Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Dantzan

Orain arteko ekarpenak

Euskal dantzak 1922an, folklorista britainiar baten begietan

2009/06/11

1922an Janet Heatley Blunt folklorista Euskal Herrian izan zen, bertako dantzak ikusi eta horien inguruko informazioa biltzen. Zuberoan, Nafarroa Beherean eta Gipuzkoan izan zen, eta hainbat dantza dokumentatu zituen argazki, testu eta partitura bidez. Bildutako material interesgarri hori eskura dugu orain English Folk Dance and Song Society elkartearen ekimen bati esker.

Gehiago irakurri

Guardiako dantzak Indarra dantza taldearen eskutik

2009/06/09

Gasteizko Indarra dantza taldeak Guardiako hainbat dantza eskaini zituen 2009ko urtarrilaren 17an, Galdakaon, Ibilaldiaren ospakizunetan, eta Andra Mari dantzari taldeak gonbidatuta. Arku-dantza, kalejira, makil-dantza, jota eta txulalai ikus daitezke ondoko bideoetan.

Gehiago irakurri

Amaitu dira luzamenduak

2009/05/27

Dantzariek joko polita eman diote asteburuan Berria egunkariari Eibar-Gasteiz autobidearen inaugurazioaren berri emateko. Ekitaldian dantza egin behar zuten bi dantzariak luzamenduak egiten ageri dira autopistaren ertzean eta "Amaitu dira luzamenduak" titularrarekin joko bikoitza egin du kazetariak, dantzarien hankak adina luzatu diren errepide-lanei erreferentzia eginez.

Gehiago irakurri

Udako dantza ikastaldiak Donostian

2009/05/26

Ohi bezala, udako dantza ikastaldiak antolatu ditu Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura Sustapen eta Hedapeneko Zuzendaritzak. Dantza klasikoa eta garaikidea izango dira ikasgai. Orlando Salgado izango da dantza klasikoko irakaslea, eta Nadine Gerspacher dantza garaikidekoa. Artelekun egingo dira ikastaroak ekainaren 29tik uztailaren 10era.

Gehiago irakurri

Dantza kalera ADDE-ren eskutik Dantzaren Egunean

2009/05/22

ADDEk, Euskal Herriko Dantza Profesionalen Elkarteak, dantza kalera atera zuen apirilaren 29an Dantzaren Nazioarteko Eguna ospatzeko. Bilbon, Arriaga antzokiaren aurrean prestatutako "eskenatoki" bitxi batean hainbat dantza estilo eta proposamen aurkeztu zituzten. Hona horien berri emateko prestatu duten bideoa.

Gehiago irakurri

Donostia Dantzan erromeria 2009

2009/05/13

Maiatzaren 16an, larunbatea, ospatuko da Donostiako Konstituzio Plazan Donostia Dantzan erromeria. Dantzaldiarekin batera Berastegiko San Juan dantzak eskainiko dituzte bertako dantzariek.

Gehiago irakurri

Aurreskua Patxi Lopez-en Lehendakari kargu hartzean

2009/05/07

Eusko Jaurlaritzaren Lehendakari kargua hartu du gaur Patxi Lopez-ek Gernikan, eta ekitaldian izan diren nobedadeen artean aurreskua bera irudiz aldatuta aurkeztu da. Aurreskularia zuriz, baina kolore gorriko apaingarririk gabe (ez gerriko ez abarketetan) eta musika oboez jota aritu da Lehendakari berriaren aurrean dantzan. Hemen kargu hartzearen eta aurreskuaren bideoa.

Gehiago irakurri 9

Jaurrietako Axuri-beltza dantza estreinatu zela 40 urte

2009/05/04

1969ko maiatzaren 4an estreinatu zuen Argia dantzari taldeak Axuri-beltza edo Jaurrietako nesken-dantza. Garai batean dantza izan zena berreskuratzeko modurik ez, eta Azkuen kantutegiak jasotzen zuen doinuan oinarrituta dantza berregin zuen Juan Antonio Urbeltzek.

Gehiago irakurri

Tolosako Udaberri Huescan arituko da asteburuan

2009/04/22

Huescako Gurrea de Gallego herrian emanaldia eskainiko du asteburu honetan Tolosako Udaberri dantza taldeak. VI Muestra de Danzantes «Villa de Gurrea de Gállego» jaialdia ospatzen da asteburuan, eta Zaragoza, Lleida, Teruel eta Huescako taldeek parte hartuko dute Gipuzkoarrekin batera.

Gehiago irakurri

Euskal dantza taldeen direktorio bat

2009/04/21

Askotan deitu edo idazten digute halako dantza taldearen telefonoa edo bestearen emaila eskatuz. Batzuetan ez da erraza gertatzen dantza taldeokin kontaktuan jartzea. Horregatik euskal dantza taldeen direktorio bat sortzea pentsatu dugu. Baina direktorio horretan bakoitzak erabakiko du zein datu eman nahi dituen. Sartu dokumentuan eta zure taldearen kontaktua erraztu nahi baduzu bete laukitxoak.

