Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Kezka dantza taldea

Orain arteko ekarpenak

Dantzak Eibarren XX. mendeko irudiak

2009/05/28

Pasa den 2008ko azaroaren 15ean Kezka dantza taldearen 50. urteurrena ospatzeko Eibarko Coliseo Antzokian egindako Saria bete dantza emanaldian Eibarko XX. mendeko dantzen irudiekin egindako proiekzioa bat eskaini zen. Zenbaitek eskatu digute berriz ikusi nahi zutela bideoa eta horra ba. Musika: G...

Gehiago irakurri

Soka-dantza Mandiolako Santa Kurutz ermitan

2009/05/20

Eibarko txokorik ederrenetakoa da askoren ustez Santa Kurutz ermita . Ermitan izenari ohore egiten dioten jaiak ospatzen dira bertan, Santa Kurutzak, inguruko baserritarrek antolatuta. Maiatzaren 3a, Santa Kurutz eguna, igandea egokitu da aurten, eta bertan izan da urtero bezala Kezka dantza taldea...

Gehiago irakurri

Ezpata-dantza Andoainen Santa Kurutz egunean

2009/05/20

Santa Kurutz egunekoa jai handia izaten da Andoainen. Eta egun handi horretan abiatu zuten iaz Urki dantza taldeko kideek Argia dantzari taldearen laguntzarekin urtero errepikatu nahi duten ezpata-dantza. 2009an Dugunako Aritz Ibañez eta Kezkako Oier Araolaza gonbidatu gaituzte ezpata-dantza horr...

Gehiago irakurri

El ball d’espases de Arrate a Terrassa

2009/05/19

Apirilaren 24an abiatu ginen Terrassaruntz . Beti bezala autobus ederrak jartzen dizkigu Aldalur -ek eta oraingoa ere ez da makala. Oier Ibarbiaren testigantza horren lekuko: "Nik orain arte ez dot sekula bidaiatu holako autobus batean. Egin kontu zelako alturia dakagun batzuk eta hala ta guzti be...

Gehiago irakurri

Dantzaz konpainiaren Lur Sagar Coliseoan

2009/05/01

Dantzaz Konpainiak "Lur sagar" ikuskizuna aurkeztuko du datorren maiatzaren 10ean Eibarko Coliseo antzokian. Ballet Biarritz junior bezala hasi zenak bide propioa urratu du eta Dantzaz Konpainia da orain. Dantzari gazteek erakutsi dute dagoeneko profesionalki lan egiteko prest daudela, eta horietako...

Gehiago irakurri

Diada dels Bastoners de Terrassa

2009/04/20

Asteburuan --apirilak 24, 25 eta 26-- Kataluniara goaz, Terrassa-ra hain zuzen ere. Iruñeko Duguna eta Eibarko Kezka dantza taldeak Terrassako "XXVIII Diada dels Bastoners de Terrassa" jaialdian parte hartzera goaz. Bastoners de Terrassa taldea 2007ko Ezpalak jaialdian Eibarren eta Iruñea...

Gehiago irakurri

Hemen da koko-kronika 2009

2009/04/07

Garizumaren amaierarekin batera dator aurtengo koko-dantzen kronika. Otsailaren 14an atera ginen koko-eskean eta koko-dantzan Eibarko baserrietara. Goizeko 7.30etan Portalea Kultur Etxean bildu , eta batzuk oraindik erdi-lo zeudela hasi ginen bakoitza bere koko-jantzia janzten . Ordubete berandua...

Gehiago irakurri

Koko-dantzak 2009: aurrerapen bat argazkitan

2009/02/16

Aurtengo koko-dantzek eman dutenaren aurrerapen bat Fernando Retolazaren argazkietan. Koko-kronika eta gainontzeko argazkiak errekuperatzen garenean...

Gehiago irakurri

Badatoz 2009ko koko-dantzak

2009/02/10

Datorren larunbatean, otsailaren 14an, kaleratuko ditugu berriz iaz martxan jarritako koko-dantzak .Iazko karnabaletan, koko-dantzari eta koko-marru konpartsa bat plazaratu zuen Kezka dantza taldeak eta baserriz-baserri Arrate inguruko hainbat txoko bisitatuko zituen. Aurten ere segidako emango...

Gehiago irakurri

Soka-dantza eta hamaiketako bitxi bat Azitainen

2009/01/23

San Anton jaiak Azitainen, eta ohi bezala, igandean, mezaren ondoren soka-dantza egin genuen urtarrilaren 18an. Meza berezia ospatzen du Felix Bergara apaizak eta han ibiltzen ditu umeak joan etorrian nekazal produktuak ekartzen eta eramaten. Josu Garatek ezpata-dantza egin zuen Andoni Altzibar et...

Gehiago irakurri

Orain arteko erantzunak

Kezka dantza taldea on Nor da kartel honetan ageri den dantzaria?

2015/09/30

Hori da Oier Ibarbia! Bi puxtarri zuretzat!! Ikusten da senidetasunak laguntzen duela edozein posturatan ezagutzen odol berekoa!

