Orain arteko ekarpenak
Ondarroa: Euskal Jaia 1974
2021/01/15
1970eko hamarkadan oso ohikoak izan ziren Euskal Jaien erakusgarri ona da honako filmazio hau. Albert Cariauxek 1974an Ondarroan ospatu zen Euskal Jaian grabatutako dantzak ikus daitezke bideo honetan. "Haurren Euskal Jaiak" izaten ziren maiz. Hainbat herritatik bildutako ume eta gaztetxoen dantzari taldeak batu, herrian barrena kalejirak egin eta dantza emanaldiak izaten ziren egitarauaren ardatza. Dantza saio hauetako ohiko errepertorioaren erakusgarri da grabazioa, zehazki hauek ageri dira bideoan: banangoa (00:10), makila txikiena (00:42), txotxongilo (01:37), arku-dantza (02:21), zapi-dantza (03:18), San Petrike (04:07), kalejira (05:38), zinta-dantza (06:25), arin-arina (06:44), banangoa (07:46), txotxongilo (08:09), arku-dantza (08:40), makila txikiena (08:55), desafioa (09:16). Irudiak: Albert Cariaux. Euskal Jaia, Ondarroa, 1974.
Dantza taldeen entseguak baimendu dituzte EAEn
2021/01/12

Ana Santa Coloma Beti Jai Alaiko kide historikoa hil da
2021/01/08

Baztandarrak 2020: Xoxuaine
2021/01/07
Xoxuaine mutil-dantza dantzatzen ari dira Baztandarrak dantza eskolako kideak. 2020ko Euskal Herriko dantzari egunerako prestatutako bideoa da, Elbeteko eliza aurreko plazan grabatua. Dantza hau izendatzeko hainbat modu daude: Xoxuaine, Zozuarena, Zozoarena... Baztango mutil-dantza honek generoko beste dantza batzuetan ohikoa den egitura du: bi puntu egitura, txandaka egiten direnak, eta eskaileran gora eta behera eginez, bostera igo eta jaitsi, bakoitietan egitura bat eta bikoitietan beste bat dantzatzen da.
Dantzarako erabili ohi diren urratsen zerrenda ikus dezakezue azpian, Patxi Larraldek izendatu ohi dituen moduan.
1 (1)
- Erdizke, eskuin, puntu bat (X2)
- Aintzinet pasa (bg), ezker batekin, gibelat pasa, eskuin, puntu bat (X2)
2 (2)
- Erdie piketue, bi puntu (G), erdie piketue, bi puntu (A) (X2)
- Aintzinet pasa (bg), ezker, bi puntu (G), gibelat pasa, eskuin, bi puntu (A) (X2)
3 (3)
- Erdizke eta hiru, eskuin, hiru puntu (X2)
- Aintzinet pasa (bg), ezker batekin eta hiru, gibelat pasa, eskuin, hiru puntu (X2)
4 (4)
- Erdie piketue, lau puntu (G), erdie piketue, lau puntu (A) (X2)
- Aintzinet pasa (bg), ezker, lau puntu (G), gibelat pasa, eskuin, lau puntu (A) (X2)
5 (5)
- Erdizke eta bost, eskuin, bost puntu (X2)
- Aintzinet pasa (bg), ezker batekin eta bost, gibelat pasa, eskuin, bost puntu (X2)
6 (4)
- Erdie piketue, lau puntu (G), erdie piketue, lau puntu (A) (X2)
- Aintzinet pasa (bg), ezker, lau puntu (G), gibelat pasa, eskuin, lau puntu (A) (X2)
7 (3)
- Erdizke eta hiru, eskuin, hiru puntu (X2)
- Aintzinet pasa (bg), ezker batekin eta hiru, gibelat pasa, eskuin, hiru puntu (X2)
8 (2)
- Erdie piketue, bi puntu (G), erdie piketue, bi puntu (A) (X2)
- Aintzinet pasa (bg), ezker, bi puntu (G), gibelat pasa, eskuin, bi puntu (A) (X2)
9 (1)
- Erdizke, eskuin, puntu bat (X2)
- Aintzinet pasa (bg), ezker batekin, gibelat pasa, eskuin, puntu bat (X2)
Mutil-dantzak, Xoxuaine, Baztandarrak dantza eskola, Joalajo, 2020-10-03.
