Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Dantzan

Orain arteko ekarpenak

Dantzan egiteagatik atxilotuta

2020/05/05

Haneen Hossam egiptoar gaztea atxilotu dute sarean, TikTok sare sozialean adibidez, zabaldu dituen bideo eta argazkiek libertinajea bultzatzen dutela akusatuta. Bideo honetan ikus ditzakegu bera dantzan ageri den zenbait irudi. Hamabost egunetarako kartzelatu dute. Mikel Ayestarenek azaldu duenez John Talaat Egiptoko diputatuak esan du sare sozialen bidez Egiptoko ohitura eta tradizioak moralki urratzen dituzten gazteen ordezkaria dela Haneen Hossam eta zigor gogorragoa eskatzen du. Ez da egunotan Egipton dantza egiteagatik atxilotu duten emakume bakarra, Sama el-Masry sabel-dantzari ezaguna ere atxilotu baitute. Irudiak: Haneen Hossam

 

Iruinkokoa edo kultur aktibismoa denean txertoa

2020/05/05

Izurriteak eta gaitzak uxatzeko zereginean lanak pilatzen hasi zaizkio Iruinkokoari. Covid19 pandemiak Iruñean eztanda egin aurretik jokatu da Iruinkokoa Nafarroako hiriburuan, euskara eta euskal kultura gaixotuta dituzten kokoen aurkako txerto moduan plazaratu ere.  Aurten bigarren aldiz eman ...

Gehiago irakurri

Iurretako dantzariak: Banangoa lau pausotan

2020/05/04

Iurretako Mikel Deuna dantza taldeko Eneko Abasolo "Abarkas" dantzariak banangoa Iurretan nola dantzatzen den lau pausotan erakusten digu bideo honetan. Lau pausotan zatituta azaldu du banangoa: buelta, puntapioa, gurutzea eta grabileta. Pauso horiek banaka eta mantso erakusten ditu, urratsez urrats dantza osatuz. Behin dantza erakutsita, Iurretako zenbait dantzari, gaur egun taldean dihardutenak, eta aurreko belaunaldietakoak, hala nola  Laia Gurrutxaga, Amaia Elizaran, Joseba Agirre “Iketza eta Unai Esturo ageri zaizkigu banangoa dantzatzen beraien etxeetan. Irudiak: Iurretako dantzariak. Banangoa 4 pausotan, 2020-05-04.

Zumaia: Santelmoak 1977 dantza emanaldia

2020/04/30

Zumaiako Beti Gazte dantza taldeak 1977ko San Telmo jaietan eskainitako emanaldiko irudiak dituzue bideo honetan. Santelmoetako irudiak jasotzen dituen bideo-dokumentala argitaratu du Baleikek; irudiak Joseba Zubiaurrek utziak dira. Orduko Beti Gazte taldeko dantzariak ageri dira Beheko Plazan, frontoiaren aurrealdean, dantzan. Agintariena, ezpata-dantza, makil handiena, zinta-dantza, arku-dantza eta kaskarot-dantzako zenbait irudi jaso dira. Ikurrina legalizatu eta hiru hilabete besterik pasa ez direnean indartsu astintzen du dantzariak dantzari-dantzako agintariarenean.

Egun santelmoetan ohitura da herritarrak arrantzalez edo mahoizko arropak jantzita irtetea kalera, baina irudietara begiratzen badugu urdinez dabiltzan bakarrak kaskarot-dantza edo arrantzale-dantza dantzatzen ari diren neskak dira. Beti Gazteko dantzari izandako bati brokel-zikloa dantzatzen ageri diren dantzarien arropak nahiko arrotzak egin zaizkio eta Zarauzkoak izan zitezkeela pentsatu du. Hori horrela, Zarauztik argitu digute Zumaiako Beti Gazte taldearen ardura urte askoan zehar Iñazio Alberdi zarauztarrarena izan zela. 1960ko hamarkadan Zarauzko Ondartza dantza taldeko dantzari ezaguna izan zen. Gero, taldea desegin zen eta bera Zumaiara ezkondu zen. Badirudi Ondartzako jantziak Zumaiara eraman zituela. Irudiak: Baleike, Joseba Zubiaurre. Santelmoak, dantza emanaldia, 1977.

Dantzaren Nazioarteko egunak bat eginda

2020/04/29

Ez ohiko egoeran bada ere, dantzan ospatu dute dantzariek Dantzaren Nazioarteko eguna. Euskal Herriko eta munduko hainbat dantza konpainiak eta eskolak bideoak argitaratu dituzte gaurko egunari keinua egin eta dantzari guztiei merezi bezalako eguna opatzeko asmoz. Dantzaren Nazioarteko Egunean, ino...

Gehiago irakurri

Oñatiko Korpus eguna bertan behera geratu da

2020/04/28

Honako oharra zabaldu dute Oñatiko Korpus eguna antolatzen duten elkarteek: Oñatiko korpus eguna, jasota dauden dokumentuen arabera XVI. mendetik gaurdaino ospatzen den jai erligioso, kultural eta folkloriko garrantzitsuenetakoa da Oñatin. Oñatiko herriak 500 urtetik gora daramatza egun bere...

Gehiago irakurri

Bideo-tutorialak Dantzanen

2020/04/28

Hona hemen hainbat dantza ikasteko bideo-tutorialak, azken urteotan tokitan tokiko dantzariek eskaini dizkigutenak Dantzan-en: Zuberoako dantzak, Oñatiko Korpus dantzak, Lesakako San Fermin eguneko ezpata-dantza, Lekeitioko eguzki-dantza, Lantzeko zortzikoa, Luzaide eta Donapalen dantza-jauziak eg...

