Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Kezka dantza taldea Kezka Villach-eko Kirchtag 70. jaialdian: kronika

Dokumentuaren akzioak

Kezka Villach-eko Kirchtag 70. jaialdian: kronika

2013ko abuztuaren 1etik 4ra bitartean izan gara Villachen, Austriako Carinthia eskualdean. 60.000 biztanle inguruko herri honetan Kirchtag 70. jaialdia ospatu da. Ez da dantza jaialdi bat, eskualdeko musika, dantza, jantzi tradizionala, bertako jaki eta edariaren inguruan antolatutako festa bat baizik.

2013-08-03_Villach-Kirchtag_IZ_IMG_1733

Herrian bertan garagardogile handi bat dago, herriaren izenarekin komerzialitzatzen duena garagardoa, Villacher izenekoa, eta festan zutabe garrantzitsua da hau. Hamabost egunez herriko kaleak txozna txukun eta apainduekin betetzen dira, eta horietan Villacher garagardoa da eskaintza nagusia, bestelako edari eta jakiekin batera.

2013-08-01_Villach_23.55.45

Villach-eko Rathausplatz edo Udaletxe plazan dago festaren gune nagusia. Udaletxe aurrean eszenatoki handia, haren ondoan, beste hainbat tokitan bezala festetarako zutik jarritako enbor garaia, apainduraz betea, eta inguru osoan mahaiak eta txoznak, jan-edanerako.

2013-08-02_Villach-Kirchtag_IZ_IMG_1398

Hor eman ditugu gure emanaldi nagusiak. Abuztuaren 2an, ostiralean, hiru saio egin genituen bertan, 30 minutukoa arratsaldean eta 10 minutuko bi saio gauean.

2013-08-02_Villach-Kirchtag_IZ_IMG_1219 2013-08-02_Villach-Kirchtag_IZ_IMG_1295 2013-08-02_Villach-Kirchtag_IZ_IMG_1264 2013-08-02_Villach-Kirchtag_IZ_IMG_1239

Larunbatean, abuztuaren 3an ere, 30 minutuko beste saio bat egin genuen Rathausplatz horretan, eta beste bi emanaldi egin genituen herriko beste kale batzuetan egokitutako eszenatoki eta plazetan.

2013-08-02_Villach-Kirchtag_IZ_IMG_1543 2013-08-02_Villach-Kirchtag_IZ_IMG_1573

Elkarrizketa emanaldiaren aurretik.

 

2013-08-02_Villach-Kirchtag_IZ_IMG_1212

Kirchtag festara hurbiltzen direnak (450.000 bisitari izaten ditu festak) herritarrak eta inguruko herrietakoak dira asko, baina baita oso gertu dauden Eslobenia eta Italiako bizilagunak ere.

2013-08-04_Villach-prentsa_08.57.54

Goiko irudian: Leire eta Egoitz bertako egunkarian.

Feria atrakzio erraldoiak, edari eta janari eskaintza bikainak, giro apartak eta musika eta dantza eskaintza zabalak erakartzen ditu bisitariak Villachera egunotan. Bereziki musika aldetik da nabarmentzekoa Kirchtag programa.

2013-08-03_Villach-Kirchtag_IZ_IMG_1766

Musika tradizionala edo herri musika da eskaintza nagusia. Talde entzutetsuenek udaletxe plazan eskaintzen dituzte emanaldiak, baina herriko kaleetan beste dozena bat eszenatoki txiki daude eta horietan ehun talde baino gehiagok eskaintzen dituzten saioak festak dirauen egunetan.

2013-08-03_Villach-Kirchtag_IZ_IMG_7398

Dantzari dagokionez, nazioarteko folklore jaialdia festaren erdian egokituta dago. Aurten nazioarteko taldeak hiru izan gara: Georgiako Laprebi folklore elkartea, Greziako I Rises Mas taldea eta Euskal Herriko Kezka dantza taldea. Villach bertako eta Austriako beste eskualde batzutako beste zenbait dantza taldek ere parte hartu dute jaialdian. 

K130803_VILLACH_Kirchtag_IZ_IMG_1205

2013-08-03_Villach-Kirchtag_IZ_IMG_7321

Abuztuaren 3an, larunbatean, izan zen Kirchtag festaren egun handia. Eguerditik aurrera herria "itxita" geratzen da eta bertara sartzeko 9 euroko sarrera ordaindu beharra dago. Villacheko kaleetan desfilerako ibilbidea prestatzen da eta armaila batzuk bereziki prestatzen dira kabalkada eserita ikusi ahal izateko.

