Euskal dantzak 1922an, folklorista britainiar baten begietan

Izan ere, 1922. urtean Euskal Herrian izan zen Janet Blunt, Zuberoan, Nafarroa Beherean eta Gipuzkoan hain zuzen ere. Bertan egindako egonaldian, hainbat dantza eta doinu dokumentatu egin zituen argazki, testu eta partituren bitartez. Bildutako material interesgarri hori eskura dugu orain English Folk Dance and Song Society elkartearen ekimen bati esker.
Elkarte horrek Erresuma batuko sei folklore biltzaile garrantzitsuren lanak digitalizatu eta sareratu ditu. George Gardiner, Anne Gilchrist, Henry Hammond, Francis Collison, George Butteworth eta Janet Blunt beraren lanak dira sarean kontsultagarri ditugunak. Tartean, esan bezala, Euskal dantzei buruzko hainbat argazki, testu eta partitura.
Dantzan.com-en ere jarri ditugu dokumento horiek ikusgai:
-
Argazkiak (Hauetako batzuk oso ezagunak dira: Zuberoako maskaradak, Nafarroa Behereko kabalkadak... Lastima kalitate kaskarrean eskaneatu dituztela).
-
Testuak [pdf] (Zuberoako eta Nafarroa Behereko dantzei, jantziei, musika tresnei... buruzko oharrak).
-
Partiturak [pdf] (Maskaradetako dantzen doinuak, Pastoraletakoak, jauziak, zortzikoak...)
Dantzan
