Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Dantzan

Orain arteko ekarpenak

Ezpata-dantza eta brokel-dantza Irunen errotzeko asmoz plazaratu ditu Kemenek

2022/06/28

“Egun borobila izan da, suertea izan dugu; euririk ez, kaleak lehor eta jendea lagun izan dugu”, dio Eder Valladares Irungo kemen dantza taldeko kideak ezpata-dantza aurkeztu eta biharamunean. San Martzial aurreko igandean, ekainak 26, ezpata-dantza eta brokel-dantza egin dituzte Irungo kaleeta...

Gehiago irakurri

Jondane Johaneren dantza Betzulatik Larrunera

2022/06/23

E kainaren 23an, Donibane, San Joan edo Jondane Johane bezperan, udako solstizioa ospatzeko une berezia izaten da, sua eta ura, kantu eta dantza izaten dituena ardatz nagusi. Mixel Etxekoparrek Jondane Johane branlea sortu zuen data honetan mendian dantzatzeko. Hemen Etxekoparrek berak helarazi d...

Gehiago irakurri

Garbiñe Karasatorre: "Nik uste dut dantzakia dantzari bakoitzarena dela eta norberari ateratzen zaiona egin behar duela"

2022/06/10

Dantzakia dantzatzeko ohiturari eusteaz gain ondorengo belaunaldiei erakutsi die Garbiñe Karasatorrek (1962, Etxarri-Aranatz). Ekainean San Kirikiko eta San Adrian egunez eta abuztuan Andra Mari egunean dantzatu ohi da dantzakia Etxarri-Aranatzen. Galtzear egon zen dantza, baina kintoei esker gord...

Gehiago irakurri

Lucia Lacarrak eta Iratxe Ansak Espainiako Max sariak eskuratu dituzte

2022/06/07

SGAE fundazioak antolatutako Espainiako Arte Eszenikoen 25. Max saria k banatu dituzte Menorcan (Herrialde Katalanak) ekainaren 6an eta Lucia Lacarrak emakumezko dantzaririk onenaren saria eta Iratxe Ansak koreografiarik onenarena jaso dituzte. Ansa CreAcción obrarengati...

Gehiago irakurri

Aingeru Berguices, musikari eta folklore ikertzailea hil da

2022/06/07

Musikari profesional eta folklore ikertzaile ibilbide eta ekarpen oparoa egindako  Aingeru Berguices Jausoro (Bilbo, 1957 - Galdakao, 2022) hil da ekainaren 3an 65 urterekin. Oskorri musika taldeko kide izan zen beste hainbat talderen artean eta akordeoiaren historia soziala ikertu du bereziki, b...

Gehiago irakurri 2

Joseba Sarriegi: “Futbola eta dantza betidanik gustatu izan zaizkit, eta inoiz ez dio eragin batak besteari”

2022/05/31

Aitaren bideari jarraipena eman dio Joseba Sarriegik (Beasain, 1994), aurreko belaunaldietatik jasotako Beasaingo dantzak ondorengoei erakusten aritzen baita. Beti izan da berezia Loinazko San Martin ezpata-dantza berarentzat, are bereziago aita falta denetik. Xabier Sarriegi Paxatxo dantza mais...

Gehiago irakurri

'Azken dantza maisua' dokumentala ekainaren 3an estreinatuko da

2022/05/26

Dantza, transmisioa, kirola eta generoaren inguruko kezkei erreparatu nahi izan diote pasa den urtean hil zen Xabier Sarriegi Pasatxo  (1958-2021) dantza-maisua abiapuntutzat duen Azken dantza maisua dokumentalean ; ekainaren 3an estreinatuko da, 19:00etan, Beasaingo Usurbe antzokian. Pasatxo...

Gehiago irakurri

Dantzertiko sarbide probetako izen-ematea zabalik da maiatzaren 20ra arte

2022/05/11

Dantzako goi-mailako ikasketak egin nahi dituzten ikasleek maiatzaren 20ra arte izena eman dezakete Dantzertin . Lau urteko iraupeneko goi-mailako dantza ikasketak, unibertsitate graduen baliokideak, eskaintzen ditu Dantzertik, Euskadiko Arte Dramatiko eta Dantza Goi Mailako Eskolak, Bilbon. Eskol...

Gehiago irakurri

Alicia Amatriainek oholtza utziko duela iragarri du

2022/05/10

Bi hamarkadatan Alemaniako Stuttgart balleteko lehen dantzari gisa aritu ondoren Alicia Amatriainek (Donostia, 1980) eszenatokiak utziko ditu. Aldakako lesioak eta amatasunak bultzatu du erabakia hartzera. Alemaniako balletak Amatriainen agurraren berri eman du eta adierazi du horretarako Onegi...

