Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Kezka dantza taldea San Juan soka-dantza eguneratu dugu 20 urteren buruan

Dokumentuaren akzioak

San Juan soka-dantza eguneratu dugu 20 urteren buruan

2016/04/12 08:35
San Juan soka-dantza eguneratu dugu 20 urteren buruan

Argazkia: Iñaki Zugasti. Dantzan CC BY-SA

1994 urtean berreskuratu zenekin makina bat urtetan plazaratu du Kezka dantza taldeak San Juanetako Soka-dantza Utzagan. Ordua aldatu digute zenbaitetan, udalbatzak sokan parte hartzeari utzi zion halako batean, ilunetan dantza egin izan dugu beti, kontzertu-ikuskizun kolororetsuek kokiltzen gaituzte orain. Baina 2015eko ekainaren 24an, gure eskutik etorri ziren aldaketak. Hasiera hasieratik sokan irten ginen dantzari guztiok, neska zein mutil, orain arte egiten genuen soka-dantza ereduari buelta emanda.

Omenduak San Andres eskolako kideak eta Eibarko Euskal Jaiko antolatzaileak izan ziren, biek 50 urte bete baitzituzten 2015ean.

Kezka, San Juan soka-dantza 2015: omenduak
Argazkia: Felipe Loiola. Dantzan, CC BY-SA

Usartza txistulari taldea, ohi bezala fin eta dotore.

Kezka, San Juan soka-dantza 2015: Txistulariak
Argazkia: Iñaki Zugasti. Dantzan, CC BY-SA

Kezka, San Juan soka-dantza 2015: Sarrera
Argazkia: Felipe Loiola. Dantzan, CC BY-SA

32 dantzari, Luken Aranburu aurresku eta Eider Agirrebeña atzesku zirela, abiadura bizian plazaratu ginen gaueko 23:30ean. Sokaren muturrek desafioa egin zuten ohi bezala, bata besteari begira, musika biziari segika. Urrutira botatako txapelen bila ere ohi bezala ibili ziren, alde batera eta bestera begira, non ote zeuden asmatu ezinda. Sokara bueltatuta, zubiek dantzarien abileziak erakusteko uneari eman zioten paso.

Kezka, San Juan soka-dantza 2015: Soka osoa
Argazkia: Iñaki Zugasti. Dantza CC BY-SA

Kezka, San Juan soka-dantza 2015: Desafioa
Argazkia: Iñaki Zugasti. Dantzan, CC BY-SA

San Juan zortzikoa izan da soka-dantzako nobedadeetako bat. Urteetan beste zortziko batzuk egin izan ditugu, baina 2016ean San Juan egunarekin eta Eibarrekin oso lotuta dagoen doinua baliatu dugu soka osoan dantzan jartzeko. 

Argazkia: Iñaki Zugasti. Dantzan, CC BY-SA

Kezka, San Juan soka-dantza 2015: Bikotea
Argazkia: Iñaki Zugazti. Dantzan, CC BY-SA

Kezka, San Juan soka-dantza 2015: Bikotea2
Argazkia: Iñaki Zugasti. Dantzan, CC BY-SA

Dantza aldetik jolasteko aukera eman digu San Juan zortzikoak. Soka luzeak banakako eta taldekako zatietan urrats eta aldaira formula desberdinak eta prestatutako segidak eta inprobisazioak batera lantzeko aukera eman digu. Erronka koreografikoa izan da, dantzatzeko behintzat exijentea baina aldi berean gozagarria.

Kezka, San Juan soka-dantza 2015: San Juan saltoan
Argazkia: Iñaki Zugasti. Dantzan, CC BY-SA

Kezka, San Juan soka-dantza 2015: Luken aurresku
Argazkia: Felipe Loiola. CC BY-SA

Zortzikoaren erronka gaindituta irten ziren Maider Otaola, Irati Kortabitarte, Ander Garitagoitia eta Ainhoa Larrañaga zerbitzariak sokatik. Omenduen bila joan eta ilaran jarrita Agirrebeña eta Aranburuk agurra eskaini zieten, ondoren sokan sartuz taldera batzeko. Aurrean esan bezala San Andres eskolako kideetako batzuk eta Eibarko Euskal Jaiko antolatzaileetako batzuk izan genituen sokan gurekin batera dantzan.

Kezka, San Juan soka-dantza 2015: Zerbitzariak
Argazkia: Iñaki Zugasti. Dantzan, CC BY-SA

Kezka, San Juan soka-dantza 2015: Agurra
Argazkia: Felipe Loiola. Dantzan, CC BY-SA

Kezka, San Juan soka-dantza 2015: Zubiak
Argazkia: Iñaki Zugazti. Dantzan, CC BY-SA

Ohi bezala, fandangoa, arin-arina eta kalejirarekin amaitu eta soka luzeak plaza utzi zuen umore onean. Datorren San Juan gauerarte.

