Soka-dantza eta hamaiketako bitxi bat Azitainen
San Anton jaiak Azitainen, eta ohi bezala, igandean, mezaren ondoren soka-dantza egin genuen urtarrilaren 18an. Meza berezia ospatzen du Felix Bergara apaizak eta han ibiltzen ditu umeak joan etorrian nekazal produktuak ekartzen eta eramaten. Josu Garatek ezpata-dantza egin zuen Andoni Altzibar eta Iñaki Baruak primeran jotako doinura.
Meza ostean soka prestatu zen eliz-atarian. Oier Araolaza aurresku, Josu Garate atzesku, eta Oier Ibarbia eta Unai Agirre zerbitzari lanetan. Inguruan zeuden gizona, Miguel de los Toyos alkatea bera tarteko, sartu ziren sokan eta ohi bezala bideratu zen soka-dantza. Santa Kurutzen ohikoa izaten da desafioan txapeletako bat elizaren teilatu gainera joatea, eta Azitainen ere horixe gertatu zen oraingoan.
Dantza saioa bukatuta hamaiketakoa izan ohi dugu, eta aurten toki berezi batean gainera. Azitaingo elizaren koruan prestatu ziguten auzotarren jaki goxoz beteta mahaikada. Bizarrik gabeko kristoa(munduan horrelako 3 bakarrik daudela esaten zen garai batean)aurrean erretratatu gintuen Iñakik.