Dokumentuaren akzioak
Dantza Coliseoan: Dantzaz Konpainia: Aureo
2016ko apirilak 23, larunbata 20:30ean. Sarrera 8 €
Dantzaz Konpainiaren Aureo ekoizpenak dantza estilo desberdinak erakusten dituzten bost lan koreografiko txiki ekarriko ditu apirilaren 23an Eibarko Coliseo Antzokira. Nazioarteko bost koreografok sortutako lan laburrek ikuslearengandik gertu egon nahi dute eta honetarako Aureo lanak eszenatokia harzteaz gain antzokiaren sarrera ere hartuko du.
Dantzaz-ek egile handien eta sortzaile berrien lanak uztartzen ditu ikuskizun honetan. Horrela, Jone San Martín, Christine Hassid, Judith Argomaniz, Lukas Timulak eta Itzik Galili koreografoen lan laburrak ikuskizun bakarrean ikusteko aukera izango da Coliseoan.
Koreografoak eta lanak
Jugo
“Topaketa eta distantzien bidez sorturiko espazioak zukutu nahi dituen lana da, non dantzariak hartu-emanen jokoan murgilduko diren. Eskaintza bat bezala, eman eta jasotzea, zerbitzatu eta zerbitzatua izatea, partekatutako keinuaren elkarrekikotasuna”.
- Koreografia: Jone San Martín
- Argiak: Jone San Martín eta Alberto Arizaga
- Musika: Mikel R. Nieto
- Jantziak: Jone San Martín
- Iraupena: 15’
Momentum
“Krisialdiko, bereizi gabeko indarkeriako, hondamendi naturalez beteriko aro honetan zantarra, probokatzailea izan daiteke edertasunaz hitz egitea. Zein da benetako edertasunaren tokia egun?”
- Koreografia: Christine Hassid
- Argiak: Christine Hassid eta Alberto Arizaga
- Musika: J.S. Bach
- Jantziak: Christine Hassid
- Iraupena: 15’
Gizon haiek
“Beraiek, kementsuak, beraiek, indartsuak, gizon zaildu eta nekaezinak. Gizon hauen bizia eta patua itsasoan erabakitzen da.”
- Koreografia: Judith Argomaniz
- Laguntzailea: Jaiotz Osa
- Argiak: Judith Argómaniz eta Alberto Arizaga
- Musika: Pan Sonic, Zöe Keating eta Pierre Bordazarre
- Jantziak: Xabier Mujika
- Iraupena: 10’
Dot to dot
“Espazioa eta dantzarien arteko konexioak ikertzen ditu, mugimenduaren dinamikan oinarritua. Konexio-linea eta posizio finkoak irudikatzen ditu, taldearen portaera eta bere partaideak zehaztuz.”
- Koreografia: Lukas Timulak
- Argiak: Lukas Timulak eta Alberto Arizaga
- Musika: Moondog
- Jantziak: Peter Bilak
- Iraupena: 14’
Casi humano
“Egungo munduan, absurdoa egunerokoa bilakatu da. 'Hemen eta orain' dena besarkatzeaz ahaztu eta biharkorako ditugun egitasmoek heriotzarantz gerturatzen gaituzte.”
- Koreografia: Itzik Galili
- Argiak: Itzik Galili eta Alberto Arizaga
- Musika: H. Purcell
- Jantziak: Itzik Galili
- Iraupena: 15’
Dantzaz: Aureo
2016ko apirilak 23, larunbata 20:30ean
Eibar, Coliseo Antzokia
Sarrera 8 €
Dokumentuaren akzioak
Erantzun
Kezka dantza taldea
Herrian bertan egiten diren festak, erritoak eta dantza ekitaldiak ditu Eibarko Kezka dantza taldeak bere lehentasun nagusia. 1958an Eibarko Klub Deportiboaren baitan sortutako dantza taldeak inauterietan koko-dantzekin abiatu ohi du urtea, eta Santa Kurutzetan, San Joanetan, San Andresetan eta bere burua akonfesionaltzat duen herriko santoral egutegiko festa guztietan dagokion dantzaz arduratzen dira Kezkako dantzariak.
Arrateko santutegian ezpata-dantza eskaini ohi du urtero irailaren 8an, tradizioak eguneratu eta antzokia eta plazaren arteko lotura egiteko ahaleginean, Argia dantzari taldeak eszenatokian egindakoaren ordaina plazan errotzeko konspiratuz.
2008an York-en, Ingalaterran, ospatu zen Sword Spectacular, munduko ezpata-dantzen jaialdi handienean euskal ezpata-dantzen ordezkaritza gorpuztu zuen: zahar-itxuran aurkeztutako ezpata-dantza nazioarteko ezpata-dantzen adituei irentsaraziz, ontsa plajiatzeko metodoa aplikatzen denean sorkuntza eta tradizioa txanpon beraren aldeak baitira.
Iruñeko Duguna taldearekin elkarlanean Ezpalak dantza tradizionalaren nazioarteko jaialdia antolatzen du Kezkak, euskaldunok zilborra dugula munduari erakutsiz, eta euskaldunoi munduko zilbor guztiak enbor berera lotuta ditugula iradokiz.
1990. urtean Elgoibarko Haritz dantzari taldearen eskutik Donostiako Argia taldea ezagutzeko zorteak dantzari buruzko etengabeko ikasketan murgiltzera eraman du Eibarko taldea, inoiz bukatzen ez den ikasketa sorgi-gurpilean jira-biran dantzan aritzeko zorionera kondenatuta.
Kezka Dantza Taldea
Portalea Kultur Etxea
Bista Eder kalea
20600 Eibar
Tfnoa: +34 605 71 14 29
kezka@dantzan.com
Jasotako azken erantzunak
- Dantzan on Dantzaren Nazioarteko Eguna 2022 Eibarren: gogoeta, kronika eta bideoa
- Xabier Etxabe on Dantzaren Nazioarteko Eguna 2022 Eibarren: gogoeta, kronika eta bideoa
- Kezka dantza taldea on Eibarko Dantzari Eguna 2021 online
- Yolanda Urzelai on Eibarko Dantzari Eguna 2021 online
- Kezka dantza taldea on Eibarko Dantzari Eguna 2021 online
- Yolanda Urzelai on Eibarko Dantzari Eguna 2021 online
- Kezka on Bi sarrera zozketan larunbatean Martin Zalakain ikusteko 2017/12/13
- Juana Goikoetxea on Bi sarrera zozketan larunbatean Martin Zalakain ikusteko 2017/12/13
- oier on Aurresku bat Usartzan 1932an 2017/01/19
- Patxi Montero on Aurresku bat Usartzan 1932an 2017/01/19