Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea HARITZ EDT Zalakain abenturazalearen urratsekin dantzan

Dokumentuaren akzioak

Zalakain abenturazalearen urratsekin dantzan

2017/11/09 10:15
Zalakain abenturazalearen urratsekin dantzan

Maialen Astigarraga, Eire Vila, Iera Larrañaga eta Amaia Loiola Bilboko Arriaga antzokiko entsegu baten ostean. Argazkia: Telmo Esnal.

Datorren larunbatean, azaroak 11, estreinatuko da Martin Zalakain Argia dantzari taldearen ikuskizun berria, Bilboko Arriaga antzokianJuan Antonio Urbeltzek gidatutako dantza eta antzerki lan berria, Artedrama arte eszenikoen plataformarekin elkarlanean egin da. 

Pio Barojaren Zalakain abenturazalea klasikoan oinarritu da Juan Antonio Urbeltz bere ikuskizun berriaren argumentua lantzeko. Narrazio dramatikoa duen dantza-ikuskizuna da, eta zuzeneko narrazio hori Ander Lipus aktoreak egingo du, Pio Barojaren papera eginez. Harkaitz Cano idazleak egokitu ditu Barojaren eleberriko zenbait pasarte eta dantzariek irudikatuko dituzte bertako gatazkak eta gertaerak. 

Donostiako Argia taldeko dantzariez gain, Kezka (Eibar), Duguna (Iruñea), Maritzuli (Biarritz), Elai-Alai (Portugalete), Gure-kai (Deba), eta Arkaitz (Añorga) dantza taldeetako dantzariekin batera, Haritz dantza taldeko 4 dantzarik parte hartuko dugu Martin Zalakain ikuskizunean: Amaia Loiola, Iera Larrañaga, Maialen Astigarraga eta Eire Vila. 

Musikaren sorkuntza lanetan Marian Arregi (akordeoia) eta Mikel Urbeltz (arrabita) aritu dira eta oholtzara igoko dira beste hainbat musikarirekin batera: Arantzazu Mujika (arrabita), Maider Urbeltz (arpa), Dugunako Musikariak (txistua, haize tresnak eta perkusioa), Ezpelur (dultzaina) eta Plectro (soka tresnak).

Martin Zalakain 0607
Martin Zalakain dantza ikuskizuna. Argazkia: Iñaki Zugasti - dantzan.eus CC by-sa

Haritzeko dantzariok ia 30 urte daramatzagu Juan Antonio Urbeltzek zuzentzen duen Argia dantzari taldearekin elkarlanean. 1988tik hona egin diren ikuskizunetan parte hartu dugu eta azken bi urteetan aritu gara azken lana prestatzen. Bereziki azken hilabeteetan hamaika entsegu egin ditugu ikuskizun honetan dantzaz gain, hari dramatikoak ere indarra duelako. Ander Lipus arduratu da antzerki zuzendaritzaz eta orain arte ez bezela, dantza egiteaz gain kantua eta antzezpena ere landu behar izan dugu. Erronka polita izan da Haritzeko dantzariontzat! 

Bilboko estreinaldiaren ondotik Donostian, Iruñean eta Baionan izango da oraingoz Martin Zalakain ikusteko aukera. Hona hemen hurrengo emanaldien zerrenda:

  • Azaroaren 11, Bilbo, Arriaga antzokia (estreinaldia) 
  • Abenduaren 16a eta 17a, Donostia, Victoria Eugeni antzokia
  • Urtarrilaren 13a, Iruñea, Baluarte auditorioa
  • Otsailaren 17an eta 18an, Baionako antzokia

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.

HARITZ EDT

HARITZ EDT

Haritz Euskal Dantzari Taldea

ELGOIBAR | 1973

Posta Kutxa: 183

20870 Elgoibar

Kontaktua:

Tfnoa: +34 686 63 31 78

Email: haritzdantza@gmail.com

Instagram: @haritzedt