraten (Eibar), Kofradiaren egunean, 2021-09-12. Argazkiak: Felipe Loiola / Kezka dantza taldea - EKD (cc) by-sa

Arrateko Amaren Martxa

Estreinaldia azken unean etorri da. Arrateko amaren doinua martxa erritmora egokitu du Jose Migel Laskurainek eta ezpata-dantzaren bukaeran, taldearen azken zubi, gurutze eta joan etorriak egiteko baliatu dugu Usartzako txistulariek eskainitako interpretazio biziarekin. Juan Bautista Gisasolak orain ehun urte sortutako doinu ezagunari karakterez beteta airea eman dio Laskurainek eta hurrengo egunetan buruan sartuta geratu zaigu bai dantzari eta bai ikusleei.

Arrate 2021
Arrateko Amaren dantzak, Kezka dantza taldearen eskutik, Arraten (Eibar), Kofradiaren egunean, 2021-09-12. Argazkiak: Felipe Loiola / Kezka dantza taldea - EKD (cc) by-sa

Arrate 2021
Arrateko Amaren dantzak, Kezka dantza taldearen eskutik, Arraten (Eibar), Kofradiaren egunean, 2021-09-12. Argazkiak: Felipe Loiola / Kezka dantza taldea - EKD (cc) by-sa

Musikari, dantzari, lagun eta laguntzaile, antolatzaile, babesle eta erakundetako ordezkari, denok batera argazkia eginez bukatu ditugu Arrateko jai ez-ohiko hauek.

Arrate 2021
Arrateko Amaren dantzak, Kezka dantza taldearen eskutik, Arraten (Eibar), Kofradiaren egunean, 2021-09-12. Argazkiak: Felipe Loiola / Kezka dantza taldea - EKD (cc) by-sa

Kofre bat kofradiarentzat

Kantabria jatetxean ospatu dugu Arrateko dantzarien kofradiaren bazkaria eta bazkalosteko protokoloa. Enrike Izagirre idazkariak urteko akta irakurri du, eta urte latz honetan joan zaizkigun bi kide izan ditu gogoan: Elena Perez txistularia eta Abel Iriondo dantzaria. 

Arrate 2021
Arrateko Amaren dantzak, Kezka dantza taldearen eskutik, Arraten (Eibar), Kofradiaren egunean, 2021-09-12. Argazkiak: Felipe Loiola / Kezka dantza taldea - EKD (cc) by-sa

Arrate 2021
Arrateko Amaren dantzak, Kezka dantza taldearen eskutik, Arraten (Eibar), Kofradiaren egunean, 2021-09-12. Argazkiak: Felipe Loiola / Kezka dantza taldea - EKD (cc) by-sa

Hamar urtez Arraten dantzatu duten dantzariei aitortzaren txanda etorri da ondoren. Bost izan dira aurten: Eider Agirrebeña, Jone Lahidalga, Endika Arrillaga, Ander Garitagoitia eta Maialen Araolaza.

Arrate 2021
Arrateko Amaren dantzak, Kezka dantza taldearen eskutik, Arraten (Eibar), Kofradiaren egunean, 2021-09-12. Argazkiak: Felipe Loiola / Kezka dantza taldea - EKD (cc) by-sa

Arrate 2021
Arrateko Amaren dantzak, Kezka dantza taldearen eskutik, Arraten (Eibar), Kofradiaren egunean, 2021-09-12. Argazkiak: Felipe Loiola / Kezka dantza taldea - EKD (cc) by-sa

Eta Arrateko dantzarien zein Kezka dantza taldearen ibilbidean konstantziaz eta fideltasunez beti dantzan zein dantzariak laguntzen, beti sostengatzen eta bultzatzen izaten den Aresatz Usobiagari eskaini genion ohorezko kidearen domina. 