Zubieta: Joaldun txikiak errege bezperan 2021
2021/01/05
Zubietan lau gaztetxo kalera atera dira joareekin. Malerrekan errege bezperan entzun ohi dira urteko lehen joare soinuak. Haur eta gaztetxoek urtarrilaren 5ean astintzen dituzte lehen aldiz joareak. Kalean gora eta behera aritu ohi dira, erritmoa eta joare jotzea ikasten, edo dagoeneko ikasita dutenek inauterietan ateratzeko prest daudela erakusten. Zubietan goizean goiz elkartu ohi dira gazteak eta puska-biltzean aritzen dira. Aurten beste urteetan baino joaldun gutxiago elkartu dira, eta ez dira eskean ibili. Herriari buelta ematearekin konformatu behar izan dute. Berez, jai egun eta parranda gaua izaten da errege bezperakoa Malerrekan. Egunean zehar joaldun txikiak aritzen dira festan eta iluntze aldera helduen txanda iristen da. Lagunarteko afariak egin eta ondoren joareak soinean, Zubietako, Aurtitzeko eta Iturengo joaldunak elkar bisitatzen dira. Irudiak: Igor Babaze. Joaldun txikiak errege bezperan, Zubieta, 2021-01-05.
Igor Yebra badoa Uruguaiko Sodre Ballet Nazionaletik
2021/01/05

Gure Kasa: Itziar Mendizabal
2021/01/04
Itziar Mendizabal ballet dantzaria ETB1eko Gure Kasa programan izan zen gonbidatu gisa orain urtebete. Royal Balleteko lehen dantzaria Londrestik Euskal Herrira bisitan etorrita zela elkarrizketatu zuten Gure Kasako kideek. Lau urterekin hasi zen balleta ikasten Hondarribian. Hasiera batean etxekoek ez zuten pentsatu jarraipen handirik izango zuenik, baina oso gogor hartu zuen lana eta hamalau urterako Madrilera joan zen dantzara. Hamasei urterekin profesional modura ari zen. Munduko hainbat konpainia entzutetsutan ibili ondoren, egun Londresko Royal Balleteko lehen dantzaria da eta irakasle lanetan ere ibiltzen da. Bere ibilbidea eta egunerokotasuna azaldu zituen programan. Mendizabalen amarekin ere egon ziren. Dantzan nola hasi zen eta Itziar Mendizabal txikitan nolako umea zen kontatu zuen. Irudiak: ETB1. Gure Kasa, Itziar Mendizabal, 2020-01-02.
2020 Dantzan: 10 bideo eta 10 albiste ikusienak
2020/12/30

Dokumentala: Leitzako Orantzaroa-Olentzero
2020/12/22
Leitzako Olentzero edo Orantzaroaren inguruko kontuak jasotzen ditu dokumental honek. Hainbat herritarren testigantzak eta Orantzaroari lotutako erritu eta xehetasunak jaso dira. Leitzan Olentzero panpinak egin izan dira etxe eta baserrietako atari eta leihoetan jartzeko: amona xaharra, sorgina, arrantzalea, segalaria, dantzaria... Abenduaren 24an su berria egiten zen; zaharra dena baztertu eta berria egin. Familiako kide guztiek banaka egur puska bana uzten zuten su berrian Olentzero ospatzeko, eta enborra handia ere aukeratzen zen egun horretan erretzeko; enbor berezia, ordu luzez, edo egunetan irauteko. Batzuk Orantzaro janzten ziren egun horretan, eta umeei jarraika ibiltzen ziren. Janzkera aldetik maindire batekin eta buruan kalabaza jarrita. Orantzaro panpinen buruak egiteko ere askotan kalabaza erabiltzen zen. Begi-zuloak egin, sudur-zuloak, aho-zuloa, barrutik ongi hustu, eta kandela pizten zitzaion. Zuzendaria: Xabier Unanua Goikoetxea. Sortzaileak eta gidoia: Juan Mari Barriola Gogortza. Fernando Oiartzun Sagastibeltza. Ekoizlea: Alke. Elkarrizketatuak: Patxi Barriola Zabaleta, Migel Sukuntza Sagistibeltza, Epifamia Zabaleta Gogortza, Maria Jesus Sagastibeltza Zabaleta. Leitzako Orantzaroa-Olentzero dokumentala, 2020-12-20.
