Dokumentuaren akzioak
Arrateko zelaiko bai floridadia...
Meza nagusia hasita zegoen, baina luze jo ohi du Arrate egunekoak, eta garaiz ibili ginen. Baita argazki gehiago egiteko ere. Konsagrazio ostean elizara sartu zen aurten Aiertek gidatu duen ezpata-dantzarien taldea eta Lourdes eta Abelek Jaunaren aurreko ezpata-dantza eskaini zuten. Eliza urtero bezala bete-bete eginda zegoen. Ezpatak altxa, zubia eta kalera berriz.
Iazkoaren aldean, prozesioa genuen nobedadeetako bat, eta ikusteko zegoen ea nola egokituko ginen. Gurutzea, bandera eta kandelen atzean, eta Ama Birjina eta txistularien aurrean sartu zen ezpata-dantzarien taldea. Eliza aurretik abiatu, eta Arrateko Amaren doinuaren erritmora sartu ginen basoan, zubiak egin, gurutzera igo, eta Eibarren aurretik pasatzean, herrira begira jarrita salbea kantatu ostean berriz ere elizaruntz buelta.
Mikel Legorburu min hartuta zegoenez ezpata luzedunen taldean egokitu zen, eta Josu Garatek hartu zuen bere lekua azkendarien artean. Datorren urtean aurten hasitakoa bukatzera etorriko dela hitz eman digu Mikelek.
Eliza aurrera iritsitakoan, zubiak egin, azkendariak aurre aldera pasa eta ezpata-dantza eskaini zioten berriz Arrateko Ama Birjinari. Eliza aurreko ezpata-dantza une berezia da. Ikusle asko biltzen dira elizaren atarian, eta jendearen berotasuna eta txaloak gain gainean sentitzeko aukera izan genuen.
Zelaira sartu, iriarenaren doinuarekin zelaia gurutzatu, eta Arrateko dantzen errepertorioari heldu genion. Zintzarria egin, arrosa gainean buruzagia altxatu eta Arrateko Amaren ezpata-dantza. Ondoren karrera azkar bat, ohorezko arkua lau azkendarientzat, eta berriz ere karrera.
Usartza txistulari taldea dotore ari zen jotzen, eta ezpata-dantzaren ondoren trokeo-dantzari heldu genion. Hasteko makila txikiena, eta buruzagi lanetan Jon Lizarralde. Ondoren Abel Iriondok jaso zuen buruzagi makila, eta makila handienaren zortzikoa eta jokoa egin genituen. Azkenik brokel-dantza. Lourdes Odriziolaren buruzagi lanak, taldearen zortzikoa eta jokoa.
Taldea batu berriz, ezpatak jaso eta ospa. Bukatu zen 2006eko Arrateko dantzen emanaldia. Bazkaria Krabelinen, eta bazkalostean, Arrateko Amaren dantzarien kofradiaren akta irakurri, gonbidatuei eskerrak eman eta liburuan sinatuta borobildu genuen eguna.
Hauxe da 2006ko irailaren 8an, Arraten eskainitako Arrateko Amaren dantzen emanaldian parte hartu duten dantzarien zerrenda: Azkendariak: Jon Lizarralde, Abel Iriondo, Lourdes Odriozola eta Josu Garate. Buruzagia: Aiert Ibarbia. Buruzagi makilarekin: Hiart Zugasti. Ezpata luzeekin: Mikel Legorburu, Ainhoa Larrañaga, Irati Carballo, Oier Araolaza, Roberto Altzerreka, Izaro Gerrikagoitia, Amaia Goenaga, Harkaitz Urreta, Leire Orbegozo, Aresatz Usobiaga, Unai Lizarralde, Joseba Aranzabal, Enrike Izagirre, Olaiz Agirrebeña, Irune Orueta, Amaia Mutiloa, Olaia Gabirondo, Ekhi Zugasti, Maitane Castillo, Irati Kortabitarte, Amaia Recio, Ander Fernandez, Malen Ulazia, Ane Orbegozo, Zuhaitz Elejalde, Zuriñe Torre, Oier Ibarbia eta Gaizka Arrizabalaga.
