Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea HARITZ EDT Sustrai akordeoi taldearekin emanaldia

Dokumentuaren akzioak

Sustrai akordeoi taldearekin emanaldia

2019/03/10 22:15
Sustrai akordeoi taldearekin emanaldia

Sustrai akordeoi taldearekin emanaldia. Argazkia: Rafa Iturrino

Elgoibarko Sustrai akordeoi taldeak eta Haizea emakume taldeak gonbidatuta, martxoak 9an, emanaldia izan genuen. Emanaldia Elgoibarko Kultur etxeko sotoan izan zen, eguardiko 12:30ak aldera.

Sustrai akordeoi taldekoek Europan barrena tren bidaia egitera gonbidatu gintuzten.  Horretarako, Kultur etxeko sotoa tren geltoki gisa apaindu zuten. Europako hainbat herrialde aukeratu zituzten eta bakoitzean, herrialde horrekin zerikusia zuen pieza jo zuten. Euskal Herrira iristean, Jose Ignacio Ansorenaren Aintzinako dantzak izeneko pieza jo zuten eta Haritz euskal dantzari taldeko kideok dantza egin genuen.

Emanaldian parte hartu zuten dantzariak Ainhoa Mugertza, Nerea Asenjo, Amaia Loiola eta Jon Lizarralde izan ziren.

 

 

 

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.

HARITZ EDT

HARITZ EDT

Haritz Euskal Dantzari Taldea

ELGOIBAR | 1973

Posta Kutxa: 183

20870 Elgoibar

Kontaktua:

Tfnoa: +34 686 63 31 78

Email: haritzdantza@gmail.com

Instagram: @haritzedt