Kezka dantza taldea on Ezpalak 2014, Eibarko jaialdia

2014/06/10

Eskerrik asko Patxi. Egia esan nahiko kontu sinplea iruditu zitzaigun guri, eta kezka genuen funtzionatuko ote zuen... Ume (eta heldu...) asko batera dantzan jartzerakoan koordinatzeko arazoak sortzen dira, eta horrek kezkatzen gintuen batez ere. Gauzak barrutik eta kanpotik desberdin ikusten dira, eta eskertzen dugu kanpoko begirada positiboa. Mila esker!

Kezka dantza taldea on Zamaltzaina eta Lajkonika elkartu zirenekoa

2014/04/07

Eskerrikasko zure erantzunagatik Mikel!
Zumitzezko zaldikoa Poloniakoa da, Wola Kosnowa herriskakoa. Bertan, Eguberri-Urteberri sasoian eske errondan (Kolędowanie) ateratzen diren taldeetan ageri ohi den zaldikoa da.

kezka on Ezpalak 2012 Kezka: zinta-dantza

2012/12/08

Ba egia esan, ez zitzaigun okurritu egin ere Guiness errekorrena. Egin genuenean batek baino gehiago galdetu zigun, eta gure erantzuna zen munduan milaka zinta-dantza egiten direla, eta horietako asko oso oso handiak, eta gurea ez zela aparteko ezer testuinguru horretan. Besteti, Guiness errekorrarena, ba zer esan, ez zitzaigun okurritzen horrelakorik ager zitekeenik liburu horretan. Baina bistan denez, pellokeriaz beteta liburu batean zinta-dantza errekorrarentzat ere tokia dago, eta gaur abisatu digu lagun batek, kasualitatez azoka batean, liburuak kuskuseatzen guiness liburu bat ireki eta parez pare zinta-dantzaren errekorra agertu zaiola. Ez zen gai esateko zenbat lagunekoa ote zen, eta sarean begiratu dugu. 146an omen dago gaur egungo errekorra, eta beraz, badirudi nahi gabe izan bada ere, gainditu egin dugula... http://www.guinnessworldrecords.com/[…]/largest-maypole-dance
Kezka dantza taldea

Kezka dantza taldea

Herrian bertan egiten diren festak, erritoak eta dantza ekitaldiak ditu Eibarko Kezka dantza taldeak bere lehentasun nagusia. 1958an Eibarko Klub Deportiboaren baitan sortutako dantza taldeak inauterietan koko-dantzekin abiatu ohi du urtea, eta Santa Kurutzetan, San Joanetan, San Andresetan eta bere burua akonfesionaltzat duen herriko santoral egutegiko festa guztietan dagokion dantzaz arduratzen dira Kezkako dantzariak.

 Valladolideko Gure Txoko euskal etxeak gonbidatuta Arrateko ezpata-dantza eta trokeo dantzak aurkeztu genituen 2015eko irailaren 26-27ko asteburuan Gaztela Leongo hiriburuan. Euskal Jaia ospatzen zela eta, bertako euskaldunen gonbidapena jaso ostean, 27 pertsonako taldea osatu genuen Kezkako dantza...

Arrateko santutegian ezpata-dantza eskaini ohi du urtero irailaren 8an, tradizioak eguneratu eta antzokia eta plazaren arteko lotura egiteko ahaleginean, Argia dantzari taldeak eszenatokian egindakoaren ordaina plazan errotzeko konspiratuz.

Koko-dantzak 2014: taldeko argazkia

2008an York-en, Ingalaterran, ospatu zen Sword Spectacular, munduko ezpata-dantzen jaialdi handienean euskal ezpata-dantzen ordezkaritza gorpuztu zuen: zahar-itxuran aurkeztutako ezpata-dantza nazioarteko ezpata-dantzen adituei irentsaraziz, ontsa plajiatzeko metodoa aplikatzen denean sorkuntza eta tradizioa txanpon beraren aldeak baitira.

 2015eko maiatzaren 30ean eta 31n ospatu zen Ezpalak jaialdia Eibarren eta Iruñean.  Nafarroako jaialdiaren kronika  orain bi hilabete argitaratuta, Eibarkoa genuen zorretan eta hemen gatoz berarekin. Soka-dantzak izan ditugu ardatz Ezpalak jaialdiaren 10. ekitaldian (Eibarren, 9. Iruñean), eskuz ...

Iruñeko Duguna taldearekin elkarlanean Ezpalak dantza tradizionalaren nazioarteko jaialdia antolatzen du Kezkak, euskaldunok zilborra dugula munduari erakutsiz, eta euskaldunoi munduko zilbor guztiak enbor berera lotuta ditugula iradokiz.

Argazkia: Fernando Retolaza

1990. urtean Elgoibarko Haritz dantzari taldearen eskutik Donostiako Argia taldea ezagutzeko zorteak dantzari buruzko etengabeko ikasketan murgiltzera eraman du Eibarko taldea, inoiz bukatzen ez den ikasketa sorgi-gurpilean jira-biran dantzan aritzeko zorionera kondenatuta.



Kezka Dantza Taldea
Portalea Kultur Etxea
Bista Eder kalea
20600 Eibar
Tfnoa: +34 605 71 14 29
kezka@dantzan.com