Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Kezka dantza taldea

Orain arteko ekarpenak

Letra Galegoak 2007

2007/05/16

Urtero bezala Eibarko Letra Galegoetan izan da Kezka dantza taldea eta Os Galaicos Galizako etxeko dantzariekin batera emanaldia eskaini zuten pasa den maiatzaren 13an. Kezka dantza eskolako bi taldek parte hartu dute aurten, alde batetik Irati Kortabitartek eta Oier Ibarbiak zuzentzen duten neske...

Gehiago irakurri

Santa Kurutzeko soka-dantza 2007

2007/05/07

Maiatzaren 7an, Santa Kurutz ondoko lehenengo igandean, Kezka dantza taldeko dantzariok Eibarren Santa Kurutz auzoan soka-dantza egin ohi dugu urtero eta aurten ere han izan gara. Pedro Gisasola eta Angel Uranga auzotarrak omendu ostean hasi zen soka-dantza. Soka inguruko auzotarrek osatu zuten eta...

Gehiago irakurri

Gure Chesteko ibilerak

2007/05/03

Chesteko Udaleko ordezkariek bidalitako mezua irakurrita "La verdad es que todo el mundo que os vio se quedó alucinado, iban comentándolo por ahí...."  badirudi pozik geratu direla bertan eskainitako emanaldiarekin. Astelehen arratsaldean izan zen, Chesteko Udaletxeko plazan , eta Haritz eta K...

Gehiago irakurri

Berotu motorrak, Chestera goaz eta dantzara

2007/04/24

Elgoibarko Haritz dantzari taldea eta Eibarko kezka dantza taldea , elkarrekin autobusean sartu eta Valentzia aldera, Chestera goaz dantza egitera maiatzaren 1eko zubi honetan. Moto eta kotxe karrerak egiteko zirkuitua duelako da ezaguna Cheste. Ricardo Tormo du izena zirkuitu horrek . Che...

Gehiago irakurri

Azken aldiko protokolo batzuk

2007/04/20

Hona hemen azken aldian izan ditugun protokolo batzuen berri: Urtero bezala Balentziagaren omenezko ziklismo proba jokatu da Eibarren. Afizionatu mailako proba da eta irabazleak datorren urtean profesionaletan aritzeko aukera izango du. Proba apirilaren 1ean jokatu zen eta oraingoan Aiert Ibarbiari ...

Gehiago irakurri

Makila-dantzen nazioarteko jaialdia Iruñea eta Eibarren

2007/04/18

Makila-dantzen nazioarteko jaialdia antolatu dugu datorren maiatzerako Iruñea eta Eibarren. Euskal Herria, Katalunia, Castello, Ingalaterra eta Portugal-eko makila-dantzariek parte hartuko dute Duguna eta Kezka dantza taldeak antolatutako jaialdi honetan. Aipatzekoa da The Britannia Coc...

Gehiago irakurri

Ireki da Coliseo antzokiaren teloia

2007/04/10

Zabaldu ditu Coliseo antzokiak bere ateak. Luze itxaron dugu, urte asko izan dira Eibarren herri erdigunean antzokirik gabe pasa ditugunak. Udalak herriko zenbait talderi proposatu zigun ekitaldi horretarako zerbait prestatzea. Sostoa abesbatza, Antzerki Maitaleak (lehen Teatro Interior), Usar...

Gehiago irakurri

Coliseoa inauguratzera

2007/03/16

Datorren ostiralean, martxoaren 23an inauguratuko da Coliseo antzokia Eibarren. Luze jo dut berritze lanek, eta datorren astean inauguratu arren gero beste 3-4 aste beharko dituzte lan guztiak bukatzeko. Inaugurazio ekitaldian herriko zenbait taldek parte hartuko dugu. Kezkak eta Usartza txis...

Gehiago irakurri

Kaldereroak eta Tokia Theatre

2007/02/28

Orain pare bat aste pasa ziren inauteriak eta kaldereroak ere urtero bezala Eibarko kaleetan zehar ibili ziren beraien abestiak eta dantzak eskainiz. Kezka dantza taldeko dantzarien eta dantza eskolako ikasleez aparte beste dantza ikastaroetako ikasleak , Untzagako jubilauen egoitzakoak, M...

Gehiago irakurri

Kaldereroak eta Kauterak Eibarren

2007/02/12

Aratusteetako ostiralean iritsi ohi dira Kaldereroak Eibarrera, eta aurten ere halaxe egingo dute, otsailaren 16an, arratsaldeko 19.30etatik aurrera. Kezka dantza taldearen ekimenez Hungariako kaldereroen jaiak, kantuz eta dantzaz berrituko du tradizioa. Aurten, gainera, bidaide bereziak izan...

Gehiago irakurri

Orain arteko erantzunak

Kezka dantza taldea on Gipuzkoako Urrezko Domina emango dio Diputazioak Juan Antonio Urbeltzi

2015/11/17

Zorionak Marian eta Juanan eta Argiako familia osoari. Zorionekoak gu zuekin ikasteko eta dantzatzeko aukera izan dugulako.

Kezka dantza taldea on Nor da kartel honetan ageri den dantzaria?

2015/09/30

Hori da Oier Ibarbia! Bi puxtarri zuretzat!! Ikusten da senidetasunak laguntzen duela edozein posturatan ezagutzen odol berekoa!

