Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Dantzan

Orain arteko ekarpenak

Kulturak Palestinako genozidioa salatzeko manifestazioa deitu du

2024/02/29

P alestinar i elkartasuna adierazi eta genozidioa etetea eskat zen duen manifestazioa deitu dute hainbat Kultura egile, sortzaile eta artiste k martxoaren 17rako. Palestinak pairatzen duen egoeraren aurrean kultura a rlotik agerraldi masibo bat eg...

Gehiago irakurri

Lau pastoral plazaratuko dira 2024 urte honetan

2024/02/23

Aurtengo urtea emankorra izango da pastoralei dagokionez, lau pastoral emango baitira; bi Zuberoan eta beste bi Zuberoatik kanpo: Iruñean (Nafarroa) eta Xarneguko (Lapurdi-Nafarroa Beherea) zonaldean. Gure herriko lau historia ezagutaraziko dira oholtzan antzerki, dantza, musika eta koplen bidez....

Gehiago irakurri

Musikarik gabe dantza eta festarik ez; "Ez genuen eskapatoriarik, hau zen gure destinoa"

2024/02/12

"Akordeoia pixka bat jo, gazteekin elkartu eta kalejiran ibiltzen gara etxez etxe umore ona eta giroa armatuz hor ibiltzen gara". Dantza eta festa egunak ditugu inauteriak eta horretarako ezinbestekoa da musika, musikarik gabe zail da festa. Arantzarrak dantzan eta kantuan jartzeaz arduratzen diren...

Gehiago irakurri

Inauteriak 2024 oinarrizko egutegia

2024/01/26

Kaskarotak eta maskaradak kasik urtearekin batera hasi dira eta jarraian etorri dira beste zenbait inauteri festa. Goiztiarrenak urtarrilean ari dira ospatzen, baina aurten inauteri gehienak datoz oso goiz. Otsailaren 8an izango da Ostegun gizena eta 13an Inaute asteartea. Hadi! Asteartea...

Gehiago irakurri

Santibate eta libertimenduak 2024

2024/01/25

Bolant-dantzariak eta zirtzilak, koko-zuriak eta koko-beltzak... Dantza, musika, bertsoa, ziria, kritika, umorea, algara edota negarra. Inauteri garaiarekin batera badator libertitzeko garaia, badatoz libertimenduak. Nafarroa Beherean, Lapurdin, Nafarroan zein Gipuzkoan. Libertimenduak eta santi...

Gehiago irakurri

Maskaradak 2024

Pagola
2024/04/27 09:00

Maskaradak 2024

Lakarri-Altzai
2024/04/21 09:00

Gipuzkoako Ondare Saria jasoko du gaur Ikerfolk-Argiak

2024/01/17

Juan Antonio Urbeltzek (1940) eta Marian Arregik (1944-2018) gidatutako Ikerfolk-Argia proiektua eta lantaldearen ibilbide eta ekarpen oparoa sarituko du gaur Gipuzkoako Foru Aldundiaren Kultura sailak Ondare Sariaren bidez Donostiako Santa Teresa komentuan egingo den ekitaldian. Kultura ondarea ba...

Gehiago irakurri

Dantza-musika argitaratu zuen kulturgilea hil da: Iñaki Beobide

2024/01/16

Euskal kulturgintzaren sustapenean hainbat alorretan aritu zen Iñaki Beobide (Zumaia, 1934-Donostia, 2024) hil da. Antzerkian Jarrai taldea sortu zuen, ETBren sorreran parte hartze garrantzitsua izan zuen, eta dantzari dagokionez, Euskal Dantzarien Biltzarraren lehen urteetan antolaketa lanetan pa...

Gehiago irakurri

Dantza, kantua eta jan-edana, kaskarotak martxan!

2024/01/08

Urtarrileko lehen asteburuarekin atera dira kaskarot goiztiarrenak. Beskoitzekoak izan dira lehenak eta otsail hasierara arte larunbatez eta igandez astero ibiliko dira herriko auzoetan etxez etxe dantzan eta festan. Goiztiarrenak eta irteera gehiena egiten dituztenak dira Beskoitzeko kaskarotak, b...

