Orain arteko ekarpenak
Berbia Emon saria Kezkarentzat
2006/12/26
Eibarko ume eta gaztetxoen eskolaz kanpoko jardueretan euskararen erabilera indartzeko sortu zen 1993an Berbia Emon
egitasmoa. Gaur egun Eibarko 56 ikastetxe, kirol, kultur eta aisialdi
taldeetako kideek sinatuta dute Eibarko Udalak eta etakitto elkarteak
sustatzen duten hitzarmen hori.
Joan den...
Plazara Dantzara 2006
2006/12/11
Estatistikek zerbait erakusten badute da beti ezin duela eguraldi
txarra egin eta noizbait tokatu behar dela ona. Tarte batean txarrak
tokatu zaizkigu, eta orain buelta etortzen ari da. San Andres eguna,
azaroaren 30a, eguraldi txarra egiteko aukerakoa da egutegiari
begiratuz gero eta euria maiz iza...
Bakailaoa eta eskilarak berriz
2006/12/11
Beste bi protokolo udazkenean. Aspaldiko urteetan (10tik gora bai)
betetzen ari garena da bat, Bakailaoaren kofradiarena. Beste hainbat
elikagaien kofradiak gonbidatu eta jai eguna ospatu ohi dute Eibarren
San Andres jaien bueltan.
Mezatik irteera agurra dantzatu eta harrera
eginez parte hartze...
Baserritar jantziak atontzen
2006/12/11
San Andres bezperetan baserritar jantzia txukuntzeko eta atontzen
joateko bi ekitaldi burutu ditugu. Batetik, Ikerfolk elkarteko Ane
Albisuk hitzaldia eskani zuen eta bestetik atontzeko taller praktiko
bat burutu genuen.
Azaroaren 21ean izan genuen Eibarren Ane Albisu .
Eibarko Udalarekin el...
Arrateko dantzak ahoz aurkezten han eta hemen
2006/12/11
Urria eta azaroan hiru aurkezpen egin ditugu Arrateko Amaren dantzen inguruan. Arrateko Amaren dantzak tradizio berria
abian jartzeko emandako urratsak eta egindako gogoetak aurkeztu ditugu
hitzaldi eta pouerpoint bidez Donostia, Iruñea eta Eibarren.
Eusko Ikaskuntzaren jardunaldietan
Urriaren...
Juan San Martin-en omenezko ezpata-dantza
2006/12/04
Orain urte-terdi egitekoa zen ekitaldia. Juan San Martin Eibarko seme
kuttun izendatzeko urrats guztiak emanda zeuden, eta San Joanetan, bere
urtebetetzegunarekin batera egiteko asmoa zegoen. Baina hilabete batzuk
lehenago makaldu eta omenaldia baino lehen joan zitzaigun Juan San
Martin.
...
Atonduren aurkezpena Eibarren
2006/11/15
Baserritar jantziaren historia eta aurrera begirako proposamenak
aurkeztuko ditu Ane Albisu ikertzaile eta diseinatzaileak
Eibarren. Atondu, XXI. menderako proposamena
izeneko liburua argitaratu berri du Ane Albisuk, eta bere hitzaldian
atzoko, gaurko eta biharko baserritar jantziak erakutsiko d...
Ipuruan ere eskilara mekanikoak inauguratzen
2006/10/11
Badugu lan piskat eskailera mekanikoekin. Herriko kale aldapatsu
guztietan (ba al dago aldaparik gabeko kalerik Eibarren ala?) jartzen
ari dira eskailera mekanikoak, eta martxan jartzen den bakoitzarekin
inaugurazio ekitaldia eta aurreskua egin behar. Han eta hemen
azaldu izan dugu eskailera mek...
Kofradia egunean Arraten
2006/10/09
Arrate egunaren ondoko lehen igandean ospatzen da Kofradiaren eguna
Arraten. Irailaren 10ean izan zen aurten, eta ohi bezala bertan izan
ginen Kezka dantza taldeko dantzariak Usartza txistulari taldeko musikariekin batera.
Egun lasaiagoa eta familiarragoa izaten da kofradiakoa. Polita hala ...
Arrateko zelaiko bai floridadia...
2006/09/29
Aurten bai, aurten eguraldia ere lagun izan dugu Arrate egunean eta Arrateko zelaiko floridadiaz gozatzeko
aukera izan dugu. Ohi bezala azken gaupaseroak oraindik zelaian zeudela
iritsi ginen Arratera. Azkar-azkar jantzi eta argazkiak egitera joan
ginen. Talde osoaren argazkia kosta
zitzaigun pisk...
Orain arteko erantzunak
Kezka - Bi sarrera zozketan larunbatean Martin Zalakain ikusteko
2017/12/15
Mila esker parte hartu duzuen guztioi. Zozketa egin dugu jasotako erantzun guztien artean eta Irati Arangureni egokitu zaizkio sarrerak. Berarekin harremanetan jarriko gara sarrerak helarazteko.
Kezka dantza taldea - Gipuzkoako Urrezko Domina emango dio Diputazioak Juan Antonio Urbeltzi
2015/11/17
Zorionak Marian eta Juanan eta Argiako familia osoari. Zorionekoak gu zuekin ikasteko eta dantzatzeko aukera izan dugulako.
Kezka dantza taldea - Nor da kartel honetan ageri den dantzaria?
2015/09/30
Hori da Oier Ibarbia! Bi puxtarri zuretzat!! Ikusten da senidetasunak laguntzen duela edozein posturatan ezagutzen odol berekoa!
Kezka dantza taldea - Ezpalak 2014, Eibarko jaialdia
2014/06/10
Eskerrik asko Patxi. Egia esan nahiko kontu sinplea iruditu zitzaigun guri, eta kezka genuen funtzionatuko ote zuen... Ume (eta heldu...) asko batera dantzan jartzerakoan koordinatzeko [...]
Kezka dantza taldea - Zamaltzaina eta Lajkonika elkartu zirenekoa
2014/04/07
Eskerrikasko zure erantzunagatik Mikel! Zumitzezko zaldikoa Poloniakoa da, Wola Kosnowa herriskakoa. Bertan, Eguberri-Urteberri sasoian eske errondan (Kolędowanie) ateratzen diren taldeetan ageri ohi den zaldikoa da.
kezka - Ezpalak 2012 Kezka: zinta-dantza
2012/12/08
Gurean ez dakigu ziur zenbat izango ginen. 180 bat kalkulatzen dugu, baina egia esan zehatz ez dakigu, ze batzuk kale, hasierako kopurua ere gutxi-gora-beherakoa zen, [...]
kezka - Ezpalak 2012 Kezka: zinta-dantza
2012/12/08
Ba egia esan, ez zitzaigun okurritu egin ere Guiness errekorrena. Egin genuenean batek baino gehiago galdetu zigun, eta gure erantzuna zen munduan milaka zinta-dantza egiten [...]