Gehiago irakurri

Orain arteko erantzunak

Dantzan on Dantza taldeen entseguak baimendu dituzte EAEn

2021/01/22

Kaixo Leire, EAEko dekretuetan ikuskizuneri dagokionez ez dira profesional eta ez profesionalak bereizten. Hauek dira abenduaren 10ek dekretuak jasotako neurriak ikuskizunak egiteko:

2) Kultura-ikuskizunak egin ahal izango dira publikoarekin instalazio propioetan edo kirol-gune itxietan edo beste eraikin mota batzuetan, gehienez ere ehuneko 50eko edukierarekin, eta gehienez ere 400 pertsonarekin. Instalazioetan pertsonen arteko segurtasun-distantzia mantentzeko beharrezko neurriak ezarri beharko dira, edo, halakorik ezean, babes fisikorako neurri alternatiboak baliatuko dira. Maskara erabiltzea nahitaezkoa izango da, nahiz eta pertsonen arteko segurtasun-distantzia 1,5 metrokoa izan. (Bizikidetza-unitateen kasuan izan ezik, halakoetan ondoz ondoko eserlekuetan eseri ahalko dira eta).

3) Aire zabaleko kultura-jarduerak eta -ikuskizunak egitea baimentzen da, baimendutako edukieraren ehuneko 50eko gehieneko edukiera baimenduarekin, eta gehienez ere 600 pertsonara arte. Pertsonen arteko segurtasun-distantzia mantentzeko beharrezko neurriak ezarri beharko dira, edo, halakorik ezean, babes fisikorako neurri alternatiboak baliatuko dira. Maskara nahitaez erabili beharko da, nahiz eta pertsonen arteko 1,5 metroko segurtasun-distantzia mantendu (bizikidetza-unitateen kasuan izan ezik, halakoetan ondoz ondoko eserlekuetan eseri ahalko dira eta). Ikusentzuleak eserita egon beharko dira eta aulkia aurrez esleitzea eskatuko da. Artista-taldeei dagokienez, interpreteen arteko interakzioa baimenduta egongo da ikuskizunak irauten duen bitartean.

Dantzan on Dantza taldeen entseguak baimendu dituzte EAEn

2021/01/13

Nekane Arriaga: Muxiko dantza irakaslea naizenez, eskertzen da hartutako neurria.

Dantzan on Dantza taldeen entseguak baimendu dituzte EAEn

2021/01/12

Eskerrik asko Patxi. Bai, lehen orduan ez zegoen argitaratuta eta atzoko informazioarekin moldatu behar izan gara baina goiz erdian argitaratu da dekretua eta neurriak argiago daude orain.

Dantzan on Dantzaren sektore profesionalean emakumeek gizonek baino aukera gutxiago dituzte

2020/12/11

Aitortu behar dugu pena handiz irakurri dugula esaldi hau Jemima Canon txostenean: "Lehenik esan behar dugu Euskadin ez dagoela dantzan espezializatutako hedabiderik." Beraz, gu, dantzan.eus, ez gara existitzen?

Dantzan on Kantiniersak maka beltza ordezkatu zuen

2020/11/06

Marcel Bedaxagar: Marcellin Héguiaphalek kontatü zeitan istoria, xiberoko dantza zinez ontsa ezagützen bai eta hain ejerki dantzatzen düan berezilari baten ganik. La cantinière des mascarades souletines a remplacé une maquerelle au XIX°. Par un grand spécialiste (et danseur) des danses de Soule.

Dantzan on Erromeria izango da ardatza Inpernuko Poza jardunaldian

2020/10/28

Euskal Herriko Trikitixa Elkarteak esan du egoerak horrela eskatuta eta arduraz jokatu nahirik, Inpernuko Poza XVIII. Jardunaldia ateak itxita egingo dituela. Bi hitzorduak ordu berdinean mantenduko dira eta streaming bidez zabalduko dituzte edonorentzat ikusgai EHTEren sare sozialetan.

Dantzan on Erromeria izango da ardatza Inpernuko Poza jardunaldian

2020/10/22

Euskal Herriko Trikitixa Elkartetik adierazi digute goizeko hitzaldia Aikok grabatuko duela eta aurrerago beraien plataforman eta sare sozialetan argitaratzeko asmoa dutela. Arratsaldeko mahai ingurua, berriz, Trikitixa Elkarteak grabatuko du artxiboan jasotzeko, ez da argitaratuko.

Dantzan on Aurreskua eta dantzari-dantza 1946

2020/10/21

Aitor Gorostiza: Oraindik ez dugu zehazki identifikatu Barakaldoko zein tokitan egiten duten dantza bideoan, baina Barakaldo dela, ziur: txistularia, Luis Torre, eta pasarte txiki batean, banangoaren eta makil dantzaren artean, Barakaldoko orduko alkatea ikusten da, Jose Maria Llaneza, ondoan Retuerto auzoko apaiza duela, aita Angel Castro. Aurreskuarena Gerardo Goiriena barakaldarra dela esan digute. Bestalde, Enkarterri deritzan dantzakera egiten dute dantzariek, ikusten denez.

Dantzan on Aurreskua eta dantzari-dantza 1946

2020/10/19

Mila esker aitor informazioagatik.

Dantzan on Dantza kinka larrian jarri du pandemiak

2020/09/29

Eskerrik asko zuen erantzunengatik! Zuen egoerak jaso eta plazaratu dituzuen gogoetetan oinarrituta "Dantzarako protokoloa" izenburua duen sarrera osatu dugu:
https://dantzan.eus/albisteak/dantzarako-protokoloa
Dantzan

Dantzan

dantzan 2001. urtean sortu zen eta 2003tik dantzan.com dantza sustatu eta hedatzeko elkarteak kudeatzen du.


Babestu dantzan.com