Arrate 2021
Arrateko Amaren dantzak, Kezka dantza taldearen eskutik, Arraten (Eibar), Kofradiaren egunean, 2021-09-12. Argazkiak: Felipe Loiola / Kezka dantza taldea - EKD (cc) by-sa

Arrateko Amaren Dantzarien Kofradia 2005ean abiatu zen, hamar urte lehenago, 1995ean Juan Antonio Urbeltzek proposatutakoa martxan jarriz. Dantzarien kofradiak bere agiriak eta oinarrizko tresnak gordetzeko eta garraiatzeko kofrea beharko zuela adierazi zigun Urbeltzek, horixe zela kofradia, kofrea zuen elkartea. 25 urte pasa dira ordutik eta 15 urte egin ditugu Arraten kofradiaren aktak idazten kutxarik gabe. Azkenean, Arantza Arrietaren dohaintza bati esker, 2021ean badugu kofrea, beraz... bagara Kofradia! 

Arrate 2021
Arrateko Amaren dantzak, Kezka dantza taldearen eskutik, Arraten (Eibar), Kofradiaren egunean, 2021-09-12. Argazkiak: Felipe Loiola / Kezka dantza taldea - EKD (cc) by-sa

Ikusi ondoko albumean 2021eko Arrateko Dantzen emanaldian Felipe Loiolak egindako argazki sorta zabalago bat:

Arrate 2021

Dokumentuaren akzioak

Kezka dantza taldea

Kezka dantza taldea

Herrian bertan egiten diren festak, erritoak eta dantza ekitaldiak ditu Eibarko Kezka dantza taldeak bere lehentasun nagusia. 1958an Eibarko Klub Deportiboaren baitan sortutako dantza taldeak inauterietan koko-dantzekin abiatu ohi du urtea, eta Santa Kurutzetan, San Joanetan, San Andresetan eta bere burua akonfesionaltzat duen herriko santoral egutegiko festa guztietan dagokion dantzaz arduratzen dira Kezkako dantzariak.

 Valladolideko Gure Txoko euskal etxeak gonbidatuta Arrateko ezpata-dantza eta trokeo dantzak aurkeztu genituen 2015eko irailaren 26-27ko asteburuan Gaztela Leongo hiriburuan. Euskal Jaia ospatzen zela eta, bertako euskaldunen gonbidapena jaso ostean, 27 pertsonako taldea osatu genuen Kezkako dantza...

Arrateko santutegian ezpata-dantza eskaini ohi du urtero irailaren 8an, tradizioak eguneratu eta antzokia eta plazaren arteko lotura egiteko ahaleginean, Argia dantzari taldeak eszenatokian egindakoaren ordaina plazan errotzeko konspiratuz.

Koko-dantzak 2014: taldeko argazkia

2008an York-en, Ingalaterran, ospatu zen Sword Spectacular, munduko ezpata-dantzen jaialdi handienean euskal ezpata-dantzen ordezkaritza gorpuztu zuen: zahar-itxuran aurkeztutako ezpata-dantza nazioarteko ezpata-dantzen adituei irentsaraziz, ontsa plajiatzeko metodoa aplikatzen denean sorkuntza eta tradizioa txanpon beraren aldeak baitira.

 2015eko maiatzaren 30ean eta 31n ospatu zen Ezpalak jaialdia Eibarren eta Iruñean.  Nafarroako jaialdiaren kronika  orain bi hilabete argitaratuta, Eibarkoa genuen zorretan eta hemen gatoz berarekin. Soka-dantzak izan ditugu ardatz Ezpalak jaialdiaren 10. ekitaldian (Eibarren, 9. Iruñean), eskuz ...

Iruñeko Duguna taldearekin elkarlanean Ezpalak dantza tradizionalaren nazioarteko jaialdia antolatzen du Kezkak, euskaldunok zilborra dugula munduari erakutsiz, eta euskaldunoi munduko zilbor guztiak enbor berera lotuta ditugula iradokiz.

Argazkia: Fernando Retolaza

1990. urtean Elgoibarko Haritz dantzari taldearen eskutik Donostiako Argia taldea ezagutzeko zorteak dantzari buruzko etengabeko ikasketan murgiltzera eraman du Eibarko taldea, inoiz bukatzen ez den ikasketa sorgi-gurpilean jira-biran dantzan aritzeko zorionera kondenatuta.

Kezka Dantza Taldea
Portalea Kultur Etxea
Bista Eder kalea
20600 Eibar
Tfnoa: +34 605 71 14 29
kezka@dantzan.com