Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Kezka dantza taldea Ezpata- eta trokeo-dantzak eta beste Debako zumardian

Dokumentuaren akzioak

Ezpata- eta trokeo-dantzak eta beste Debako zumardian

2021/10/28 18:30
Ezpata- eta trokeo-dantzak eta beste Debako zumardian

Arrateko dantzak Kezka dantza taldearen eskutik Deban, Trokeo-dantzak jaialdian, 2021-10-23an. Argazkiak: Alex Berasategi - Kezka dantza taldea (CC) by-sa

Pasa den urriaren 23an Trokeo-dantzak izeneko jaialdian izan gara Deban. Gure-Kai dantza taldeak antolatuta, Portugaleteko Elai Alai, Elgoibarko Haritz, Debako Gure-Kai eta Musika Eskolako dantzariak, eta Eibarko Kezka dantza taldeak izan gara oholtza gainean. Debako zumardian dagoen karpan oholtza ederra prestatu zuten Gure-Kaiko lagunek eta argi eta soinuz dotore jantzita, nork bere errepertorioko dantzak eskaintzeko aukera izan dugu.

Kezka dantza taldea 2021 Arrateko dantzak Deban
Arrateko dantzak Kezka dantza taldearen eskutik Deban, Trokeo-dantzak jaialdian, 2021-10-23an. Argazkiak: Alex Berasategi - Kezka dantza taldea (CC) by-sa

Musika eta Dantza eskola bihurtutako Agirre jauregi dotorean aldatu ditugu erropak Kezkako dantzariok eta ez nola-nahiko gelan, Ispiluen Gela ikusgarrian baizik. Hor bertan egin digu argazkia Alex Berasategik.

Kezka dantza taldea 2021 Arrateko dantzak Deban
Arrateko dantzak Kezka dantza taldearen eskutik Deban, Trokeo-dantzak jaialdian, 2021-10-23an. Argazkiak: Alex Berasategi - Kezka dantza taldea (CC) by-sa

Zumardian karpa ikuslez beteta zegoen ordurako. Ongi berotu eta jaialdia irekitzea egokitu zaigu eibartarroi eta Arrateko dantzak eskaini ditugu: Arrateko ezpata-dantza eta hiru trokeo-dantzak: makila txikiena, makila handiena eta brokel makilena.

Kezka dantza taldea 2021 Arrateko dantzak Deban
Arrateko dantzak Kezka dantza taldearen eskutik Deban, Trokeo-dantzak jaialdian, 2021-10-23an. Argazkiak: Alex Berasategi - Kezka dantza taldea (CC) by-sa

Kezka dantza taldea 2021 Arrateko dantzak Deban
Arrateko dantzak Kezka dantza taldearen eskutik Deban, Trokeo-dantzak jaialdian, 2021-10-23an. Argazkiak: Alex Berasategi - Kezka dantza taldea (CC) by-sa

Badatoz belaunaldi berriak dantza taldeetan gora eta udan Etxebarrian bezala, orain ere talde eraberrituarekin aurkeztu gara Deban. Ezpata luzeekin aritu dira Julene Andres, Irati Azpillikueta, Olatz Araolaza, Enara Magunazelaia, Ane Ajuriagerra, Eider Lasa, Ane Irusta, Amaia Basterrika, Maialen Saez, June Mallagaray, Enrike Izagirre, Julene Usobiaga, Ainhoa Larrañaga, Jone Amuategi, Irune Saez eta Maider Altzibar. Maisu-zahar edo ezpata-dantzaren gidari Unai Txurruka aritu da.Ezpata txikiekin aritu diren azkendariak: Ander Garitagoitia, Izar Araolaza, Uxue Gisasola eta Jone Lahidalga. Buruzagi: Oier Araolaza. Txistulariak: Amaia Baglietto, Ekhi Zugasti, Andoni Altzibar, Josu Agirre eta Roberto Altzerreka, eta atabalarekin Iñaki Barua.

Kezka dantza taldea 2021 Arrateko dantzak Deban
Arrateko dantzak Kezka dantza taldearen eskutik Deban, Trokeo-dantzak jaialdian, 2021-10-23an. Argazkiak: Alex Berasategi - Kezka dantza taldea (CC) by-sa

Kezka dantza taldea 2021 Arrateko dantzak Deban
Arrateko dantzak Kezka dantza taldearen eskutik Deban, Trokeo-dantzak jaialdian, 2021-10-23an. Argazkiak: Alex Berasategi - Kezka dantza taldea (CC) by-sa

Trokeo-dantzetan Jone Lahidalgak, Ander Garitagoitia eta Oier Araolazak egin dituzte buruzagi zortzikoak.