Aurtzaka Goierriko dantzen inguruan
2020/12/17
Azken urteetan Goierriko dantzen inguruan egindako ikerketa, moldaketa eta sormen lana erakutsi dute Aurtzaka dantza taldeko kideek. Arreta transmisioan jarrita, dantzak duen ondare izaeraz aritu da Mikel Sarriegi, Aitor Furundarena soinujolearen eta Aurtzakako gainerako dantzariekin batera. Igartzako ezpata-dantzako kapitainen dantza, ezpata-dantzako segizioaren hasieran zaldikoek dantzatzen duten zortzikoa, txipiritona doinu zahar moduan eta Ataungo mozorro zurien makila-dantza dantzatu eta azaldu dituzte. Igartubeiti Museoak eta Gipuzkoako Dantzaguneak elkarlanean antolatuta, Ondarearen Europako Jardunaldien barruan egin du Beasaingo Aurtzaka taldeak hitzaldi dantzatua. Igartubeiti, Goierriko dantzak, 2020-10-24.
Orain arteko erantzunak
Dantzan on Oñati 2018 Eusko Ikaskuntzak 100 urte: aurreskua
2018/11/28
Dantzan on Brokel-dantza bat Arrasaten 1845 urtean
2018/10/08
Dantzan on Zarautz: San Pelaio 2018 Oilasko biltzea
2018/07/10
Dantzan on Dantzei buruzko aipu bat Belako zaldunaren bi eskuizkributan
2018/06/18
Dantzan on Altzürükü 1982 Urdiñarbeko maskaradak
2018/04/18
Dantzan on Gaurtik aurrera dantzan.eus-eko bideoak telebistan
2018/03/28
Dantzan on Sara Montiel euskal erromeria batean dantzan 1962
2017/11/21
Dantzan on Folklorea uda garaian
2017/11/02
"Erromeria” kontzeptuaren gaurkotze bat ere ari gara bizitzen, Plaza Dantzen fenomenoa izanik, eta baita Aiko-ren moduko taldeen tailer eta iniziatibak ere, horren adierazle; dantza taldeetatik pasa gabeko jende asko ari da gaur plazetan dantzan...
Pasarte horren haritik hau komentatu nahi dut:
Bai, oso ondo esan duzu. Jende asko ari gara dantzan plazetan. Adin guztietakoak, gehienak, 40 urtetik gorakoak. Asko ta asko esaten duzun bezala dantza taldeetan txikitan edo gazteetan egon gabekoak edo pasadaz egondakoak.
Oso fenomeno potentea da hori gaur egun ia Euskal Herri guztian. Normalean, nik dakidala edadeko pertsona horietako asko formazioa dantza taldeko egituretan eskuratu edo eskuratzen dute, beste batzuk Aikoren moduko taldeetan. Baina, pertsona hauen interesa nagusia da dantza plazetan dantzatzea, dantza plaza hori edonorentzat zabalik dagoela ere normalean.
Seguru asko, oraingo dantza taldeek hori hartu beharko dute kontuan, orain arte ez badute egin, edadeko jende asko desiatzen dagoela dantza plazetan parte hartzeko, gaur egun ohikoak diren dantzetan aritzeko: Jauziak, kontradantza errezak, jota, arin arinak, lotuan ..
Ordun 2 aspektu dira niretzat nabarmenak gaur egun tradiziozko dantza taldeetan. Batetik tradiziozko dantzen errepertorio zabalean aritzea ( ikuskizunetarako eta tradiziozko ekitaldietarako tokiko folklorea muina delako ) eta bestetik, maila apalago batetan dantza plazetarako, erromerietarako formakuntza, pertsona interesatuei ematea.
Dantzan on Eltziegoko dantzak neska-mutilek dantzatzen zituztenekoak
2017/10/24
http://danzantesdesanlorenzo.com/boletin1.html
Dantzan on Kontra-dantzan 1967
2017/10/23