Gehiago irakurri

Orain arteko erantzunak

Dantzan.com on Goizueta: Inauteriak 1991

2014/02/26

Ttipi-Ttapan irakurri dugunez, pasa den larunbatean, garai batean zagi-dantza nola egiten zuten erakusten ibili da Joxe Mari Narbarte Goizuetako gazteei. Gaztetan dantza egindakoa da Joxe Mari Narbarte, eta bere esanetan oraingo gazteek oso desberdin dantzatzen dute eta beraiek nola egiten zuten erakusten aritu zaie.

https://erran.eus/goizueta/[…]eska-mutikoek-gazte-txokoan

Dantzan.com on Raices 14 - Ordizia: brokel-dantza 1973

2014/02/25

Jose Ignazio Ansorenak bideo honi buruzko hainbat argibide emanez idatzi digu. Berak txistulari gisan parte hartu zuela grabazioan eta 1973. urtean izan zela. Parte hartu zuten dantzarietako batzuren izenak ere eman dizkigu. Hona bere mezua: "Egia da KRESALA Taldeak grabatu zuela, 1973ean. Neu ere tarteko, oraindik ikasle besterik ez banintz ere, txistulari gisan. Baina besterik ezean... Nirekin batera aritu zen atabalaria, Pello Cuesta. Ongi gogoratzen naiz lekua nolakoa zen, baserri eder baten ondoan eta Ordizia herritik ez oso urruti, ez ordea, nola iristen zen ezta zein izen zuen ere. Mikelek aipatzen duen kontua, Goierri taldeari eskaini zitzaiola eta uko egin zuela, izan liteke oso garaiko kontua delako. Baina guk ez genuen horren berririk izan. Dantzariak hauek dira: Xabier eta Iñigo Arregi anaiak (hau orain pare bat urte hila), Iñaki Olano, Aitor Aizpurua, Xabier Sagastibeltza, Jose Ignazio San Jose, Leixa, Víctor Casín, Hippie, eta Xabier Otaegi, Txirri".

Dantzan.com on Dantza sustatzeko Jaurlaritzaren 2013ko diru-laguntzak

2014/02/14

2014ko otsailaren 14an ebazpen honen zuzenketa bat argitaratu da Euskal Herriko Agintaritza Aldizkarian. Sorkuntza koreografikoa alorreko diru-laguntzen zerrenda aldatu da, eta beraz, azken zerrenda honakoa da:
- Judith Argomaniz Jimenez: Hooked
- Idurre Azkue Iruretagoiena: Bailar por bailar (es tontería?)
- Amparo Badiola Mazariegos: Palabras invisibles
- David Guerra Garcia: Outline
- Ziomara Hormaetxe Fernández: Symbiosis
- Maria Ibarretxe del Val: Pink flamencos
- Izaskun Lapaza Rodriguez: Fase tres
- Atxarte Lopez de Munain: Konstruktoen teoria
- Maria Martín Escudero: Re en sol mayor

Dantzan.com on Inauteriak 2014 oinarrizko egutegia

2014/02/09

Aipatu data egutegian sartu dugu jada, mila esker.

Dantzan.com on Inauteriak 2014 oinarrizko egutegia

2014/02/08

Mila esker abixatzearren, atxikitu dugu egutegira.

Dantzan.com on Inauteriak 2014 oinarrizko egutegia

2014/02/08

Atxikitua, eskerrik asko, Jon!

Dantzan.com on Inauteriak 2014 oinarrizko egutegia

2014/02/07

Eskerrik asko abisuagatik, eguneratu dugu egutegia.

Dantzan.com on Maskaraden inguruko galderak Zuberoako Mihia Pitz telebistako lehiaketa berrian

2013/10/14

Maskaradetan emakumeek lehen aldiz non eta noiz parte hartu zuten galdearen inguruan idatzi digu Marcel Bedaxagarrek. Hauxe esaten digu: "Ene ustez, egün bat baizik ez züen egin Barkoxen. Eta ondotik, ez da emazterik izan maskaradetan 31 urtez. Urdiñarben ziren berriz agertü eta geroztik beti hor dira, salbü Eskiulan, herri horrek emazteen maskaradak egin ondoan, gizonenak egin beitzütian urte zonbait berantago (Gamere Ziihigako aitzineko maskaraden ber urtean eta ber ihautean).
Dantzan

Dantzan

dantzan 2001. urtean sortu zen eta 2003tik dantzan.com dantza sustatu eta hedatzeko elkarteak kudeatzen du.


Babestu dantzan.com