2021-10-23_Deba-Kezka_arg_AlexBerasategi_B8A0606_2000p.jpg
Arrateko dantzak Kezka dantza taldearen eskutik Deban, Trokeo-dantzak jaialdian, 2021-10-23an. Argazkiak: Alex Berasategi - Kezka dantza taldea (CC) by-sa

Kezka dantza taldea 2021 Arrateko dantzak Deban
Arrateko dantzak Kezka dantza taldearen eskutik Deban, Trokeo-dantzak jaialdian, 2021-10-23an. Argazkiak: Alex Berasategi - Kezka dantza taldea (CC) by-sa

Ondoren Portugaleteko Elai Alai dantza taldeak hartu du oholtza. Dantzari-dantza, zinta-dantza eta jotak eskaini dituzte besteak beste.

Elai Alai 2021 Deban
Trokeo-dantzak jaialdia Deban, Portugaleteko Elai Alai, 2021-10-23an. Argazkiak: Alex Berasategi - Kezka dantza taldea (CC) by-sa

Debako Musika eta Dantza Eskolako dantzariek Debako San Roke dantza eskaini dute.

Gure-Kai 2021 Deban
Debako Gure-Kai dantzari taldea eta Debako Musika eskolako dantzariak Deba, Trokeo-dantzak jaialdian, 2021-10-23an. Argazkiak: Alex Berasategi - Kezka dantza taldea (CC) by-sa

Haritz eta Gure-Kai dantza taldea elkarrekin aritu dira, Kalez kale txistulari taldearen doinura, eta Gipuzkoako ezpata-dantza, brokel-dantza eta soka-dantzako zenbait pieza eskaini dituzte.

Haritz eta Gure-Kai 2021 Deban
Debako Gure-Kai eta Elgoibarko Haritz dantzari taldeak Deban, Trokeo-dantzak jaialdian, 2021-10-23an. Argazkiak: Alex Berasategi - Kezka dantza taldea (CC) by-sa

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.

Kezka dantza taldea

Kezka dantza taldea

Herrian bertan egiten diren festak, erritoak eta dantza ekitaldiak ditu Eibarko Kezka dantza taldeak bere lehentasun nagusia. 1958an Eibarko Klub Deportiboaren baitan sortutako dantza taldeak inauterietan koko-dantzekin abiatu ohi du urtea, eta Santa Kurutzetan, San Joanetan, San Andresetan eta bere burua akonfesionaltzat duen herriko santoral egutegiko festa guztietan dagokion dantzaz arduratzen dira Kezkako dantzariak.

 Valladolideko Gure Txoko euskal etxeak gonbidatuta Arrateko ezpata-dantza eta trokeo dantzak aurkeztu genituen 2015eko irailaren 26-27ko asteburuan Gaztela Leongo hiriburuan. Euskal Jaia ospatzen zela eta, bertako euskaldunen gonbidapena jaso ostean, 27 pertsonako taldea osatu genuen Kezkako dantza...

Arrateko santutegian ezpata-dantza eskaini ohi du urtero irailaren 8an, tradizioak eguneratu eta antzokia eta plazaren arteko lotura egiteko ahaleginean, Argia dantzari taldeak eszenatokian egindakoaren ordaina plazan errotzeko konspiratuz.

Koko-dantzak 2014: taldeko argazkia

2008an York-en, Ingalaterran, ospatu zen Sword Spectacular, munduko ezpata-dantzen jaialdi handienean euskal ezpata-dantzen ordezkaritza gorpuztu zuen: zahar-itxuran aurkeztutako ezpata-dantza nazioarteko ezpata-dantzen adituei irentsaraziz, ontsa plajiatzeko metodoa aplikatzen denean sorkuntza eta tradizioa txanpon beraren aldeak baitira.

 2015eko maiatzaren 30ean eta 31n ospatu zen Ezpalak jaialdia Eibarren eta Iruñean.  Nafarroako jaialdiaren kronika  orain bi hilabete argitaratuta, Eibarkoa genuen zorretan eta hemen gatoz berarekin. Soka-dantzak izan ditugu ardatz Ezpalak jaialdiaren 10. ekitaldian (Eibarren, 9. Iruñean), eskuz ...

Iruñeko Duguna taldearekin elkarlanean Ezpalak dantza tradizionalaren nazioarteko jaialdia antolatzen du Kezkak, euskaldunok zilborra dugula munduari erakutsiz, eta euskaldunoi munduko zilbor guztiak enbor berera lotuta ditugula iradokiz.

Argazkia: Fernando Retolaza

1990. urtean Elgoibarko Haritz dantzari taldearen eskutik Donostiako Argia taldea ezagutzeko zorteak dantzari buruzko etengabeko ikasketan murgiltzera eraman du Eibarko taldea, inoiz bukatzen ez den ikasketa sorgi-gurpilean jira-biran dantzan aritzeko zorionera kondenatuta.

Kezka Dantza Taldea
Portalea Kultur Etxea
Bista Eder kalea
20600 Eibar
Tfnoa: +34 605 71 14 29
kezka@dantzan.com