2013-08-03_Villach-Kirchtag_IZ_IMG_7326

Taldeak abiapuntuan bildu gintuzten eta han zenbakiekin arabera ordenatu. Ehundik gora talde ginen. Gehienak musika bandak. Talde oso handiak, zein baino zein uniforme ikusgarriagoarekin jantziak eta musika egiten hasita soinu itzela eskaintzen zutenak. 

2013-08-03_Villach-Kirchtag_IZ_IMG_7516

Musika banda bakoitza gidatuz "danbor nagusia" eta haren ondoan "kantinerak".

2013-08-03_Villach-Kirchtag_IZ_IMG_7440

Guk ezpata-dantza prestatu genuen desfilerako. Kalejira hasi eta jendez lepo zeuden kaleetan joan ginen pasatzen, ikusleen txalo eta animo oihu artean. Harrigarria. Musika bandek erritmo azkarrean desfilatzen zuten eta nahikoa lan izan genuen haien martxa jarraitzen, ia ia karrera bihurtu zen hura. Ibilbidean ikusleen berotasunaz gozatzeko aukera izan genuen, eta ekitaldia zuzenean eskaintzen ari zen telebista kate batek ere elkarrizketatu gintuen.

2013-08-03_Villach-Kirchtag_IZ_IMG_7447 2013-08-03_Villach-Kirchtag_IZ_IMG_7450

Bero egin digu Villachen egin ditugun egunetan. Organizazioak guri laguntzeko jarritako Emiliano, muga-funtzionario jubilatuak esan zigunez ez da ohikoa horrelako beroa egitea Villachen. 30 eta 35 ºC izen ditugu egunero, eta bere esanetan, udan egun bat edo beste horrelako beroa egitea gertatzen da, baina egunero-egunero asteotan izan duten moduan erabat ezohikoa da.

2013-08-03_Villach-Kirchtag_IZ_IMG_1746

Orain 11 urte Elgoibarko Haritz dantzari taldearekin izan ginen bezala, oraingoan ere Villacheko Jugendgästehaus edo Gazte ostatuan izan gara. Ikasle erresidentzia modura funtzionatzen duen itxura hartu diogu, izan ere, oso gela handiak, hiru ohekin eta ikasteko hiru mahairekin, komuna eta dutxa barne, baitziren. Gosari eta jatorduak ere eder askoak. Margareth bertako nagusiak behar genuen guztia gure eskura jartzeaz gain, tratuan atsegina eta festarako lagun bikaina izaten dakiela erakutsi digu.

2013-08-02_Villach-Kirchtag_IZ_IMG_1434

Uztailaren 29an abiatu ginen Eibartik. 30ean Nizan goiza pasatzeko aukera izan genuen eta iluntzerako Venezian ginen. Uztailaren 31 osorik pasa genuen Veneziaz gozatzen. Abuztuaren 1ean Eslovenian sartu eta Bledeko laku ederrean bainua hartu genuen, arratsaldean Villachera freskatuta iristeko. Abuztuaren 4an utzi genuen Villach, eta berriz ere Bledera bisita egin genuen, lakuak, erdian dagoen uhartea eta inguruak hobeto ezagutu eta gozatzeko. Abuztuaren 5a Milanen pasa genuen, Duomo, Teatro Scala de Millan, Galeriak, eta abar bisitatuz. Abuztuaren 6an iritsi gara Eibarrera bueltan.

2013-07-31_Venezia_13.14.27

2013-08-01_Bled_16.33.50

Milan_6265

Dantzariak: Aiert Ibarbia, Ainhoa Larrañaga, Ander Garitagoitia, Egoitz Blanco, Eider Agirrebeña, Ekhi Zugasti, Endika Arrilaga, Eneritz Gamboa, Enrike Izagirre, Irati Carballo, Irati Egiguren, Irati Gabirondo, Irati Kortabitarte, Izaskun Alberdi, Joanes Plazaola, Jon Barruetabeña, Jone Saez, Joseba Aranzabal, Josu Garate, Leire Andikoetxea, Luken Aranburu, Maialen Bergara, Maider Otaola, Maitane Fariñas, Maite Gonzalez, Miren Hazas, Nagore Fernandez, Nahia Fernandez, Oier Araolaza, Oier Ibarbia, Oihane Llorente, Olaia Gabirondo, Unai Txurruka, Garikoitz Otamendi. Musikariak: Enrike Montero, Iñaki Leibar, Ainara Ibañez, Beñat Lopez eta Garikoitz Otamendi. Laguntzaile, argazkilari eta kamerariak: Arantza Uriguen, Iñaki Zugasti eta Luis Angel Garcia. Gidariak: Izaskun eta Joseba.

