Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea HARITZ EDT San Bartolome eguneko soka-dantza

Dokumentuaren akzioak

San Bartolome eguneko soka-dantza

2022/09/05 11:15
San Bartolome eguneko soka-dantza

Abuztuak 24. San Bartolome eguneko soka-dantza

Abuztuaren 24a oso data garrantzitsua izan zen Haritz dantza taldeko kideentzat. Pandemiak eragindako egoeraren ondorioz, bi urtez egon gara soka-dantza plazaratu gabe eta aurten gogotsu geunden plazara irteteko. Egun eguzkitsua izan zen guretzat, eguraldiagatik alde batetik, eta gure poz eta irribarre distiratsuengatik bestetik.

Lehenik, Elgoibarko San Bartolome parrokian dantzatu zuten ezpata-txikiek. Ondoren, plazara atera zen talde osoa. Lehenbiziko itzulia Elgoibarko alkatearekin eman ostean, gure desafio, agurra, fandango eta arin-arinek bete zuten Kalegoen plaza. Sokak ez dezala etenik izan!

Argazkilaria: Alex Berasategi

SB soka-dantza 1SB soka-dantza 2SB soka-dantza 3

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.

HARITZ EDT

HARITZ EDT

Haritz Euskal Dantzari Taldea

ELGOIBAR | 1973

Posta Kutxa: 183

20870 Elgoibar

Kontaktua:

Tfnoa: +34 686 63 31 78

Email: haritzdantza@gmail.com

Instagram: @haritzedt