Kezka dantza taldea on Ezpalak 2014, Eibarko jaialdia

2014/06/10

Eskerrik asko Patxi. Egia esan nahiko kontu sinplea iruditu zitzaigun guri, eta kezka genuen funtzionatuko ote zuen... Ume (eta heldu...) asko batera dantzan jartzerakoan koordinatzeko arazoak sortzen dira, eta horrek kezkatzen gintuen batez ere. Gauzak barrutik eta kanpotik desberdin ikusten dira, eta eskertzen dugu kanpoko begirada positiboa. Mila esker!

Kezka dantza taldea on Zamaltzaina eta Lajkonika elkartu zirenekoa

2014/04/07

Eskerrikasko zure erantzunagatik Mikel!
Zumitzezko zaldikoa Poloniakoa da, Wola Kosnowa herriskakoa. Bertan, Eguberri-Urteberri sasoian eske errondan (Kolędowanie) ateratzen diren taldeetan ageri ohi den zaldikoa da.

kezka on Ezpalak 2012 Kezka: zinta-dantza

2012/12/08

Ba egia esan, ez zitzaigun okurritu egin ere Guiness errekorrena. Egin genuenean batek baino gehiago galdetu zigun, eta gure erantzuna zen munduan milaka zinta-dantza egiten direla, eta horietako asko oso oso handiak, eta gurea ez zela aparteko ezer testuinguru horretan. Besteti, Guiness errekorrarena, ba zer esan, ez zitzaigun okurritzen horrelakorik ager zitekeenik liburu horretan. Baina bistan denez, pellokeriaz beteta liburu batean zinta-dantza errekorrarentzat ere tokia dago, eta gaur abisatu digu lagun batek, kasualitatez azoka batean, liburuak kuskuseatzen guiness liburu bat ireki eta parez pare zinta-dantzaren errekorra agertu zaiola. Ez zen gai esateko zenbat lagunekoa ote zen, eta sarean begiratu dugu. 146an omen dago gaur egungo errekorra, eta beraz, badirudi nahi gabe izan bada ere, gainditu egin dugula... http://www.guinnessworldrecords.com/[…]/largest-maypole-dance
Kezka dantza taldea

Kezka dantza taldea

Herrian bertan egiten diren festak, erritoak eta dantza ekitaldiak ditu Eibarko Kezka dantza taldeak bere lehentasun nagusia. 1958an Eibarko Klub Deportiboaren baitan sortutako dantza taldeak inauterietan koko-dantzekin abiatu ohi du urtea, eta Santa Kurutzetan, San Joanetan, San Andresetan eta bere burua akonfesionaltzat duen herriko santoral egutegiko festa guztietan dagokion dantzaz arduratzen dira Kezkako dantzariak.

 Valladolideko Gure Txoko euskal etxeak gonbidatuta Arrateko ezpata-dantza eta trokeo dantzak aurkeztu genituen 2015eko irailaren 26-27ko asteburuan Gaztela Leongo hiriburuan. Euskal Jaia ospatzen zela eta, bertako euskaldunen gonbidapena jaso ostean, 27 pertsonako taldea osatu genuen Kezkako dantza...

Arrateko santutegian ezpata-dantza eskaini ohi du urtero irailaren 8an, tradizioak eguneratu eta antzokia eta plazaren arteko lotura egiteko ahaleginean, Argia dantzari taldeak eszenatokian egindakoaren ordaina plazan errotzeko konspiratuz.

Koko-dantzak 2014: taldeko argazkia

2008an York-en, Ingalaterran, ospatu zen Sword Spectacular, munduko ezpata-dantzen jaialdi handienean euskal ezpata-dantzen ordezkaritza gorpuztu zuen: zahar-itxuran aurkeztutako ezpata-dantza nazioarteko ezpata-dantzen adituei irentsaraziz, ontsa plajiatzeko metodoa aplikatzen denean sorkuntza eta tradizioa txanpon beraren aldeak baitira.

 2015eko maiatzaren 30ean eta 31n ospatu zen Ezpalak jaialdia Eibarren eta Iruñean.  Nafarroako jaialdiaren kronika  orain bi hilabete argitaratuta, Eibarkoa genuen zorretan eta hemen gatoz berarekin. Soka-dantzak izan ditugu ardatz Ezpalak jaialdiaren 10. ekitaldian (Eibarren, 9. Iruñean), eskuz ...

Iruñeko Duguna taldearekin elkarlanean Ezpalak dantza tradizionalaren nazioarteko jaialdia antolatzen du Kezkak, euskaldunok zilborra dugula munduari erakutsiz, eta euskaldunoi munduko zilbor guztiak enbor berera lotuta ditugula iradokiz.

Argazkia: Fernando Retolaza

1990. urtean Elgoibarko Haritz dantzari taldearen eskutik Donostiako Argia taldea ezagutzeko zorteak dantzari buruzko etengabeko ikasketan murgiltzera eraman du Eibarko taldea, inoiz bukatzen ez den ikasketa sorgi-gurpilean jira-biran dantzan aritzeko zorionera kondenatuta.



Kezka Dantza Taldea
Portalea Kultur Etxea
Bista Eder kalea
20600 Eibar
Tfnoa: +34 605 71 14 29
kezka@dantzan.com