Ohi bezala, hemen Iñaki Zugastik egindako argazkiak:

 

 

 

Dokumentuaren akzioak

Luistxo
2013/08/13 10:46

Ez dirudi Villach/Beljak-en inguruetako gutxiengo esloveniarraren arrastorik agerrarazten dutenik topaketa hauetan... http://en.wikipedia.org/wiki/Carinthian_Slovenes :-(

Mikel
2013/08/13 10:54

Ze gaizki ibili zareten ezta? ;)

Zorionak!!!

Oier A.
2013/08/13 13:17

Aiba Luistxo, ba nik behintzat ez neukan gutxiengo horren berri, eta han ere ez dugu antzeman. Guk bagenuen kezka ez ote gintuzten espainiartzat sailkatuko (eta horri egotzitako klitxeak errepikatzea eskatuko) baina alde horretatik primeran konpondu gara. "Baskitse" edo "Baskeland" esaten zuten beraien artean gutaz aritzen zirenean. Italia eta Esloveniako mugetatik gertu egonik, jaialdian bietatik etorritako bisitari asko zeuden, eta bai antzeman genuen esloveniarrak ondo hartzen zituztela, baina italiarrak gogaikarriak gertatzen zitzaizkiela zenbaiti: "zaratatsu horiek...".

Mikel, gaizki, bai, oso gaizki, zuek Bretañan bezain gaizki! kar, kar, kar!

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.

Kezka dantza taldea

Kezka dantza taldea

Herrian bertan egiten diren festak, erritoak eta dantza ekitaldiak ditu Eibarko Kezka dantza taldeak bere lehentasun nagusia. 1958an Eibarko Klub Deportiboaren baitan sortutako dantza taldeak inauterietan koko-dantzekin abiatu ohi du urtea, eta Santa Kurutzetan, San Joanetan, San Andresetan eta bere burua akonfesionaltzat duen herriko santoral egutegiko festa guztietan dagokion dantzaz arduratzen dira Kezkako dantzariak.

 Valladolideko Gure Txoko euskal etxeak gonbidatuta Arrateko ezpata-dantza eta trokeo dantzak aurkeztu genituen 2015eko irailaren 26-27ko asteburuan Gaztela Leongo hiriburuan. Euskal Jaia ospatzen zela eta, bertako euskaldunen gonbidapena jaso ostean, 27 pertsonako taldea osatu genuen Kezkako dantza...

Arrateko santutegian ezpata-dantza eskaini ohi du urtero irailaren 8an, tradizioak eguneratu eta antzokia eta plazaren arteko lotura egiteko ahaleginean, Argia dantzari taldeak eszenatokian egindakoaren ordaina plazan errotzeko konspiratuz.

Koko-dantzak 2014: taldeko argazkia

2008an York-en, Ingalaterran, ospatu zen Sword Spectacular, munduko ezpata-dantzen jaialdi handienean euskal ezpata-dantzen ordezkaritza gorpuztu zuen: zahar-itxuran aurkeztutako ezpata-dantza nazioarteko ezpata-dantzen adituei irentsaraziz, ontsa plajiatzeko metodoa aplikatzen denean sorkuntza eta tradizioa txanpon beraren aldeak baitira.

 2015eko maiatzaren 30ean eta 31n ospatu zen Ezpalak jaialdia Eibarren eta Iruñean.  Nafarroako jaialdiaren kronika  orain bi hilabete argitaratuta, Eibarkoa genuen zorretan eta hemen gatoz berarekin. Soka-dantzak izan ditugu ardatz Ezpalak jaialdiaren 10. ekitaldian (Eibarren, 9. Iruñean), eskuz ...

Iruñeko Duguna taldearekin elkarlanean Ezpalak dantza tradizionalaren nazioarteko jaialdia antolatzen du Kezkak, euskaldunok zilborra dugula munduari erakutsiz, eta euskaldunoi munduko zilbor guztiak enbor berera lotuta ditugula iradokiz.

Argazkia: Fernando Retolaza

1990. urtean Elgoibarko Haritz dantzari taldearen eskutik Donostiako Argia taldea ezagutzeko zorteak dantzari buruzko etengabeko ikasketan murgiltzera eraman du Eibarko taldea, inoiz bukatzen ez den ikasketa sorgi-gurpilean jira-biran dantzan aritzeko zorionera kondenatuta.



Kezka Dantza Taldea
Portalea Kultur Etxea
Bista Eder kalea
20600 Eibar
Tfnoa: +34 605 71 14 29
kezka@dantzan.com