Gehiago irakurri

Lide Aranak eta Iker Arruek Gipuzkoako Dantzaren Saria jaso dute

2022/05/04

Dantzaren hilabeteari amaiera emateko Gipuzkoako Dantzaren XIX. Sariak banatu ditu Gipuzkoako Dantza Profesionalen Elkarteak (GDPE), eta, XIX. edizio honetan, Iker Arrueren eta Lide Aranaren ibilbidea aitortu nahi izan dute dantzarekiko duten dedikazioa, pasioa eta lanagatik. Apirilaren 30ean egin ...

Gehiago irakurri

Orain arteko erantzunak

Dantzan on Kontra-dantzan 1967

2017/10/23

Bai, horixe adierazi nahi genuen ezohiko horrekin, dantzan-en ez ditugula maiz jartzen horrelakoak, kontra-dantzak jartzen ditugunean gehienetan testuinguru folklorizatuetakoak izaten baitira. Baina ez dugu esateko moduarekin asmatu. Mila esker!

Dantzan on Galtza luzeak jazteagatik 10 pezetako isuna

2017/10/16

Mila Garaik honako testigantza utzi digu facebooken: "Garai haiek...!!! Ni baino nagusixagoa den ahizpa izan zen gure etxien prakak jantzi zittuen lehena. Ekinien zebiltzenak ( orduen txarto ikusita zegoen eta ) aittek eta amak isildu eitxen zituzten " Bizkargire aldatz gora joaterakoan atzetik doazenak prakekin barruko erropak ez ziela ikusiko..." eta horrelakoak esanez. Orduen, ulie labur labur eroatie be ez zen ondo ikusten "mutilen moduen"... atxakixe- luziekin "guapiau" gauzela esanez. Ni neuk be ia 1967...rarte nahiko luzie eroan nuen..."

Dantzan on Prozesioetako dantzen eta "dantza luzeen" inguruko ikastaroa Cuencan

2017/10/05

Eskerrik asko, Mikel, jakinarazteagatik. Pena, bai.

Dantzan on Hernio: fandangoa 2009

2017/09/21

Eskerrik asko Patxi, ekarpenagatik.Bideoa orain 6 urte, 2011n, argitaratu genuen Dantzan.eus-en, Youtubetik jasota. Orain, Hernioko erromerien garaia dela aitzakia hartuta, duela urte batzuk argitaratutako sarrerak gogoratzeko erabiltzen dugun "dobla" atalarekin berriro zuekin partekatu nahi izan dugu.

Dantzan on Orain 75 urte, Orion, emakumeek dantzatu zuten aurreskua Kontxan lortutako garaipena ospatzeko

2017/09/14

Eneko eta zuri esker izan genuen Xabier, argazki horien berri duela urtebete. Mila esker!

Dantzan on Euskal dantza tradizionala baztertu du berriz (2017) Etxeparek

2017/07/28

2017ko uztailaren 27an, Euskal Herriko Buletin Ofizialean publikatu da Etxepare Institutuak "artea, musika eta dantza euskararen eremu geografikotik kanpo zabaltzeko" diru-laguntzarako partidan, 10.000 euro gehiago jarriko dituela.

Dantzan on Inauteriak 2017 oinarrizko egutegia

2017/01/24

Eskerrik asko bioi informazioagatik.

Dantzan on Plazako dantza aberasten: ingurutxoak eta kontra-dantzak

2017/01/16

Kaixo Goizane,
Guk froga egin dugu, eta prezio diferentzia euskarazko eta espainolezko orrien artean dago. Ziurrenik akatsen bat izango da. Guk dugun informazioaren arabera, 45€-koa da Kutxako bezeroentzako prezioa. Nolanahi ere, bide zuzenena Kutxa Kultur Gelakoekin argitzea izango da. Hemen duzu beren webgunean daukaten telefono-zenbakia: 900 44 55 66
Eskerrik asko zure ohar zorrotz eta zehatzagatik.

Dantzan on Horra, horra, gure Olentzero!

2016/12/29

Bai, halaxe da Elur, twitterren aritu ziren horretaz hizketan Gari Garaialde eta Leire Narbaiza: https://twitter.com/GariGaraialde/status/811528317388124160
Dantzan

Dantzan

dantzan 2001. urtean sortu zen eta 2003tik dantzan.com dantza sustatu eta hedatzeko elkarteak kudeatzen du.


Babestu dantzan.com