Kezka, San Juan soka-dantza 2015: Soltean
Argazkia: Felipe Loiola. Dantzan, CC BY-SA

Kezka, San Juan soka-dantza 2015: Kalejira zubiak
Argazkia: Iñaki Zugasti. Dantzan, CC BY-SA

Kezka, San Juan soka-dantza 2015: Irteera
Argazkia: Felipe Loiola. Dantzan, CC BY-SA

San Juan soka-dantza 2015, parte hartzaileak:

  • Aurreskua: Luken Aranburu
  • Atzeskua: Eider Agirebeña
  • Zerbitzariak: Ander Garitagoitia, Maider Otaola, Irati Kortabitarte eta Ainhoa Larrañaga.
  • Dantzariak: Oihane Llorente, Egoitz Blanco, Oier Araolaza, Olaia Gabirondo, Nagore Fernandez, Olaiz Agirrebeña, Joanes Plazaola, Enrike Izagirre, Miren Hazas, Maite Gonzalez, Leire Andikoetxea, Maitane Fariñas, Ekhi Zugasti, Unai Txurruka, Julene Usobiaga, Jone Amuategi, Jone Lahidalga, Esther Kareaga, Idoia Lahidalga, Amaia Gorrotxategi, Naroa Arrizabalaga, Maddi Alberdi, Maialen Zabala, Olatz Mandiola eta Maier Fernandez
  • Txistulariak: Ainhoa Urkizu, Enrike Montero, Asier Castelos eta Iñaki Orbegozo (Usartza Txistu Taldea).

Hona Felipe Loiola eta Iñaki Zugastik ateratako argazki sorta:

Soka-dantza 2015

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.

Kezka dantza taldea

Kezka dantza taldea

Herrian bertan egiten diren festak, erritoak eta dantza ekitaldiak ditu Eibarko Kezka dantza taldeak bere lehentasun nagusia. 1958an Eibarko Klub Deportiboaren baitan sortutako dantza taldeak inauterietan koko-dantzekin abiatu ohi du urtea, eta Santa Kurutzetan, San Joanetan, San Andresetan eta bere burua akonfesionaltzat duen herriko santoral egutegiko festa guztietan dagokion dantzaz arduratzen dira Kezkako dantzariak.

 Valladolideko Gure Txoko euskal etxeak gonbidatuta Arrateko ezpata-dantza eta trokeo dantzak aurkeztu genituen 2015eko irailaren 26-27ko asteburuan Gaztela Leongo hiriburuan. Euskal Jaia ospatzen zela eta, bertako euskaldunen gonbidapena jaso ostean, 27 pertsonako taldea osatu genuen Kezkako dantza...

Arrateko santutegian ezpata-dantza eskaini ohi du urtero irailaren 8an, tradizioak eguneratu eta antzokia eta plazaren arteko lotura egiteko ahaleginean, Argia dantzari taldeak eszenatokian egindakoaren ordaina plazan errotzeko konspiratuz.

Koko-dantzak 2014: taldeko argazkia

2008an York-en, Ingalaterran, ospatu zen Sword Spectacular, munduko ezpata-dantzen jaialdi handienean euskal ezpata-dantzen ordezkaritza gorpuztu zuen: zahar-itxuran aurkeztutako ezpata-dantza nazioarteko ezpata-dantzen adituei irentsaraziz, ontsa plajiatzeko metodoa aplikatzen denean sorkuntza eta tradizioa txanpon beraren aldeak baitira.

 2015eko maiatzaren 30ean eta 31n ospatu zen Ezpalak jaialdia Eibarren eta Iruñean.  Nafarroako jaialdiaren kronika  orain bi hilabete argitaratuta, Eibarkoa genuen zorretan eta hemen gatoz berarekin. Soka-dantzak izan ditugu ardatz Ezpalak jaialdiaren 10. ekitaldian (Eibarren, 9. Iruñean), eskuz ...

Iruñeko Duguna taldearekin elkarlanean Ezpalak dantza tradizionalaren nazioarteko jaialdia antolatzen du Kezkak, euskaldunok zilborra dugula munduari erakutsiz, eta euskaldunoi munduko zilbor guztiak enbor berera lotuta ditugula iradokiz.

Argazkia: Fernando Retolaza

1990. urtean Elgoibarko Haritz dantzari taldearen eskutik Donostiako Argia taldea ezagutzeko zorteak dantzari buruzko etengabeko ikasketan murgiltzera eraman du Eibarko taldea, inoiz bukatzen ez den ikasketa sorgi-gurpilean jira-biran dantzan aritzeko zorionera kondenatuta.



Kezka Dantza Taldea
Portalea Kultur Etxea
Bista Eder kalea
20600 Eibar
Tfnoa: +34 605 71 14 29
kezka@dantzan.com