Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea HARITZ EDT Arriagan Aunitz Urtezekin

Dokumentuaren akzioak

Arriagan Aunitz Urtezekin

2011/10/18 14:19
Edozein ekitaldik badu ere bere xarma, urduritasunak pizteko garra eta ikusleen txalo-hotsen dosi on bat, Bilboko Arriaga antzokian dantzatzeak guzti hori biderkatzeko gaitasuna dauka. Beste behin ere aurreko domekan plazer eta ohore hori izan genuen Juan Antonio Urbeltzen zuzendaritzapean Argia dantza taldeak aurkeztutako "Aunitz Urtez" ikuskizunaren baitan, ohi bezala Iruñeako Duguna eta Eibarko Kezka taldeen konpainia onarekin.



Iruñeako San Fermin Aldapakoaren eta Arrateko Amaren ezpata-dantzak, irradaka, Erronkariko Ttun-ttuna, erregelak eta beste hainbat dantza izan ziren ikusgai Arriagako oholtza gainean.

Elgoibartik ere hamazazpi lagunek osaturiko dantzari espedizioa joan ginen bilboraino: Unai Lizarralde, Amaia Belza, Jon Lizarralde, Izaskun De Marcos, Jael Lizundia, Ane Astigarraga, Ander Conde, Cristina Conde, Jokin Salegi, Laura Agirregomezkorta, Aitor Aranzamendi, Iera Larrañaga, Sergio Agirregomezkorta, Maialen Astigarraga, Mikel Olaizola, Eire Vila eta Josu Espilla.



Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.

HARITZ EDT

HARITZ EDT

Haritz Euskal Dantzari Taldea

ELGOIBAR | 1973

Posta Kutxa: 183

20870 Elgoibar

Kontaktua:

Tfnoa: +34 686 63 31 78

Email: haritzdantza@gmail.com

Instagram: @haritzedt