Gehiago irakurri

Teknopolis: Ondare immateriala erregistratzen

2020/04/27

Ondare ez materiala ahalik eta xeheen dokumentatzeko balio dezakeen sistema digitala garatu dute Grezian eta proiektuaren berri jaso dute ETBn eskaintzen den Elhuyarren Teknopolis saioan. Gizateriaren kultura ondare ez materiala digitalki gordetzeko helburua duen proiektu europarraren berri ematen dute hainbat ikerlarik. Kultur adierazpenak belaunaldiz belaunaldi transmititzen dira eta askotan ez dira dokumentatzen errazak izaten. Bideoan ikus dezakegunez, ikerlariek teknologia berriak erabiltzen dituzte dantzarien mugimenduk erregistratzeko. Ikertzaileek uste dute sentsoreek bidalitako seinaleak prozesatuz produkzio artistikoaren aspektu fisiologiko ezberdinak aztertzeko modua aurkitu dutela. Jatorri ezberdineko datuekin, ikertzaileek arte tradizional bakoitzarentzat eredu jakin bat sortzen dute, horrela alor artistiko berriak ikertu daitezke. Musika instrumentu berriak sortzeko modua ere garatu dute. Unescok ohartarazi du globalizazioaren eraginez kultur ondarearen zati handi bat galtzen ari dela eta ikertzaileek arazo horri teknologia berriekin erantzun nahi izan diote, kultur ondare imateriala grabatzen, ikertzen, bistaratzen edota partekatzen. Tradizioa digitalizatzen, Teknopolis, ETB1, 2017-02-25.

Gregory Vuyaniren 2020ko Dantzaren Nazioarteko Eguneko mezua

2020/04/27

Gregory Vuyani MAQOMA dantzari, koreografo eta aktore hegoafrikarrak izan du, apirilaren 29an ospatzen dugun Dantzaren Nazioarteko Eguneko mezua idazteko ardura. Dantzaren bidez saiatzen da Vuyani munduari zentzua ematen, askatasunerako tresna da Vuyanirentzat dantza eta mundua hankaz gora jarr...

Gehiago irakurri

Juanma Oronoz, Goizaldiko dantzari eta zuzendaria izandakoa hil da

2020/04/25

Goizaldi dantza taldea sortu zutenetakoa, dantzari, dantza-maisu eta dantza sustatzaile nekaezina, gaur hil da Juanma Oronoz 88 urterekin. Bere ibilbidea Goizaldi dantza taldeari guztiz lotuta burutu du Oronoz-ek, baita heriotzean ere, izan ere, Goizaldi dantza taldearen lehen emanaldia apirilaren ...

Gehiago irakurri

Orain arteko erantzunak

Dantzan.com on Dantza tradizionaleko monitore ikastaroa BDBren eskutik

2012/11/15

Jakin dugunez, ikastaro hau urrian hastekoa zen, baina matrikulazio urria izan zuenez ez zen martxan jartzerik izan.

Dantzan.com on Areatza: Aurreskua 1925

2012/11/12

Hemen Mikel SArriegik aipatzen du Hermuako Barteko aurreskua: http://www.dantzan.com/[…]/hermua-barteko-aurreskua-2012

Dantzan.com on Maskaradak Zuberoan 1968 urtean

2012/11/12

Eskerrikasko Xabier! Asko estimatzen ditugu zure besarkada eta animoak. Gu gozatzen ari gara, eta altxor hauek gozatzen ez dituenak berak galtzen du!

Dantzan.com on Jabier Aranburu, Baryshnikov jaio eta James Dean hil zen dantzari ordiziarra

2012/11/12

MIla esker zuen erantzunengatik Mikel eta Joseba. Emandako informazioa Jabier Aranburu-ri buruzko orrialdean joango gara jartzen:
http://www.dantzan.com/dantzariak/jabier-aranburu

Dantzan.com on Maskaradak Zuberoan 1968 urtean

2012/11/07

Eskerrik asko Xabier!

Dantzan.com on Pagola: Pette Basabürü 1982

2012/11/01

Bil Xokoa blogean irakurri dugunez Pagolak egindako Pette Basaburu pastoral horretan, Batista Urrruti aritu zen errejenta lanetan, Jean Mixel Bedaxagar txirulari eta Gat Arane atabalarekin.
http://batmantxo.over-blog.[…]tte-basaburu-109093899.html

Dantzan.com on Elburua Gernika 1962

2012/10/31

Txomin Unzaluk zenbait argibide eman dizkigu bideo honetan agertzen diren dantzarien inguruan: "Hor doaz irudiei buruz nere azalpenak:Eguna: 1965.eko maiatzaren 25a. Egun horretan jendaurrean berreskuratu zen Gernikako Elai-Alai taldea, militarren erreboltaren ostean deseginda. Lekua: Gernikako Pasealekua. Dantzariak: Txapelduna, Rufino Garai Azkarai "Mili". Muxikarra. Lumoko Santa Luzian "Erregeletako" aurreskularia (1904-1996) Bestea, Iñaki Garai Legarreta . Elai-Alairen dantzari ohia. (1975.an maiatzaren 14an, Guardia Zibilak erailda Blanca bere emaztearekin batera beren etxean.)"

Dantzan.com on Euskal Herriko Lapurdi probintziako inauteri eta negu ohituren zerrendatze bati buruz

2012/10/10

Liburua Elkarlanean-ek banatzen du:
http://www.elkar.com/[…]/a000000273952

Eta beraz, bere liburudenden sarean, webgunearen bidez, edo banaketa talde horrekin lan egiten duten liburudenden bidez erosi daiteke.
Dantzan

Dantzan

dantzan 2001. urtean sortu zen eta 2003tik dantzan.com dantza sustatu eta hedatzeko elkarteak kudeatzen du.


Babestu dantzan.com