Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Kezka dantza taldea El ball d’espases de Arrate a Terrassa

Dokumentuaren akzioak

El ball d’espases de Arrate a Terrassa

2009/05/19 12:40
Apirilaren 24an abiatu ginen Terrassaruntz. Beti bezala autobus ederrak jartzen dizkigu Aldalur-ek eta oraingoa ere ez da makala. Oier Ibarbiaren testigantza horren lekuko: "Nik orain arte ez dot sekula bidaiatu holako autobus batean. Egin kontu zelako alturia dakagun batzuk eta hala ta guzti be, nik hankak nahi neban moduan estirau, luzatu eta jarri nebazen nere aurrekuak asientua atzera botata be. Sekula holakorik... Hori bai hori autobusa hori. Gora Aldalur!"

Terrassako bastoners-ek egindako harrera ez da makala izan. Medio gutxirekin baina taldekide guztien lan izugarriarekin antolaketa bikaina burutu zuten bi egun eder pasa genituen Terrassan. Aipatzekoak dira besteak beste Adria-ren ilusio eta indarra, Jordi-ren gidaritza lasaia eta 48 ordutan gurekin une oro izan den Aniol (más gente!), inoiz haserretzen ez den mutila.

Larunbat goizean Terrassako erdi-gunea bisitatzeko aukera izan genuen, garai modernistako hainbat eraikin interesgarri, merkatua, zientzia museoa, udaletxea, e.a. Udaletxean bertan harrera egin zigun Terrassako alkateak. Opari trukea izan genuen eta euskara-katalan gure itzultzaile partikularrak lan apur bat egin zuen diskursoak itzultzen.
2009-04-25_Terrassa_IZ 006 2009-04-25_Terrassa_IZ 095
Udaletxe ederraren aurrean egin genuen Bastoners de Terrassa, Duguna eta Kezka taldeok emanaldia nagusia. Ikusle ugari eta txalotzeko prest bildu ziren emanaldira eta pozik eskaini genituen prestatutako dantzak. Jaurrieta, Otsagabia eta Luzaideko dantzak egin zituzten Dugunakoek eta Arrateko ezpata-dantza, dantzari-dantza, kaskarots eta jotak Kezkakoek.
2009-04-25_Terrassa_IZ 109 2009-04-25_Terrassa_IZ 128 2009-04-25_Terrassa_IZ 171 2009-04-25_Terrassa_IZ 230 2009-04-25_Terrassa_IZ 251 2009-04-25_Terrassa_IZ 396 2009-04-25_Terrassa_IZ 425 2009-04-25_Terrassa_IZ 437 2009-04-25_Terrassa_IZ 501 2009-04-25_Terrassa_IZ 542
Igandean goizean goiz altxatu eta butifarra eta saiheski gosari mundiala egin genuen Senpere auzoan. Handik abiatu behar zen bastoners eta dantzarien cercavilla, baina euriak kalejira bertan behera uztera behartu zuen. Eskola baten patioan hasi eta Plaza Vella (zaharra) ederrean bukatu genuen goizeko dantza emanaldia. Hainbat bastoners taldek parte hartu zuten "XXVIII. Diada dels Bastoners de Terrassa" jaialdian.
2009-04-25_Terrassa_IZ 753 2009-04-25_Terrassa_IZ 763 2009-04-25_Terrassa_IZ 799 2009-04-25_Terrassa_IZ 814 2009-04-25_Terrassa_IZ 866
Bi egun bete-beteak, musika eta dantzaz batez ere pasata itzuli ginen Eibarrera. Emanaldiak txukun joan ziren, baina emanaldietatik kanpoko giroa aparta izan zen. Iruñea-Abadiño-Terrasa-Eibarko musikari sorta ederrak izan zuen horretan zerikusia, emanaldi formalak bukatu orduko hasten baitzen haien eta denon festa.
2009-04-25_Terrassa_IZ 714 2009-04-25_Terrassa_IZ 899 2009-04-25_Terrassa_IZ 903
Hona hemen argazki, prentsa eta beste taldeen kroniketara loturak:

Dokumentuaren akzioak

aritz
2009/05/19 17:29
Azkenengo argazki horretan ez zen sartzen "más gente"?
2009/05/19 22:53
oier
2009/05/20 14:45

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.

Kezka dantza taldea

Kezka dantza taldea

Herrian bertan egiten diren festak, erritoak eta dantza ekitaldiak ditu Eibarko Kezka dantza taldeak bere lehentasun nagusia. 1958an Eibarko Klub Deportiboaren baitan sortutako dantza taldeak inauterietan koko-dantzekin abiatu ohi du urtea, eta Santa Kurutzetan, San Joanetan, San Andresetan eta bere burua akonfesionaltzat duen herriko santoral egutegiko festa guztietan dagokion dantzaz arduratzen dira Kezkako dantzariak.

 Valladolideko Gure Txoko euskal etxeak gonbidatuta Arrateko ezpata-dantza eta trokeo dantzak aurkeztu genituen 2015eko irailaren 26-27ko asteburuan Gaztela Leongo hiriburuan. Euskal Jaia ospatzen zela eta, bertako euskaldunen gonbidapena jaso ostean, 27 pertsonako taldea osatu genuen Kezkako dantza...

Arrateko santutegian ezpata-dantza eskaini ohi du urtero irailaren 8an, tradizioak eguneratu eta antzokia eta plazaren arteko lotura egiteko ahaleginean, Argia dantzari taldeak eszenatokian egindakoaren ordaina plazan errotzeko konspiratuz.

Koko-dantzak 2014: taldeko argazkia

2008an York-en, Ingalaterran, ospatu zen Sword Spectacular, munduko ezpata-dantzen jaialdi handienean euskal ezpata-dantzen ordezkaritza gorpuztu zuen: zahar-itxuran aurkeztutako ezpata-dantza nazioarteko ezpata-dantzen adituei irentsaraziz, ontsa plajiatzeko metodoa aplikatzen denean sorkuntza eta tradizioa txanpon beraren aldeak baitira.

 2015eko maiatzaren 30ean eta 31n ospatu zen Ezpalak jaialdia Eibarren eta Iruñean.  Nafarroako jaialdiaren kronika  orain bi hilabete argitaratuta, Eibarkoa genuen zorretan eta hemen gatoz berarekin. Soka-dantzak izan ditugu ardatz Ezpalak jaialdiaren 10. ekitaldian (Eibarren, 9. Iruñean), eskuz ...

Iruñeko Duguna taldearekin elkarlanean Ezpalak dantza tradizionalaren nazioarteko jaialdia antolatzen du Kezkak, euskaldunok zilborra dugula munduari erakutsiz, eta euskaldunoi munduko zilbor guztiak enbor berera lotuta ditugula iradokiz.

Argazkia: Fernando Retolaza

1990. urtean Elgoibarko Haritz dantzari taldearen eskutik Donostiako Argia taldea ezagutzeko zorteak dantzari buruzko etengabeko ikasketan murgiltzera eraman du Eibarko taldea, inoiz bukatzen ez den ikasketa sorgi-gurpilean jira-biran dantzan aritzeko zorionera kondenatuta.



Kezka Dantza Taldea
Portalea Kultur Etxea
Bista Eder kalea
20600 Eibar
Tfnoa: +34 605 71 14 29
kezka@dantzan.com