Prentsak ere nahiko hurbiletik jarraitu ditu Arrateko Amaren dantzen gorabeherak. DVko Felix Morquecho ensaiora ere etorri zen Arratera, eta emanaldiaren biharamunean ere argazki ederrak argitaratu zituen. Hori bai, gustora geratu dena Indixua da, DVko portadan atera zioten argazkiarekin. El Correoko Beatriz Alkortak ere interesa erakutsi du, Noticias de Gipuzkoako Jabi Leon ere primeran portatu da, Etakitto bezala, eta milagro, Berrian ere izan dute aipamen bat gure dantzek, argazki eta guzti!
Felipe Loyola, Arantza Uriguen eta Julene Usobiagak ateratako argazki sorta hemen ikus dezakezue.
Datorren urtean berriz.
Dokumentuaren akzioak
Erantzun
Kezka dantza taldea
Herrian bertan egiten diren festak, erritoak eta dantza ekitaldiak ditu Eibarko Kezka dantza taldeak bere lehentasun nagusia. 1958an Eibarko Klub Deportiboaren baitan sortutako dantza taldeak inauterietan koko-dantzekin abiatu ohi du urtea, eta Santa Kurutzetan, San Joanetan, San Andresetan eta bere burua akonfesionaltzat duen herriko santoral egutegiko festa guztietan dagokion dantzaz arduratzen dira Kezkako dantzariak.
Arrateko santutegian ezpata-dantza eskaini ohi du urtero irailaren 8an, tradizioak eguneratu eta antzokia eta plazaren arteko lotura egiteko ahaleginean, Argia dantzari taldeak eszenatokian egindakoaren ordaina plazan errotzeko konspiratuz.
2008an York-en, Ingalaterran, ospatu zen Sword Spectacular, munduko ezpata-dantzen jaialdi handienean euskal ezpata-dantzen ordezkaritza gorpuztu zuen: zahar-itxuran aurkeztutako ezpata-dantza nazioarteko ezpata-dantzen adituei irentsaraziz, ontsa plajiatzeko metodoa aplikatzen denean sorkuntza eta tradizioa txanpon beraren aldeak baitira.
Iruñeko Duguna taldearekin elkarlanean Ezpalak dantza tradizionalaren nazioarteko jaialdia antolatzen du Kezkak, euskaldunok zilborra dugula munduari erakutsiz, eta euskaldunoi munduko zilbor guztiak enbor berera lotuta ditugula iradokiz.
1990. urtean Elgoibarko Haritz dantzari taldearen eskutik Donostiako Argia taldea ezagutzeko zorteak dantzari buruzko etengabeko ikasketan murgiltzera eraman du Eibarko taldea, inoiz bukatzen ez den ikasketa sorgi-gurpilean jira-biran dantzan aritzeko zorionera kondenatuta.
Kezka Dantza Taldea
Portalea Kultur Etxea
Bista Eder kalea
20600 Eibar
Tfnoa: +34 605 71 14 29
kezka@dantzan.com
Jasotako azken erantzunak
- Dantzan on Dantzaren Nazioarteko Eguna 2022 Eibarren: gogoeta, kronika eta bideoa
- Xabier Etxabe on Dantzaren Nazioarteko Eguna 2022 Eibarren: gogoeta, kronika eta bideoa
- Kezka dantza taldea on Eibarko Dantzari Eguna 2021 online
- Yolanda Urzelai on Eibarko Dantzari Eguna 2021 online
- Kezka dantza taldea on Eibarko Dantzari Eguna 2021 online
- Yolanda Urzelai on Eibarko Dantzari Eguna 2021 online
- Kezka on Bi sarrera zozketan larunbatean Martin Zalakain ikusteko 2017/12/13
- Juana Goikoetxea on Bi sarrera zozketan larunbatean Martin Zalakain ikusteko 2017/12/13
- oier on Aurresku bat Usartzan 1932an 2017/01/19
- Patxi Montero on Aurresku bat Usartzan 1932an 2017/01/19
Penaz eta dolorez geratu nintzen azkenean ezin joanaz, baina pozez ikusten det zintzo zintzo eutsi ez ezik, gogotsu loratu zenutela bertako floridadia.
Zorionak kofradikide berriei eta agur bero bat beste guztioi.
Ia datorren urtean han izateko modua egiten dudan.
Aupa Mikel:
Ahal izanez gero hartu derrepente hurrengo urteko kalendarixoren bat eta Irailak 8xa gorriz borobildu. Ez ein planik egun hortarako, zita Arraten dakazu eta. Holako dantza sorta edarra urtian gutxitan ikusteko aukeria egoten da ta ahal izanez gero ez galdu okasiño hori. Hurrengo bat arte. Ondo segi!