Orain arteko ekarpenak
Koko-dantzak 2009
2009/04/08
Inauteriak Eibarren Kezka dantza taldearen eskutik. Koko-dantzak eta koko-eskea baserriz baserri. Irudiak: Iker Lazpita. Edizioa: Andoni Zabala. Dantzan.com, Eibar, 2009-02-14.
Indarra: Gazteizko zortzikoa
2009/04/07
Gasteizko Zortzikoa Indarra dantza taldearen eskutik Galdakaon Ibilaldiaren dantza jaialdian. Irudiak: Oier Araolaza. Edizioa: Andoni Zabala. Galdakao, dantzan.com, 2009-01-17.
Miguel Angel Sagasetaren "Danzas de Valcarlos" pdf-an
2009/04/06

Andoain: Axeri dantza 2009 Zortzikoa edo leku aldatzekoa
2009/04/03
Andoain-en egiten den Axeri-dantzan, zortzikoa egiteko dantzariak, bi ilaratan jartzen dira udaletxeari begira.Lehenik buruzagiak Gipuzkoako zortzikoa dantzatzen du, bere gerrikoa eskuan duela. Buruzagiak berea bukatuta, gainontzekoak banan-bana hasten dira zortzikoa dantzatzen, horretarako lehenengoa aurrealdera joan eta buruzagiaren kokalekuan jarri, horrengandik gerrikoa hartu, eta dantzatzen hasten dira. Lehenengo dantzariak zortzikoa amaitzen duenerako bigarrena zain du bere eskutik gerrikoa hartzeko. Kontua da, dantzatu berriak lekuz aldatu behar duela, eta hori korrika egin beharko du, ezen, gerrikoa dantzari etorri berriari eman bezain laster, hori gerrikoaz jotzen saiatuko baita eta atzetik korrika jarraituko zaio dagokion lekura iritsi arte. Irudiak: Eire Vila. Edizioa: Andoni Zabala. Dantzan.com. Andoain, 2009-06-24.
Andoain: Axeri dantza 2009 Txingoa edo Ilentia
2009/04/03
Ekainaren 24an, Andoain-en, Txingoa egiten dute axeri-dantzaren barruan. Bi dantzari ilarak bat egiten dute ilara bakar batean, eta dantzariek, bata besteari eskuineko oina eskuineko eskuaz jasoko dio musikaren erritmopean txingoka ibiltzeko haruntz eta honuntz. Atzeko dantzariak beste eskuaz aurrekoaren sorbaldari heltzen dio bere burua eusteko. Tarteka, oin-zangoz aldatzen dute dantzariek, horrek sortzen dituen hankatrabatze guztiekin. Bitartean, buruzagia ilararen inguruan ibiliko da ilenti batez dantzariak xaxatzen. Irudiak: Eire Vila. Edizioa: Andoni Zabala. Dantzan.com. Andoain, 2009-06-24.
Andoain: Axeri dantza 2009 Perra jartzea
2009/04/03
Ekainaren 24an, San Joan egunean dantzatzen da axeri-dantza Andoain-en. Korrikan garaile izan direnek garaitutakoak perratuko dituzte. Perratutakoek ostikoka aurre egingo diete perratzaileei, abereek egingo luketen bezala, eta perratzaileek, eskuineko hankan lehenengo eta, berriz soinua jotzean, ezkerrikoan, perra jartzeko kolpe-imintzoak egingo dituzte. Irudiak: Eire Vila. Edizioa: Andoni Zabala. Dantzan.com. Andoain, 2009-06-24.