Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Kezka dantza taldea Koko-dantzak 2014, badatoz...bazatoz?!?

Dokumentuaren akzioak

Koko-dantzak 2014, badatoz...bazatoz?!?

2014/03/04 13:03
Euskal Herrian barrena inauteriak ate joka ditugu han eta... hemen! Gurera datorren otsailaren 22an iritsiko zaizkigu koko-eskea eta koko-dantzak; mamarruak, burburixuak, masustak, aixerixak, hartza, Petra eta Maria, Don Eusebio, Kattalin eta Manuela, Batista kojua, Arrateko Ama-Birjina, Martin Perratzailia, sasi-kartia... eta koko-dantzarixak, noski!

 

Iluntzean, Eibarko kaleetan. Bazatoz?!?

Egunez baserriz baserri jardun ostean, arratsaldean, 19.00etatik aurrera, Anbulategiko parkean batu eta Eibarko erdiguneko kaleetan ibiliko da koko-marruen konpartsa osoa Mauxitxa txarangak lagunduta. Honetarako, ordea, Eibarko kaleak koko-marruz bete nahi ditugu, Eibarko herria koko-jantzi alegia, eta barrutik inauteriaz eta festaz gozatu nahi luketen guztiak gonbidatu.

2013-02-02_Koko-dantzak_IZ_4920

Nahi duten guztientzat ensaio irekiak antolatu ditugu koko-dantzetako iluntzeko kalejiran parte hartzera animatzen zareten guztiontzat. Ensaio horietan koko-dantza ikasi eta koko-jantziari buruzko laguntza eskainiko dugu.

Toribio Etxebarriak bere garaian zera jaso zuen: KOKO-MARRUA. Ente de fantasía con que se asusta a los niños. ¡ Ixildu zaittez, Koko-marruak eruango zaittu ba bestela! ¡ [Calla, que si no te va a llevara el koko-marro.]

Masusta kuadrilla honen antzera? 2013-02-02_Koko-dantzak_FL_4350Edo honela?

2013-02-02_Koko-dantzak_FL_4364

Eta hauek zein edo zer ote dira? 2013-02-02_Koko-dantzak_IZ_5044Kaleko koko-dantzetan parte hartzeko ensaio irekiak:

  • Otsailak 11, asteartea, 19:30etan
  • Otsailak 18, asteartea, 19:30etan
  • Tokia: Portalea Kultur etxeko ikastaro-gelan (3.solairua)

Edozein zalantza izanez gero kezka@dantzan.com helbidera idatzi dezakezu edo deitu 943 53 04 40 telefonora, lotsa eta beldurrik gabe. Hori 22rako utziko dugu!

Mandiola eta Aginaga

Aurreko urtean Mandiola aldeko Zozola eta Aritxuluetarrak egin gabe utzi genituen. Aurten bailararekin amaitu eta Aginaga aldera egingo dute salto koko-marruek eskean, atari bakoitzean behekoak abestuz:

Koko-moko, zaria bete moko. Gibel, gibel, afarittarako. Dirua baneuka, patrikarako.50 lagun inguru izango gara bi taldetan banatuta, 8:30etan merkatu plazan hasi, ohiko dugun legez, eta 25 baserri inguru bisitatu ahal izateko iluntasunak Aginaga bailara jan aurretik: aipatutako Mandiola aldekoez gain, Urrintxo, Altzerreka, Zumaran, Mendibil, San Roman, Larrañeta, Iterixa, Abuaga azpiko eta gainekoak, Suinaga eta Suinagatxo, Gorostiaga, Arizpe, Atxekoa, Agarre, Orbesoraen, Agina gaineko eta azpikoa eta Arandotar bost baserriak.

Ia ba, badatozela...atera etxean gordetako trapu zaharrak, aurpegia ezkutatu eta zatoz gurekin koko-jantzita inauteriaz gozatzera!

2009-02-14_Koko-dantzak_FR (269)

 

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.

Kezka dantza taldea

Kezka dantza taldea

Herrian bertan egiten diren festak, erritoak eta dantza ekitaldiak ditu Eibarko Kezka dantza taldeak bere lehentasun nagusia. 1958an Eibarko Klub Deportiboaren baitan sortutako dantza taldeak inauterietan koko-dantzekin abiatu ohi du urtea, eta Santa Kurutzetan, San Joanetan, San Andresetan eta bere burua akonfesionaltzat duen herriko santoral egutegiko festa guztietan dagokion dantzaz arduratzen dira Kezkako dantzariak.

 Valladolideko Gure Txoko euskal etxeak gonbidatuta Arrateko ezpata-dantza eta trokeo dantzak aurkeztu genituen 2015eko irailaren 26-27ko asteburuan Gaztela Leongo hiriburuan. Euskal Jaia ospatzen zela eta, bertako euskaldunen gonbidapena jaso ostean, 27 pertsonako taldea osatu genuen Kezkako dantza...

Arrateko santutegian ezpata-dantza eskaini ohi du urtero irailaren 8an, tradizioak eguneratu eta antzokia eta plazaren arteko lotura egiteko ahaleginean, Argia dantzari taldeak eszenatokian egindakoaren ordaina plazan errotzeko konspiratuz.

Koko-dantzak 2014: taldeko argazkia

2008an York-en, Ingalaterran, ospatu zen Sword Spectacular, munduko ezpata-dantzen jaialdi handienean euskal ezpata-dantzen ordezkaritza gorpuztu zuen: zahar-itxuran aurkeztutako ezpata-dantza nazioarteko ezpata-dantzen adituei irentsaraziz, ontsa plajiatzeko metodoa aplikatzen denean sorkuntza eta tradizioa txanpon beraren aldeak baitira.

 2015eko maiatzaren 30ean eta 31n ospatu zen Ezpalak jaialdia Eibarren eta Iruñean.  Nafarroako jaialdiaren kronika  orain bi hilabete argitaratuta, Eibarkoa genuen zorretan eta hemen gatoz berarekin. Soka-dantzak izan ditugu ardatz Ezpalak jaialdiaren 10. ekitaldian (Eibarren, 9. Iruñean), eskuz ...

Iruñeko Duguna taldearekin elkarlanean Ezpalak dantza tradizionalaren nazioarteko jaialdia antolatzen du Kezkak, euskaldunok zilborra dugula munduari erakutsiz, eta euskaldunoi munduko zilbor guztiak enbor berera lotuta ditugula iradokiz.

Argazkia: Fernando Retolaza

1990. urtean Elgoibarko Haritz dantzari taldearen eskutik Donostiako Argia taldea ezagutzeko zorteak dantzari buruzko etengabeko ikasketan murgiltzera eraman du Eibarko taldea, inoiz bukatzen ez den ikasketa sorgi-gurpilean jira-biran dantzan aritzeko zorionera kondenatuta.



Kezka Dantza Taldea
Portalea Kultur Etxea
Bista Eder kalea
20600 Eibar
Tfnoa: +34 605 71 14 29
kezka@dantzan.com