Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Kezka dantza taldea Eibarren ditugu Utahko dantzariak, euskal dantzak ikasteko prest!

Dokumentuaren akzioak

Eibarren ditugu Utahko dantzariak, euskal dantzak ikasteko prest!

Eibarren ditugu Utahko dantzariak, euskal dantzak ikasteko prest!

Utahko Unibertsitateko dantza ikasleak euskal dantzen lehen eskola jasotzen Eibarko Portalea Kultur Etxean Gari Otamendi irakaslearekin. Argazkia: Oier Araolaza - dantzan.eus CC BY-SA

Atzo arratsaldean iritsi zen Eibarrera Salt Lake City-tik (Utah, AEB) ballet ikasleen espedizioa. Guztira hamaika dantza ikasle etorri dira, Utah-ko Unibertsitatean dantza graduko ikasleak, eta astebetez euskal dantzak ikasten arituko direnak Eibarren, Bilbon eta Errenterian.

Orain 9 urte bezala

2008. urtean ere etorri zitzaizkigun Eibarrera Utah-ko ballet ikasleak, eta orduko artean, euskal dantzak ikasteko nahia izan zuen irakasleak lagundu zituen, Richard Wackok. Oraingoan irakasle gabe etorri dira ikasleak, eta gainera, jakinarazi digute Richard Wackok irakasleak aurten hartu duela erretiroa unibertsitateko lanetik. Bere ordez 2008an hemen izan zen Wackoren ikasle batek, Justine Sheedy-k hartu du irakasle lana, eta gogo biziz animatu ditu ikasleak Euskal Herrira etor daitezken.

Utahko dantzariak Eibarren Ego-gain-en 2017
Utahko Unibertsitateko dantzariak Eibarren, 1937an O'Donnel kalean erori zen bonba gogoratzen duen marrazkiaren aurrean.

Egutegi estua

Igandetik igandera, lan-egutegi estua izango dute Utahko dantza ikasleek. Astelehen, astearte, ostiral eta larunbatean Eibarren, Portalea Kultur Etxean izango dituzte dantza eskolak. Asteartean, Bilbon, Dantzertin, Euskadiko Arte Dramatiko eta Dantzako Goi Mailako Eskolan izango dituzte dantza-klaseak, eta gainera bertako ikasleekin batera izango dira tarte batean. Ostegunean Errenterian, Gipuzkoako Dantzagunean izango dira.

Gipuzkoako eta Zuberoako dantzak, eta fandango eta arin-arina, horiek dira astebete honetan landuko dituzten errepertorio nagusiak. Dantzan.com-en koordinaziopean, eta Dantzan Ikasi programaren babesarekin, Kezka, Dantzerti, Argia-Ikerfolk, Aiko taldea eta Bilbao Musikako irakasleak arituko zaizkie eskolak eskaintzen.

Utahko dantzariak Eibarren Untzaga 2017
Utahko Unibertsitateko dantza ikasleak Eibarren, Untzaga plazan, 2017-05-08.

Ostiralean emanaldi pedagogikoa

Datorren ostiralean, publikora irekita izango den emanaldi pedagogiko bat egingo da. Bertan, Kezka eta Argiako dantzariek, astean zehar irakatsi dizkieten zenbait dantza interpretatuko dituzte, Utahko ikasleek ikus ditzatzen. Eta Utahko dantzariek berriz, beraiek Salt Lake Cityn duten taldearekin egin ohi dituzten dantzetako batzuk eskainiko dituzte.

Emanaldia ostiraleanmaiatzaren 12an, Eibarko Portalea Kultur Etxeko areto nagusian izango da, arratsaldeko 20:30ean eta nahi dutenentzat sarrera irekia izango da.

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.

Kezka dantza taldea

Kezka dantza taldea

Herrian bertan egiten diren festak, erritoak eta dantza ekitaldiak ditu Eibarko Kezka dantza taldeak bere lehentasun nagusia. 1958an Eibarko Klub Deportiboaren baitan sortutako dantza taldeak inauterietan koko-dantzekin abiatu ohi du urtea, eta Santa Kurutzetan, San Joanetan, San Andresetan eta bere burua akonfesionaltzat duen herriko santoral egutegiko festa guztietan dagokion dantzaz arduratzen dira Kezkako dantzariak.

 Valladolideko Gure Txoko euskal etxeak gonbidatuta Arrateko ezpata-dantza eta trokeo dantzak aurkeztu genituen 2015eko irailaren 26-27ko asteburuan Gaztela Leongo hiriburuan. Euskal Jaia ospatzen zela eta, bertako euskaldunen gonbidapena jaso ostean, 27 pertsonako taldea osatu genuen Kezkako dantza...

Arrateko santutegian ezpata-dantza eskaini ohi du urtero irailaren 8an, tradizioak eguneratu eta antzokia eta plazaren arteko lotura egiteko ahaleginean, Argia dantzari taldeak eszenatokian egindakoaren ordaina plazan errotzeko konspiratuz.

Koko-dantzak 2014: taldeko argazkia

2008an York-en, Ingalaterran, ospatu zen Sword Spectacular, munduko ezpata-dantzen jaialdi handienean euskal ezpata-dantzen ordezkaritza gorpuztu zuen: zahar-itxuran aurkeztutako ezpata-dantza nazioarteko ezpata-dantzen adituei irentsaraziz, ontsa plajiatzeko metodoa aplikatzen denean sorkuntza eta tradizioa txanpon beraren aldeak baitira.

 2015eko maiatzaren 30ean eta 31n ospatu zen Ezpalak jaialdia Eibarren eta Iruñean.  Nafarroako jaialdiaren kronika  orain bi hilabete argitaratuta, Eibarkoa genuen zorretan eta hemen gatoz berarekin. Soka-dantzak izan ditugu ardatz Ezpalak jaialdiaren 10. ekitaldian (Eibarren, 9. Iruñean), eskuz ...

Iruñeko Duguna taldearekin elkarlanean Ezpalak dantza tradizionalaren nazioarteko jaialdia antolatzen du Kezkak, euskaldunok zilborra dugula munduari erakutsiz, eta euskaldunoi munduko zilbor guztiak enbor berera lotuta ditugula iradokiz.

Argazkia: Fernando Retolaza

1990. urtean Elgoibarko Haritz dantzari taldearen eskutik Donostiako Argia taldea ezagutzeko zorteak dantzari buruzko etengabeko ikasketan murgiltzera eraman du Eibarko taldea, inoiz bukatzen ez den ikasketa sorgi-gurpilean jira-biran dantzan aritzeko zorionera kondenatuta.



Kezka Dantza Taldea
Portalea Kultur Etxea
Bista Eder kalea
20600 Eibar
Tfnoa: +34 605 71 14 29
kezka@dantzan.com