Dokumentuaren akzioak
Ipuruan ere eskilara mekanikoak inauguratzen
Arrateko dantzetatik hasita, soka-dantzaraino, dantzari-egun, dantza eskola, plazara-dantzara eta abarreko ekitaldi guztietan behar dugun laguntza (azpiegiturazkoa zein ekonomikoa) eskaintzen digu Udalak, eta aurten gainera Flandriako bidairako ere laguntza berezia eman(go) digu. Guk behar dugunean Udalaren laguntza izaten dugu, eta beraz, legezkoa dirudi haren eskaerei erantzutea, noizean behin zentzu handirik gabeko saioren bat egin behar bada ere. Hala ere, ahal dugunean jarraituko dugu ekitaldi horren inguruko gure kezka agertzen.
Oraingoan Ipuruako eskailera mekanikoak inauguratu dira, urriaren 7an izan da, eta Ander Fernandez-ek egin ditu dantzari lanak Usartza udalaren txistulari taldeak lagunduta. Argazkia Iñaki Zugastirena da.
Dokumentuaren akzioak
Erantzun
Kezka dantza taldea
Herrian bertan egiten diren festak, erritoak eta dantza ekitaldiak ditu Eibarko Kezka dantza taldeak bere lehentasun nagusia. 1958an Eibarko Klub Deportiboaren baitan sortutako dantza taldeak inauterietan koko-dantzekin abiatu ohi du urtea, eta Santa Kurutzetan, San Joanetan, San Andresetan eta bere burua akonfesionaltzat duen herriko santoral egutegiko festa guztietan dagokion dantzaz arduratzen dira Kezkako dantzariak.
Arrateko santutegian ezpata-dantza eskaini ohi du urtero irailaren 8an, tradizioak eguneratu eta antzokia eta plazaren arteko lotura egiteko ahaleginean, Argia dantzari taldeak eszenatokian egindakoaren ordaina plazan errotzeko konspiratuz.
2008an York-en, Ingalaterran, ospatu zen Sword Spectacular, munduko ezpata-dantzen jaialdi handienean euskal ezpata-dantzen ordezkaritza gorpuztu zuen: zahar-itxuran aurkeztutako ezpata-dantza nazioarteko ezpata-dantzen adituei irentsaraziz, ontsa plajiatzeko metodoa aplikatzen denean sorkuntza eta tradizioa txanpon beraren aldeak baitira.
Iruñeko Duguna taldearekin elkarlanean Ezpalak dantza tradizionalaren nazioarteko jaialdia antolatzen du Kezkak, euskaldunok zilborra dugula munduari erakutsiz, eta euskaldunoi munduko zilbor guztiak enbor berera lotuta ditugula iradokiz.
1990. urtean Elgoibarko Haritz dantzari taldearen eskutik Donostiako Argia taldea ezagutzeko zorteak dantzari buruzko etengabeko ikasketan murgiltzera eraman du Eibarko taldea, inoiz bukatzen ez den ikasketa sorgi-gurpilean jira-biran dantzan aritzeko zorionera kondenatuta.
Kezka Dantza Taldea
Portalea Kultur Etxea
Bista Eder kalea
20600 Eibar
Tfnoa: +34 605 71 14 29
kezka@dantzan.com
Jasotako azken erantzunak
- Dantzan on Dantzaren Nazioarteko Eguna 2022 Eibarren: gogoeta, kronika eta bideoa
- Xabier Etxabe on Dantzaren Nazioarteko Eguna 2022 Eibarren: gogoeta, kronika eta bideoa
- Kezka dantza taldea on Eibarko Dantzari Eguna 2021 online
- Yolanda Urzelai on Eibarko Dantzari Eguna 2021 online
- Kezka dantza taldea on Eibarko Dantzari Eguna 2021 online
- Yolanda Urzelai on Eibarko Dantzari Eguna 2021 online
- Kezka on Bi sarrera zozketan larunbatean Martin Zalakain ikusteko 2017/12/13
- Juana Goikoetxea on Bi sarrera zozketan larunbatean Martin Zalakain ikusteko 2017/12/13
- oier on Aurresku bat Usartzan 1932an 2017/01/19
- Patxi Montero on Aurresku bat Usartzan 1932an 2017/01/19
Zuen estekei jarraituz aspaldiko testu batzuetara heldu naiz, non talde batzuek ezkontzetan arkuak egitetik finanziatzen baitiztuzten haien buruak. Niri ez zait hori duina iruditzen, baina batzutan beste erremediorik ez dago.
Horregatik uste dut erakunde publikoek dantza taldeei (eta beste alor batzuetako taldeei ere) laguntza ekonomiko handiagoa eman beharko lieketela haien bizirautea bermatzeko.
Gaur egun, tamalez, hori luxua da, beraz, aprobetxatu.